EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019177

140/2019 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, Añanako Gatz Haraneko (Araba) kultura-paisaia, monumentu-multzo kategoriarekin, kultura-ondasun deklaratu zuen Dekretua aldatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201900140
Xedapenaren data: 2019-09-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201904242
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2013/04/12an argitaratutako 2013/03/26ko 201300185 DEKRETUA aldatzen du
  • Ikus 2018/11/13an argitaratutako 2018/10/30reko EBAZPENA [201805567]

Euskal Autonomia Erkidegoak kultura-ondarearen arloko eskumen osoa bere gain hartu zuen, Konstituzioaren 148.1.16 artikuluaren babespean eta Autonomia Estatutuaren 10.19 artikulua kontuan hartuta. Eskumen hori garatzeko Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea onartu zen.
Eskumen horiek direla bide, martxoaren 26ko 185/2013 Dekretuaren bidez, Añanako Gatz Haraneko (Araba) kultura-paisaia, monumentu-multzo kategoriarekin, kultura-ondasun deklaratu zen.
2017ko abenduan, Arabako Foru Aldundiak eskatu zuen dekretuan aldaketa batzuk egiteko. Aldundiak harresiari buruzko eta lurzoru libre pribatuan egin beharreko jardunei buruzko aldaketak proposatzen zituen. Horietaz gain, testuan zuzenketa eta egokitzapen batzuk eskatzen zituen.
Eskabidea eta aldundiak proposatutakoa eta eskatutakoa ikusita eta Ondarearen Zentroan zeuden aurreko txostenak kontuan izanik, Zerbitzu Teknikoek txostena eman zuten. Txostenak egoki zeritzon babesteko araubidearen artikulu batzuk aldatzeari, aldaketak komenigarriak eta aproposak baitziren. Ondorioz, argitaratutako planimetria ere aldatu da.
Horretarako, Kulturako sailburuordearen 2018ko urriaren 30eko ebazpenaren bidez (azaroaren 13ko EHAA, 218. zk.) espediente bat ireki zen eta jendaurreko informazioaren eta audientziaren izapideak abiarazi ziren, Añanakp Gatz Haraneko (Araba) kultura-paisaia, monumentu-multzo kategoriarekin, kultura-ondasun bezala sailkatzen duen martxoaren 26ko 185/2013 Dekretua aldatzeko.
Jendaurreko informazioaren izapidea eta interesdunei entzunaldia ematekoa hasita, Añanako Udalak eta M.ª Concepción Celada Alonsok aurkeztu zituzten alegazioak.
Orokorrean, alegazioek eskatzen dute argitaratutako testuaren artikulu batzuei erredakzio berria emateko eta partzela eta eraikin batzuen sailkapena aldatzeko, hirigintza-jarduketa batzuk bideratzeko asmoz. Espedientean dauden txosten teknikoak kontuan izanik, alegazio batzuk partzialki baietsi egin dira eta beste batzuk ez, txostenetan jasota geratu diren arrazoiengatik.
Prozedura izapidetzen zen bitartean, Euskal Kultura Ondarearen, maiatzaren 9ko, 6/2019 Legea onartu zen, eta Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea indargabetu zen, salbu eta III. tituluko VI. kapitulua, dokumentu-ondareari buruzkoa, eta IV. tituluko I. kapitulua, artxibategi-zerbitzuei buruzkoa. 6/2019 Lege hori 2019ko maiatzaren 20ko 93 zk.ko EHAAn argitaratu zen, eta zehaztu zen argitaratu eta hurrengo egunean jarriko zela indarrean.
6/2019 Lege berriak, 8. artikuluan, euskal kultura-ondarea osatzen duten ondasunen sailkapen berria ezartzen du, eta kultura-ondasun hauek bereizten ditu: babes berezia duten kultura-ondasunak, babes ertaina duten kultura-ondasunak eta oinarrizko babesa duten kultura-ondasunak.
Aldi berean, 6/2019 Legearen Lehenengo Xedapen Gehigarriak ezartzen du EAEko lurralde-eremuan kokatuta dauden eta aldi berean Euskal Kultura Ondarearen uztailaren 3ko 7/1990 Legearen babespean kultura-ondasuntzat jo diren ondasun higigarri eta higiezin guztiak babes bereziko kultura-ondaretzat joko direla, baldin eta Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erregistroan sartu badira, eta babes ertaineko kultura-ondasuntzat, berriz, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Inbentario Orokorrean sartu badira. Kasu bietan, ondasun horiei aplikagarri zaien araubide juridiko berberaren pean egongo dira.
Halaber, 6/2019 Legeak gehitzen du, Lehenengo Xedapen Iragankorrean, legea indarrean sartu aurretik kultura-ondasun deklaratzeko hasitako espedienteen izapideak eta haien ondorioak lege horretan ezarritakoaren mende geldituko direla.
Ondorioz, Kultura Ondarearen gaineko maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 18. artikuluan ezarritakoari jarraituz eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusita, Kulturako sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko irailaren 10eko bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Añanako Gatz Haraneko (Araba) kultura-paisaia, monumentu-multzo kategoriarekin, kultura-ondasun bezala sailkatzen duen martxoaren 26ko 185/2013 Dekretua aldatzea. Aldaketa horren bidez, idazkera berria emango zaie 9, 21, 22 eta 31. artikuluei eta 37. artikuluan bildutako zerrendak berrituko dira, Dekretu honen eranskinean jasota dagoen testuaren arabera.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Dekretu honen berri emango dio Jabego Erregistroari, Euskal Kultura Ondarearen maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako eraginetarako. Era berean, Dekretua jakinaraziko zaie ere honako hauei: interesdunei, Añanako udalari, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailari eta Ingurumen eta Hirigintza Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Oro har, Arabako Foru Aldundiari dagokio Dekretu honen bidez babesten diren kultura-ondasunetan egin beharreko esku-hartzeak baimentzea, Euskal Kultura Ondarearen, maiatzaren 9ko, 6/2019 Legearen 33. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hirigintzako baimenak eman baino lehen, nahitaez lortu beharko dira aurreko atalean aipatutako baimenak, Monumentu Multzoko ondasunetan eragina duten obrak egiteko. Añanako Udalak zuzenean baimenduko ditu esku-hartzeak, baldin eta esku-hartze horiek aurreikusita badaude Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ontzat emandako lurralde- eta hirigintza-antolamenduko planetan edo kultura-ondasunaren deklarazioa duen arloa babesteko plan berezietan, Euskal Kultura Ondarearen, maiatzaren 9ko, 6/2019 Legearen 46. artikuluan ezarritakoa betez.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Añanako (Araba) Udalari eskatuko dio egokitu dezala udaleko hirigintza araudia, Monumentu Multzo horretarako zehazten den babes-araubidearen zerrendatu berrietara, Euskal Kultura Ondarearen, maiatzaren 9ko, 6/2019 Legearen 47.3 artikuluan ezarritakoa betez.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn argitaratu behar da jende guztiak horren berri izan dezan.
XEDAPEN IRAGANKORRA
Udal plangintza Dekretu honetan ezarritako aldaketei egokitu eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak plangintza berriari oniritzia eman arte, babestutako elementuetan egin beharreko esku-hartzeetarako beharrezkoa izango da Arabako Foru Aldundiaren organo eskudunen baimena eskuratzea, eta baimen hori udal lizentzia baino lehen lortu beharko da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, azken argitalpenaren hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango du indarra dekretu honek.
Gasteizen, 2019ko irailaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
IRAILAREN 10EKO 140/2019 DEKRETUARENA ERANSKINA
MARTXOAREN 26KO 185/2013 DEKRETUAREN III. ERANSKINAREN III. TITULUAREN 9., 21., 22. ETA 31. ARTIKULUEN IDAZKETA BERRIA ETA 37. ARTIKULUAREN ZERRENDA BERRIAK
9. artikulua.– Guneak eta inguruneak.
Babes-araubide honek, arkitektura-ondareari buruzko araubide orokorra ezartzeaz gain, Gesaltza Añanako hirigunearen (titulu honetako II. kapitulua) eta gatz-ustiategiaren (titulu honetako III. kapitulua) barnean hartutako ondasunetarako araubide espezifikoa biltzen du. Bi gune horietan eta Kultura Paisaiaren gainerako eremuan biltzen diren ondasunak Titulu honetako VI. kapituluko zerrenden arabera biltzen eta identifikatzen dira.
Berreskuratzeko eraikuntzak dituzten espaziotzat hartuko dira deklaratutako elementuen guneak eta inguruneak, non aurriak dauden edo eraikuntzen hondarrak agertzen diren. Berreskurapenok noraino iristen diren eta dagokien justifikazioa kasu bakoitzean dokumentatuko da, bai argazki historikoekin bai eta aurkikuntzak (aurkitutakoak zein aurkitu daitezkeenak) dokumentatzen dituzten azterketa historiko-arkeologikoekin, zeintzuekin bermatuko den berreskurapen-proposamenen baliozkotasuna.
21. artikulua.– Hiri-eremuak.
Babesaren xedea.
Babes-araubide honen ondorioetarako, hiri-egituraren zati direnak joko dira hiri-eremutzat, berdin da erabilera publikokoak diren ala ez. Hauek dira:
– Kaleak, kalezuloak, kantoiak eta portikoak.
– Plazak, parkeak, lorategiak eta antzeko beste eremu batzuk.
– Baratzetarako terrazak.
– Patioak eta karkabak.
Garapeneko hirigintza-plangintzako xedapenak.
Hirigunearen hiri-bilbea osatzen duten elementuak diren aldetik, hiri-eremuek duten balio berezia dela medio, garapeneko hirigintza-plangintzak honako hauek eduki beharko ditu gutxienez:
a) Kontserbatzeko beharrezko neurriak, eta hori dokumentu honen 10. artikuluan aipatzen den txostenaren xede izango da.
b) Babes-araubide honetan bildutako eremu guztiek modu partikularrean bete behar dituzten baldintza zehatzak, baita eremu horiei buruzko esku-hartzeetan biltzen direnak ere, eta araubide horretan azaltzen diren irizpideak hartuko dira kontuan, baita harresiei lotutako eremuen tratamendua eta eremu horien berreskuratzea ere jendeak erabili ahal izateko.
c) Kaleak, kalezuloak, eskailerak eta kantoiak ez ezik, plazak eta parkeak, patioak eta karkabak, terrazak eta harresiak ere egoki urbanizatzea aurreikusi beharko da, eta plangintzak zehaztu beharko du zer motatako akaberak eta hiri-altzariak ezarriko diren.
d) Hirigune barruan aparkatzeko eremu bat gaitu behar bada, plangintzak aurreikusi ahal izango du horretarako eremu bat, betiere jarduna behar bezala justifikatzen bada eta multzo osoaren balioak arriskuan jartzen ez baditu; nolanahi ere, biztanleria-nukleoaren muturretan kokatuta egoteari emango zaio lehentasuna eta hiribilduaren nahiz Kultura Paisaia osoaren inpaktu negatiboa eta irudia aldatzea saihestuko da.
e) Urbanizazio hori egikaritu aurretik, eraginpean har daitekeen ondare arkeologikoaren beharrezko babes-neurriak ezarri beharko dira, babes-araubide honen IV. tituluaren ondare arkeologikoaren babes-araubidearen arabera.
Kaleak, kalezuloak, kantoiak eta portikoak.
Kale, kalezulo, kantoi eta portikoetan, egun dauden lerrokadurak bere horretan utziko dira, eta ezingo da inolako atzeraemangunerik egin.
Haietan gauzatzen diren jardunak berreskuratzera eta higienizatzera eta oinezkoentzat jartzera bideratuta egongo dira, ahal diren gehienak, baita azalera-aparkamenduaren erabilera desagertzera ere.
Hirigunea eta gatz-ustiategia bereizten dituen errepide nagusian gauzatzen diren esku-hartzeak ibilgailuen trafikoa murriztera bideratuta egongo dira, orokorrean Monumentu Multzoaren batasuna, eta, bereziki, hirigunearen eta gatz-ustiategiaren arteko batasuna faboratuz.
Urbanizazio-jardunek aurreikusiko dute dagoen galtzadarri-zoladurari eustea, hura zaharberritzea edo hobetzea ez ezik, gainerakoa behar bezala zolatzea ere bazter utzi gabe. Baldintza orokor horiek, betiere, zehaztu ahal izango ditu plangintzak, zuhaitzak –edo, salbuespen gisa, lorategiak– ezarri nahi izanez gero. Harlangaitzezko hormei eta fatxadek duten harrizko itxurari eutsi beharko zaie, eta debekatu egiten dira izaera horri eta oraingo material eta ehundurei eragiten dieten esku-hartzeak.
Arian-arian hiri-zerbitzuen instalazio teknikoen sare guztiak lurpean kanalizatzeari ekingo zaio, eta inola ere ez da baimenduko gainazaleko edo aireko linearik egotea. Obra horiek egon litezkeen balio arkeologikoen kontserbazioa bazter utzi gabe egingo dira.
Eranskin degradatzailetzat hartuko da kantoiaren lerrokadura gainditzen duen edozein elementu, irtena izan edo ez, eraikinen teilatu-hegala izan ezik (inoiz ez da 50 zentimetrotik gorakoa izango). Honako babes-araubide honetan edo hura garatzen duen plangintzan berariaz baimentzen direnak ere salbuesten dira.
Plazak, parkeak, lorategiak eta antzeko beste eremu batzuk.
Dagozkien plangintza-tresnek eta proiektuek izan behar dituzten plazen, parkeen, lorategien eta antzeko eremuen urbanizazioaren eta hiri-diseinuaren helburuen artean, honako hauek dira nagusiak:
– Dauden lerrokadurei eutsiko zaie, eta debekatuta daude atzeraemanguneak eremua mugatzen duten fatxadetan.
– Jardun orok jatorrizko baldintza formalak eta hura osatzen duten eraikinenak errespetatuko ditu.
– Zuhaitzak, lorategiak eta intereseko apaingarriak, eskulturak, kale-argiak eta altzariak ez ezik, babes-elementuen zerrendetako iturriak ere babestea eta haiei balioa ematea.
– Behar izanez gero, egungo urbanizazioan dauden elementu diskordanteak –eremua inbaditzen dutenak– kentzea, aparkalekuak barne, eta eraikita dauden elementu diskordanteen presentzia gutxiagotzea.
– Sortuko diren eremuak berritu eta diseinatu ahal izango dira, eta aurreko helburuak lortzen lagunduko duten zoladuraketa eta apaindura nobleak gauzatu ahal izango dira.
– Udaletxeko (Miguel Díaz de Tuesta plaza) arkuak kontserbatzea eta haiei balioa ematea.
– La Fuente plazako iturria eta harrizko harresiak kontserbatzea eta haiei balioa ematea.
– Miguel Díaz de Tuesta jaunaren plazaren, Ozpinatarren plazaren eta La Fuente plaza txikiaren kontserbazioa eta haiei balioa ematea.
– Eraikinik gabeko eremua harresiaren inguruneko iparraldean, harresiz kanpo eta harresi barruan: eraikinik gabekoak izango dira harresiaren eta hirigunearen mugaketako iparraldeko lurrak, baita mendebaldekoak ere mendixkaren goialdean, gaur egun frontoia eta San Kristobal elizaren aurriak dauden gunean, harresiaren intradosetik zortzi metrora trazatutako lerro paraleloak mugatzen duen gunean. Era berean, ezin izango da eraiki iparraldeko zerrendan, harresiaren intradosetik 4 metrora trazatutako lerro paraleloak mugatzen duen gunean, 4 zenbakiko planoan adierazten denaren arabera.
– Harresiaren tarteen inguruan eraikinik gabeko eremuak berreskuratuko dira tarte horietan eraikinik ez dagoenean edo diskordantetzat edo babesik gabekotzat hartzen diren higiezinak daudenean, harresiaren hegoaldean izan ezik, eremu honetan onargarria baita partzela eraikigarrietan eraikitzea, baldin eta eraikin berriak ahalbidetzen badu harresiaren obra eraikinik gabe mantentzea.
Baratzetarako terrazak.
Esku-hartzeak egun dauden lerrokadurei eta hormen harrizko edo harlangaitz-hormako izaerari eustera bideratuta egongo dira.
Egun dauden materialei eta baratzetarako erabilitako jatorrizko terrazen mailakatzearen egitura bereziari eta lurraren topografiara egokitzeko premiari erantzuten dionari eutsiko zaie.
Debekatuta dago izaera horri eragiten dion esku-hartze oro, eta edozein elementu edo eranskin itsusgarri kendu egin beharko da.
Dokumentazio grafikoan biltzen denaren arabera, oinarrizko babesa duten terrazetan gauzatzen diren jardunak terraza horiek nekazaritza-baratze gisa berreskuratzera bideratuta egongo dira, eta eraiki ezin diren eremu gisa bideratu ahal izango dira jendea haietaz baliatzeko.
Patioak eta karkabak.
Karkaba posibleei eta atzeko edo barruko patioei buruzko jarduerak, betiere, eremu horien eta argiztatu eta aireztatzen dituzten higiezinen higiene- eta osasun-baldintzak bermatzera zuzenduko dira.
Plangintza Bereziak ezarriko ditu patioen –eta, behar izanez gero– karkaben zabalerak, kultura-ondarearen balioak bazter utzi gabe, eta aplikazioko araudi orokorrarekin harmonizatzen saiatu beharko da.
Orube eta elementu ordezkagarri edo diskordanteen gaineko jardun berrien kasuan, baita berreraikuntzetan ere, karkabaren ardatz erkidearen aldean, karkaba horretarako zehazten den zabaleraren erdiraino atzeraeman beharko dituzte atzealdeko lerrokadurak eraikuntzek. Plangintzak baldintza orokor hau zehaztu ahal izango du, lerrokatzeen eta barneko eta atzeko eremuen ezaugarrien arabera eta lehendik zeuden elementu jakin batzuen kontserbazioak karkabaren lerrokaduraren trazadura bortxatzen duenean, eta karkabaren zabalera ezarritako marjinan kontserbatu beharko da. Ez da inolako hegalik onartuko finkatutako lerrokadurarekiko, eraikuntzaren teilatu-hegala izan ezik.
Eranskin degradatzailetzat hartuko dira patioen edo karkaben inbasioak, hegalkin egiten dutenak edo behe-solairuetakoak. Higiezinean edozein jarduera gauzatzen denean, eraitsi egin beharko dira eranskin horiek.
Patioak eta karkabak higienizatzeko jardunak egiterakoan, espazio horien zolaketa-lanak ere egingo dira, baita bertako nahiz fatxadak bertara begira dituzten higiezinetako euri-uren kanalizazio-lanak ere. Halaber, edozein motatako hiri-zerbitzuak lurpean kanalizatzeko obrak ere baimenduko dira. Obra horiek egon litezkeen balio arkeologikoen kontserbazioa bazter utzi gabe egingo dira.
Harik eta babes-araubide honen garapeneko plangintzako lantresna bidezkoa eta egokia onartzen ez den arte –behar izanez gero, hark zehaztuko ditu– debekatu egiten da atxikirik eta eraikuntza lagungarririk egikaritzea (etxola, barrunbe, armairu, ataripe, estalpe eta antzekoak– Solana kalearen eta Reloj kalearen arteko kalexketan edo hiriguneko beste edozein lekutan, eta haiek guztiak, edozein kasutan, elementu erantsitzat edo zati degradatzailetzat hartuko dira.
22. artikulua.– Harresiak.
Harresiaren gainean egin beharreko esku-hartzeak azterlan espezifiko batean xedatutakora egokituko dira. Azterlan horretan dauden aztarna guztien data jarriko da eta, gainera, azterlan historiografikoetan oinarrituta, esku hartzeko jarraibideak eta irizpideak ezarriko dira, harresiak babestera eta haiei balioa ematera bideratuta egongo direnak; horrez gain, Arabako Foru Aldundiaren kontrolaren eraginpean egongo dira.
Harresiaren ingurunean baimena emango da bat datozen esku-hartzeak edo jardunak gauzatzeko, haiei balioa emanez, eta, era berean, ahalbidetuko dute jatorrizko barruti harresitua argi eta garbi identifikatzea. Harresi horren eraginpeko hiri-eremuak berreskuratu beharko dira jendeak erabili ahal izateko; ildo horretan, harresiaren horma-atalean dagoen elementu eta/edo instalazio diskordante oro kendu egin beharko da. Halaber, harresiaren tarteen inguruan eraiki ezin diren eremuak berreskuratzera bideratuta egongo dira jardunak, tarte horietan eraikinik ez dagoenean edo diskordantetzat edo babesik gabekotzat hartzen diren higiezinak dituztenean, harresiaren hegoaldean izan ezik, eremu honetan onargarria baita partzela eraikigarrietan eraikitzea, baldin eta eraikin berriak ahalbidetzen badu harresiaren obra eraikinik gabe mantentzea.
Harresiaren ingurunearen iparraldean, zehazki harresiaren eta hirigunearen mugaketaren arteko harresiz kanpoko lurretan, eraikinik gabeko eremu bat utzi beharko da. Eraikinik gabekoak izango dira harresiaren eta hirigunearen mugaketako iparraldeko lurrak, baita mendebaldekoak ere mendixkaren goialdean, gaur egun frontoia eta San Kristobal elizaren aurriak dauden gunean, harresiaren intradosetik zortzi metrora trazatutako lerro paraleloak mugatzen duen gunean. Era berean, ezin izango da eraiki iparraldeko zerrendan, harresiaren intradosetik 4 metrora trazatutako lerro paraleloak mugatzen duen gunean, 4 zenbakiko planoan adierazten denaren arabera.
Debekatuta dago harresiaren zati bat edo harresi osoa berreraikitzea eta gehigarri mimetikoak egitea, baldin eta berreraikitze-lanek eta gehigarriek ondasunaren benekotasun historikoa faltsutzen badute.
31. artikulua.– Oinarrizko babesa.
Babesaren xedea.
Oinarrizko babes-maila izango dute honako bi baldintza hauetatik bat betetzen duten higiezinek:
a) Balio arkitektoniko, historiko edo artistiko berezirik ez izan arren, kontsolidatu beharrekotzat jotzen direnak ikuspegi tipologikotik edo ingurumen-ikuspegitik ondare eraikiaren alderdi interesgarri direlako, baina ez dutenak nahikoa interes erdi-mailako babesean sartzeko, alegia, zaharberritze-lanak egiteko.
b) Garrantzi handiko balio historiko edo artistikoak badituzte ere, horien berreskurapenerako esku-hartzeak babes-maila handiagoko elementuetarako tipifikatuta daudenen barnean hartu ezin direnak.
Oinarrizko babes-mailaren barnean hartutako elementuei buruzko aginduak.
Babes-maila honetan dauden higiezinak eraisteko, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 36. artikuluan xedatutakoa bete beharko da.
Horrelako eraikinak eraginpean hartzen dituen obra edo esku-hartze orotarako kalerako lerrokadurei eutsi beharko zaie. Barneko lerrokaduretan lubakia edo patioa dagoen lerrokaduraren gainean berreskuratzea izango da irizpide nagusia.
Higiezin horietan gauzatuko diren erabilerek higiezin horren kontserbazioa bermatu beharko dute, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen III. tituluaren zehaztapenak urratu gabe.
Eraikin horietan baimendutako esku-hartzeak, babes-maila gorenen barnean hartutakoez gain, abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, Ondare Urbanizatu eta Eraikia Birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan, jasotakoak izango dira, kontsolidatzea deituriko esku-hartze motarako. Era berean, erreforma deituriko esku-hartze mota ere baimenduko da 22. artikuluko («Babesaren xedea») a) baldintza betetzen duten eraikinetan, baldin eta eraikina babes-araubidea garatzen duen plangintza-arauan ezarritako etxadiaren barruko lerrokadura-baldintzetara egokitu behar bada. Halakoetan, zatikako eraisketak egiteko aukera ere izango da.
Elementu horietan baimenduriko esku-hartzeak, babes-maila gorenen barnean hartutakoez gain, ondoren aipaturiko bat edo gehiago izan daitezke:
a) Fatxaden itxura aldatzen duten obra txikiak, baldin eta baoak aldatzeko edota berriak zabaltzeko badira eta azalera erabilgarriak lehendik zuen distribuzioa eta fatxaden konposizio orokorra aldatzen ez badute.
b) Estalkia konpontzeko lanak. Horrelako kasuetan petralak eta egiturazko beste elementu batzuk ere aldatu ahal izango dira, baina itxura eta materialei eutsi beharko zaie ezinbestean.
c) Eraikinaren edozein elementu iragazgaizteko lanak.
d) Fatxadetako arotzeria, balkoietako hegalkinak, begiratokiak, erlaitzak eta sarrerako ateak aldatzeko lanak. Horrelakoetan elementu berriek ordezkatutakoen antzeko material eta diseinua izango dute, baldin eta hori hobetzeko beste gauzaren bat gomendagarria bada.
e) Hondatutako akabera-elementuren bat konpontzeko lanak, beti ere egiturazkoak edo euskarriak ez direnean.
f) Barruko obrak baldin eta eraikinaren jatorrizko banaketa tipologikoa errespetatzen badute, hau da, arkitektura-tipoa finkatzen duen oinplanoaren eskema esentziala tipoa definitzen duten oinarrizko elementuekin, hala nola: eskailera-kaxak, barruko patioak, partzelarekiko kokapena eta fatxadekin duen erlazioa, eta espazio publiko eta pribatuaren arteko harremana.
g) Aurreko idatzi-zatietan zehaztutako lanen garrantzi berdina edo antzekoa duen beste edozein obra, betiere eraikinaren higiene- eta osasun-baldintzak hobetzeko baldin bada eta inguruan edo etxearen ingurumen-ezaugarrietan edo/eta ezaugarri tipologikoetan eraginik ez badu.
h) Egoera txarrean dauden egiturazko elementuak aldatzeko lanak eta etxearen egonkortasuna eta segurtasuna areagotzeko helburuarekin egituraren eta zimenduaren konposizioan egindako bestelako eragiketak.
i) Funtsezko instalazio teknologikoak eta higiene- eta osasun-instalazioak kokatzeko, barneko espazioen distribuzio eta antolaketa horizontala aldatzeko lanak, betiere, bizigarritasuna hobetzeko baldin badira eta inguruan edo/eta higiezinaren ingurumen-ezaugarrietan eta/edo ezaugarri tipologikoetan eraginik ez badute.
j) Eranskin itsusgarriak edota kanpo-estalduraren estaldura-materialean edo pinturan, kolorean nahiz egituran egindako tratamendu desegokiak eta, hala badagokio, orain gutxiko interesik gabeko obra-motak edo eraikuntzaren, eraikuntza-unitatearen edo horren inguruaren jatorrizko arkitektura ezaugarriekin kontraste negatiboa dutenak kentzea.
Babestutako elementuak.
Monumentu Multzo gisa mugatutako esparruan, maila horren barnean hartzen dira dokumentu honen VI. kapituluko 37., 38. eta 39. artikuluetan zerrendaturiko oinarrizko babes-mailako elementuak.
VI. KAPITULUA
ZERRENDAK
Esleituriko babesa katastro-lurzatiaren guztizkoari dagokio. Hala eta guztiz ere, zenbait ondasunek maila orokor gisa eman denaren bestelako babes-maila dagokien zatiak edo elementuak eduki ditzakete, eta hortaz, ondasuna identifikatzen duen kopurua zerrenda batean baino gehiagotan ager daiteke.
Edo beste modu batean esanda, babes bereziko, erdi-mailako babeseko, oinarrizko babeseko, babes morfologikoko edo babes diskordanteko zerrendetako batean agertzeaz gain, edo are gehiago, ezein zerrendatan ez agertzeaz gain, babes partzialeko edo diskordantzia partzialeko zerrenden barnean hartutako zatiak edo elementuak ere eduki ahal izango dituzte zenbait ondasunek.
Babes-araubide honetako zerrendetan azaltzen diren ondasunen identifikazio indibiduala elementu kopuruaren, izendapenaren, existitzen direnean fatxadetako plaken posta-helbidearen edo/eta katastro-helbidearen arabera egiten da.
37. artikulua.– Gesaltza Añanako hirigunearen eremuko ondasunak.
Babes berezia.
5. zenbakia: Zanbrana-Herran Jauregia eta barrutia, La Carrera kalea 14 zk., La Carrera kalea 18 zk.
8. zenbakia: Santa María de Villacones Eliza eta barrutia, Real kalea 4 zk.
134. zenbakia: armarria, Real kalea 11 zk., Real kalea 27 zk.
172. zenbakia: armarria, D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 1 zk., D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 3 zk.
183. zenbakia: armarria, La Fuente zeharbidea 1 zk.
215. zenbakia: armarria, San José kalea 5 zk.
424. zenbakia: ate-aztarnak herrirako ekialdeko sarreran.
425. zenbakia: San Cristóbal Elizaren aztarnak frontoiaren azpian, iparraldea, Cerca Baja 2 zk. gunea.
Harresiaren aztarnak:
Zenbakiak: 248, 249, 250, 251, 252, 253 (dorrea ere bai), 254, 255, 256, 257, 258, 259, 261, 281, 282, 283, 286, 287, 288, 289, 290, 366, 374, 375, 376, 378, 391, 392, 393, 395, 396, 397, 398, 402, 403, 404, 405, 406, 407, 408, 409, 410, 411, 412, 413, 414, 415, 418, 429.
Erdi-mailako babesa.
4. zenbakia: Carrera eta Cantarranas kaleak lotzen dituen arkua, La Carrera kalea 12 zk.
187. zenbakia: Zanbrana-Herran Jauregiari erantsitako eraikina, La Carrera kalea 12 zk., La Carrera kalea 16 zk.
390. zenbakia: Zanbrana-Herran Jauregiko barrutian dagoen harrizko perimetro-horma.
6. eta 139. zenbakiak: Ozpina Jauregia, perimetro-horma eta barrutia, Ozpina Plazatxoa 8 zk., Ozpina Plazatxoa 1 zk.
21. zenbakia:162: Horma, arkua eta armarria, Revilla kalea 7 zk., Revilla kalea 12 zk.
23. zenbakia: Ikuztegia, Real kalea El Mercado ibaiaren ondoan, Trespalacio kalea 7 zk.
110. zenbakia: Reloj Dorrea, Reloj kalea 1 zk.
171. zenbakia: Soto-aztarnak (babesik gabeko eraikuntza berria), Revilla kalearen eta La Fuente deritzonaren artean, La Fuente zeharbidea 2 zk.
175. zenbakia: Hormaren eta harrizko hormaren artean txertaturiko iturria, La Fuente Plazatxoa.
334. zenbakia: Villacones elizako aterrazamendu-horma, Real kalea 4 zk.
351. zenbakia: La Cadena zubia, Villacones elizaren alboan.
379. zenbakia: Sutegiko zaldia, Real kalea 26 zk., Real kalea 16 zk.
384. zenbakia: Sutegia, Real kalea 25 zk., Real kalea 16 zk.
X01. zenbakia: Trespalacio zubia, Santa María de Villacones elizaren ondoan.
Oinarrizko babesa.
1. zenbakia: Antzinako Ospitalea, Real kalea 7 zk., Real kalea 19 zk.
3. zenbakia: Udaletxea, Miguel Díaz de Tuesta plaza 1 zk.
9. zenbakia: Etxe Barrokoak, La Carrera kalea 6 zk., La Carrera kalea 10 zk.
10. zenbakia: Komunikazio-pasabidea, Cerca Alta kalea 16 eta 18 zk.
17. zenbakia: Solana Etxea, La Solana kalea 14 zk., La Solana kalea 18 zk.
18. zenbakia: Solana Etxea, La Solana kalea 16 zk., La Solana kalea 22 zk.
19. zenbakia: Miguel Díaz de Tuesta Plazako etxea 5 zk., Miguel Díaz de Tuesta Plaza 7 zk.
20. zenbakia: Bolera, Reloj kalea eta Miguel Díaz de Tuesta Plaza, Reloj kalea 1 eta 3 zk.
25. zenbakia: San José kaleko etxea 1 zk.
27. zenbakia: Hilerria, Trespalacio kalea.
101. zenbakia: La Solana kalea 4 zk., La Solana kalea 2 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
102. zenbakia: La Solana kalea 5 zk., La Solana kalea 4 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
104. zenbakia: La Solana kalea 8 zk.
106. zenbakia: La Solana kalea 11 zk., La Solana kalea 12 zk.
107. zenbakia: La Solana kalea 12 zk., La Solana kalea 14 zk.
108. zenbakia: La Solana kalea 13 zk., La Solana kalea 16 zk., (goiko solairuen fatxada diskordantearen tratamendua).
109. zenbakia: Eraikina eta barrutia, La Solana kalea 15 zk., La Solana kalea 20 zk., (teilape diskordantea).
111. zenbakia: Reloj kalea 6 zk., (gehiegizko altuera).
112. zenbakia: Reloj kalea 5 zk.
113. zenbakia: Miguel Díaz de Tuesta Plazako etxea 7 zk., La Solana kalea 1 zk.
115. zenbakia: Reloj kalea 3 zk.
119. zenbakia: Los Hornos kalea 5 zk., Los Hornos kalea 10 zk.
122. zenbakia: Los Hornos kalea 3-2 zk., Los Hornos kalea 4 zk. (fatxada diskordantearen tratamendua).
125. zenbakia: La Solana kaleko 16 zk.aren alboko terraza, La Solana kalea 22 zk.
126. zenbakia: La Solana kalea 17 zk., La Solana kalea 13 zk.
127. zenbakia: Real kalea 5 zk., Real kalea 15 zk., (Real kalerako fatxada diskordantearen tratamendua).
128. zenbakia: Real kalea 4 zk., Real kalea 13 zk.
130. zenbakia: Real kalea 8 zk., Real kalea 21 zk., (Los Hornos kalerako fatxada diskordantearen tratamendua).
132. zenbakia: Baratzeetarako terrazak, Real eta La Solana kaleen artean, Los Hornos kalea 1 zk.
135. zenbakia: Real kalea 12 zk., Real kalea 29 zk.
136. zenbakia: Real kalea 13 zk., Real kalea 31 zk.
141. zenbakia: Los Hornos kalea z.g., Real kalea 23 zk., (La Solana kalerako fatxada diskordantearen tratamendua).
24. eta 142. zenbakiak: Ozpina plazatxoa 6 zk., Ozpina plazatxoa 2 zk., (beheko solairuko garaje-ate diskordantea).
143. zenbakia: Ozpina kalea 5 zk., Ozpina kalea 4 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
144. zenbakia: Ozpina kalea 2 zk.
145. zenbakia: Miguel Díaz de Tuesta Plaza 8 zk., Miguel Díaz de Tuesta Plaza 4 zk.
147. zenbakia: Ozpina kalea 3 zk., (eraikinen arteko itxitura diskordantea: 432. zk.).
148. zenbakia: Ozpina kalea 3 zk., Ozpina kalea 5 zk., (eraikinen arteko itxitura diskordantea: 432. zenbakia).
151. zenbakiak: harrizko horma, Real kalerantz, Ozpina plazatxoa 3 zk.
152. zenbakiak: harrizko horma, Real kalerantz, Ozpina plazatxoa 7 zk.
153. zenbakia: Real kalea 20 zk., Real kalea 37 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
156. zenbakia: Revilla kalea 3 zk., Tornora jeitsiera 2 zk.
157. zenbakia: Revilla kalea 2 zk., Revilla kalea 4 zk.
158. zenbakia: Revilla kalea 1 zk., Revilla kalea 2 zk.
160. zenbakia: Revilla kalea 5 zk., Revilla kalea 8 zk.
161. zenbakia: Revilla kalea 6 zk., Revilla kalea 10 zk.
163. zenbakia: Revilla kalea 7 eta 13 zk., Revilla kalea 12 zk.
164. zenbakia: harrizko horma, Real kalea 12 zk.
165. zenbakia: Real kalea 23 zk., Real kalea 10 zk.
166. zenbakia: Real kalea 24 zk., Real kalea 12 zk., (bolumen eta atzeko fatxada hondatuak).
168. zenbakia: Revilla kalea 14 zk., Revilla kalea 16 zk.
169. zenbakia: Revilla kalea 28 zk., Revilla kalea 39 zk.
170. zenbakia: Revilla kalea 18 zk.
172. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 1 zk., D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 3 zk., (babes bereziko armarria).
177. zenbakia: La Carrera kalea 1 eta 2 zk., La Carrera kalea 4 zk.
178. zenbakia: La Carrera kalea 6 zk.
180. zenbakia: La Fuente Plazatxoa 2, 3 eta 4 zk., La Fuente Plazatxoa 3 zk. (lurzatien banantze diskordantea).
181. zenbakia: La Fuente zeharbidea 3 zk., La Fuente zeharbidea 5 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
182. zenbakia: La Fuente zeharbidea 2 zk., La Fuente zeharbidea 3 zk.
184. zenbakia: La Carrera kalea 4 zk., La Carrera kalea 8 zk.
189. zenbakia: San Juan kalea 9 zk., San Juan kalea 7 zk.
192. zenbakia: Cantarranas kalea z.g., La Carrera kalea 8 zk.
193. zenbakia: Cantarranas kalea 1 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
194. zenbakia: San José kalea 2 zk., San José kalea 3 zk., (San Juan kalerako fatxada diskordantea).
199. zenbakia: Cantarranas kalea 4 eta 5 zk., Cantarranas kalea 8 eta 10 zk.
202. zenbakia: Cantarranas kalea 2 zk.
204. zenbakia: Revilla kalea eta San José kalea, Revilla kalea 3 zk., (2. eta 3. solairuetako fatxada diskordantearen tratamendua eta gehiegizko altuera).
205. zenbakia: Revilla kalea eta San José kalea, Revilla kalea 3 zk., (gehiegizko altuera).
206. zenbakia: Revilla kalea 15 zk., Revilla kalea 7 zk.
207. zenbakia: Revilla kalea 16 zk., Revilla kalea 9 zk.
209. zenbakia: Revilla kalea 18 zk., Revilla kalea 13 zk.
211. zenbakia: Revilla kalea 17 zk., (Revilla kalerako fatxada diskordantea).
215. zenbakia: San José kalea 5 zk., (babes bereziko armarria).
219. zenbakia: Harrizko horma, San José kalea z.g., San Juan kalea 6 zk.
221. zenbakia: Perruchico kalea 7 zk., Perruchico kalea 17 zk.
229. zenbakia: San Juan kalea 7 eta 9 zk., San Juan kalea 10 eta 12.
231. zenbakia: San Juan kalea 4 zk.
239. zenbakia: Merkatu kalea 6 zk., Merkatu kalea 9 zk., (estalki diskordantearen tratamendua).
244. zenbakia: Harrizko hormak, Carrera kalearen eta Merkatu kalearen arteko lotura, Merkatu kalea 3 zk.
246. zenbakia: Carrera kalea 16 zk., Carrera kalea 15 zk., (goiko fatxada diskordanteen tratamendua eta gehiegizko altuera).
248. zenbakia: Carrera kalea 13 zk., Carrera kalea 11 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
249. zenbakia: Carrera kalea 11, Carrera kalea 9, (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
256. zenbakia: Reloj kalea 1 zk., Reloj kalea 2 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
257. zenbakia: Reloj kalea 2 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
258. zenbakia: Reloj kalea 2 zk., Reloj kalea 4 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
259. zenbakia: Reloj kalea 4 zk., Reloj kalea 6 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak) eta (fatxada diskordantearen tratamendua).
260. zenbakia: Harrizko horma, Reloj kalea 8 eta 10 zk., (4. zenbakiaren alboan).
268. zenbakia: Harrizko horma eta barrutia, Cerca Alta kalea 9 zk.
271. zenbakia: Eraikina, Cerca Alta kalea 16 eta 18 zk., Cerrillo pasabidea 2 zk.
273. zenbakia: Harrizko horma, La Nevera kalea z.g., Cerrillo pasabidea 2 zk.
276. zenbakia: La Nevera kalea 1 zk.
279. zenbakia: La Nevera kalea 1 zk., La Nevera kalea 5 zk.
284. zenbakia: Merkatu kalea 4 zk., San Cristobal kalea 1 zk.
286. zenbakia: Cerca Baja kalea 7 zk., Cerca Baja kalea 10 eta 12 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
287. zenbakia: Cerca Baja kalea 5 zk., Cerca Baja kalea 10 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
295. zenbakia: Cerca Baja kalea 8 zk., Cerca Baja kalea 13 zk.
301. zenbakia: Revilla kalea 24 zk., Revilla kalea 23 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
302. zenbakia: Revilla kalea 25 zk.
303. zenbakia: Revilla kalea 26 zk., Revilla kalea 27 zk.
305. zenbakia: Perruchico kalea 9 zk., Perruchico kalea 8 zk.
306. zenbakia: Biltegia, Real kalea 29 zk., Perruchico kalea 41 zk.
312. zenbakia: Biltegia, Real kalea 28 zk.
318. zenbakia: Biltegia, Real kalea 47 zk., Real kalea 67 zk.
319. zenbakia: Biltegia, Real kalea 44 eta 45 zk., Real kalea 63 eta 65 zk.
320. zenbakia: Harrizko horma, Real kalea 43 zk., Real kalea 61 zk.
321. zenbakia: Biltegia, Real kalea 42 zk., Real kalea 59 zk.
322. zenbakia: Biltegia, Real kalea 41 zk., Real kalea 57 zk.
323. zenbakia: Biltegia, Real kalea 40 zk., Real kalea 55 zk.
335. zenbakia: Harrizko perimetro-horma, elizaren gunea ibaiaren alboan, Real kalea 9 eta 11 zk.
336. zenbakia: Baratzeetako aterrazamendu-horma, elizaren gunea, Trespalacio bidea 2 zk.
347. zenbakia: Hexagono-itxurako eraikuntza eta barrutia, elizaren gunea, Real kalea 2 zk.
348. zenbakia: Harrizko hormen hesia, elizaren gunea.
349. zenbakia: Harrizko hormen hesia, elizaren gunea.
350. zenbakia: Harrizko hormen hesia, elizaren gunea.
386. zenbakia: Terraza eustormarekin, Perruchico kalea 19 zk.
389. zenbakia: Lauzatia harrizko perimetro-hormarekin.
391. zenbakia: Terraza harrizko eustormarekin, Reloj kalea 8 eta 10 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak) eta (harresiaren kontrako eraikuntza diskordantea: 422. zenbakia).
393. zenbakia: Terraza, Reloj kalea 8 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak) eta (harresiaren kontrako eraikuntza diskordantea: 423. zenbakia).
394. zenbakia: Harrizko perimetro-horma, Cerca Alta kalea.
399. zenbakia: Horma harresiaren mendebaldean.
418. zenbakia: Aztarnak, harresiaren iparraldean, San Cristobal kalea 12 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
Babes morfologikoa.
28. zenbakia: Errege Etxea II, Real kalea 5 zk., (atzeko eranskin diskordantea).
100. zenbakia: Miguel Díaz de Tuesta Plazako etxea 6 zk.
103. zenbakia: La Solana kalea 6 zk.
105. zenbakia: La Solana kalea 10 zk.
114. zenbakia: La Solana kalea 1 zk., La Solana kalea 3 zk.
116. zenbakia: La Solana kalea 3 zk.
117. zenbakia: La Solana kalea 7 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
118. zenbakia: La Solana kalea 9 zk.
120. zenbakia: Los Hornos kalea 6 zk., Los Hornos kalea 12 zk.
121. zenbakia: Los Hornos kalea 4 zk., Los Hornos kalea 8 zk.
123. zenbakia: Los Hornos kalea 1 zk., Los Hornos kalea 2 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua) eta (zurezko egitura primitiboa, oinarrizko babesekoa).
124. zenbakia: Los Hornos, z.g., La Solana kalea 1 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
129. zenbakia: Real kalea 6 zk., Real kalea 17 zk.
131. zenbakia: Real kalea 9 zk., Real kalea 23 zk.
132-bis. zenbakia: Los Hornos kalea 1 zk.
133. zenbakia: Real kalea 10 zk., Real kalea 25 zk.
134. zenbakia: Real kalea 11 zk., Real kalea 27 zk., (babes bereziko armarria).
137. zenbakia: Real kalea 14 zk., Real kalea 33 zk.
138. zenbakia: Real kalea 15 zk., Real kalea 35 zk., (harrizko horma eta oinarrizko babeseko egitura).
146. zenbakia: Ozpina kalea 9 zk., Ozpina kalea 1 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
149. zenbakia: Ozpina kalea 4, Ozpina kalea 7 zk.
159. zenbakia: Revilla kalea 4 zk., Revilla kalea 6 zk., (harrizko horma, oinarrizko babesekoa).
173. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 2 zk., La Fuente kalea 2 zk., (beheko solairuko garaje-ate diskordantea).
174. zenbakia: La Fuente Plazatxoa 1 zk., La Fuente kalea 1 zk.
176. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 3 zk., D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 2 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
183. zenbakia: La Fuente zeharbidea 1 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua) eta (babes bereziko armarria).
185. zenbakia: La Carrera kalea 7 zk., La Carrera kalea 12 zk.
186. zenbakia: La Carrera kalea 8 zk., La Carrera kalea 14 zk.
191. zenbakia: Cantarranas kalea z.g., La Carrera kalea 8 zk.
195. zenbakia: San Juan kalea 1 zk.
196. zenbakia: San Juan kalea 2 zk., San Juan kalea 3 eta 5 zk.
197. zenbakia: San Juan kalea 5 zk.
208. zenbakia: Revilla kalea 17 zk., Revilla kalea 11 zk.
210. zenbakia: Revilla kalea 15 zk., (goiko solairu diskordantea).
212. zenbakia: Revilla kalea 21 zk., Revilla kalea 19 zk., (fatxada-tratamendu, begiratoki eta terraza diskordanteak) eta (zurezko egitura primitiboa, oinarrizko babesekoa).
213. zenbakia: Revilla kalea 23 zk., Revilla kalea 21 zk.
214. zenbakia: San José kalea 9 zk., Revilla kalea 19 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua) eta (zurezko egitura primitiboa, oinarrizko babesekoa).
216. zenbakia: San José kalea 6 zk., San José kalea 7 zk., (zurezko egitura primitiboa, oinarrizko babesekoa).
217. zenbakia: San José kalea 7 zk., San José kalea 9 zk.
218. zenbakia: San José kalea 8 zk., San José kalea 11 zk.
229. zenbakia: San Juan kalea 7 eta 9 zk, San Juan kalea 10 eta 12 zk (oinarrizko babeseko ixteko hormak).
247. zenbakia: La Carrera kalea 15 zk., La Carrera kalea 13 zk.
251. zenbakia: La Carrera kalea 10 zk., La Carrera kalea 7 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
252. zenbakia: La Carrera kalea 5 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
255. zenbakia: La Carrera kalea 5 zk., La Carrera kalea 1 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak)
278. zenbakia: La Nevera kalea 3 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
285. zenbakia: Merkatu kalea 2 zk., Merkatu kalea 7 zk.
298. zenbakia: Cerca Baja kalea 3 zk., San Cristobal kalea 22 zk.
307. zenbakia: Real kalea 43 zk.
313. zenbakia: Biltegia, Real kalea 30 zk.
338. zenbakia: Real kalea 4 zk., Trespalacio bidea 6 zk.
339. zenbakia: Real kalea 3 zk., Trespalacio bidea 6 zk.
Babes partziala (oinarrizko babes-maila).
Oinarrizko babeseko elementuak, babes morfologikoko ondasunetan edo lurzatietan kokatuta daudenak:
123. zenbakia: Los Hornos kalea 1 zk., Los Hornos kalea 2 zk., (zurezko egitura primitiboa).
138. zenbakia: Real kalea 15 zk., Real kalea 35 zk., (harrizko horma eta egitura).
159. zenbakia: Revilla kalea 4 zk., Revilla kalea 6 zk., (harrizko horma).
208. zenbakia: Revilla kalea 17 zk., Revilla kalea 11 zk. (aurretiko eraikinen aztarnak).
212. zenbakia: Revilla kalea 21 zk., Revilla kalea 19 zk., (zurezko egitura primitiboa).
214. zenbakia: San José kalea 9 zk., Revilla kalea 19 zk., (zurezko egitura primitiboa).
216. zenbakia: San José kalea 6 zk., San José kalea 7 zk., (zurezko egitura primitiboa).
229. zenbakia: San Juan kalea 7 eta 9 zk, San Juan kalea 10 eta 12 zk (ixteko hormak).
307. zenbakia: Real kalea 43 zk. (aurretiko eraikinen aztarnak).
313. zenbakia: Biltegia, Real kalea 30 zk. (aurretiko eraikinen aztarnak).
Oinarrizko babeseko elementuak, babesik gabeko ondasunetan edo lurzatietan kokatuta daudenak:
228. zenbakia: San Juan kalea 11 zk., La Cuesta kalea 1 zk., (antzinako horma-aztarnak).
253. zenbakia: Aztarnak, eraikinik gabeko lurzatia, La Carrera kalea 3 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
254. zenbakia: Aztarnak, eraikinik gabeko lurzatia, La Carrera kalea 3 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
263. zenbakia: Cerca Baja kalea 1 zk., Cerca Baja kalea 7 zk., (perimetro-hormaren aztarnak).
267. zenbakia: Cerca Alta kalea 8 zk., Cerca Alta kalea 5 eta 7 zk., (zurezko egitura primitiboa).
270. zenbakia: Cerca Alta kalea 15 zk., Cerrillo pasabidea 3 zk., (harrizko horma).
272. zenbakia: Cerca Alta kalea 17 zk., Cerrillo pasabidea 4 zk., (harrizko horma).
289. zenbakia: Cerca Baja kalea 6 zk., (harrizko horma).
290. zenbakia: Cerca Baja kalea 6 zk., (harrizko horma).
291. zenbakia: Cerca Baja kalea 9 zk., (harrizko perimetro-horma).
293. zenbakia: Cerca Baja kalea 9 zk., (jatorrizko harrizko horma).
308. zenbakia: Real kalea 33 zk., Real kalea 45 zk., (harrizko horma).
310. zenbakia: Berreraikitako biltegia, Real kalea 20 eta 22 zk., (gatz-ustiategiako elementuak barrualdean).
311. zenbakia: Real kalea 34 zk., Real kalea 26 zk., (harrizko horma).
Diskordanteak.
29. zenbakia: Frontoia eta estalkia, Herriko Goiko Gunea, Cerca Baja kalea 2 zk.
250. zenbakia: Cerca Alta kalea 10 zk., Cerca Alta kalea 14 zk., (estalkiaren isurialdeen orientazio diskordantea) (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
266. zenbakia: Cerca Alta 2 zk.
277. zenbakia: La Nevera kalea 3 zk.
280. zenbakia: La Nevera kalea 6 zk.
317. zenbakia: Biltegia, Real kalea 71 zk.
365. zenbakia: Eraikina, mendebaldean hilerriaren atzean, Trespalacio bidea 5 zk.
366. zenbakia: Oroitzapenezko mugarria, frontoiaren gunea, iparraldean (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
367. zenbakia: Eraikina, 296. eta 297. zenbakien artean, San Cristobal 21 zk.
368. zenbakia: Eraikina, 296. zenbakitik gertu, San Cristobal 21 zk.
369. zenbakia: Eraikina, 368. zenbakitik gertu, Cerca Alta pasabidea 2 zk.
370. zenbakia: Eraikina, 369. zenbakitik gertu, Cerrillo pasabidea 3 zk.
371. zenbakia: Eraikina, 370. zenbakitik gertu, San Cristobal 15 zk.
372. zenbakia: Eraikina, 368. zenbakiaren parean, San Cristobal 20 zk.
373. zenbakia: Eraikina, 280. zenbakiaren alboan, La Nevera kalea 6 zk.
374. zenbakia: Eraikina, 281. zenbakiaren alboan, San Cristobal 7 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
375. zenbakia: Eraikina, 374. zenbakiaren alboan, San Cristobal 5 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
376. zenbakia: Eraikina, 281. eta 282. zenbakien artean, San Cristobal 5 zk., (babes bereziko harresi-zatiak edo -aztarnak).
380. zenbakia: Eraikina, Perruchico kalea 5 zk.
381. zenbakia: Eraikina, de la Peña bidea 2 zk.
385. zenbakia: Eraikina, Perruchico z.g.
400. zenbakia: Eraikina frontoiaren alboan eta harresiaren gainean, San Cristobal 22 zk.
401. zenbakia: Horma harresiaren mendebaldean.
416. zenbakia: Iturria, frontoiaren gunean, Cerca Baja 2 zk.
417. zenbakia: Frontoiari erantsitako eraikina, frontoiaren gunean, Cerca Baja 2 zk.
422. zenbakia: Eraikina harresiaren hego-mendebaldeko zatiaren alboan, Reloj kalea 8 eta 10 zk.
423. zenbakia: Eraikina harresiaren hego-mendebaldeko zatiaren alboan, Reloj kalea 8 zk.
432. zenbakia: Kalezulorako sarreraren itxitura, Ozpina kalea z.g.aren eta 3.aren artean.
Diskordantzia partziala.
Elementu diskordanteak, oinarrizko babeseko ondasunetan edo lurzatietan kokatuta daudenak:
101. zenbakia: La Solana kalea 4 zk., La Solana kalea 2 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
102. zenbakia: La Solana kalea 5 zk., La Solana kalea 4 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
108. zenbakia: La Solana kalea 13 zk., La Solana kalea 16 zk., (goiko solairuen fatxada diskordantearen tratamendua).
109. zenbakia: Eraikina eta barrutia, La Solana kalea 15 zk., La Solana kalea 20 zk., (teilape diskordantea).
111. zenbakia: Reloj kalea 6 zk., (gehiegizko altuera).
122. zenbakia: Los Hornos kalea 3-2 zk., Los Hornos kalea 4 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
127. zenbakia: Real kalea 5 zk., Real kalea 15 zk., (Real kalerako fatxada diskordantearen tratamendua).
130. zenbakia: Real kalea 8 zk., Real kalea 21 zk., (Los Hornos kalerako fatxada diskordantearen tratamendua).
141. zenbakia: Los Hornos kalea z.g., Real kalea 23 zk., (La Solana kalerako fatxada diskordantearen tratamendua).
24. eta 142. zenbakiak: Ozpina plazatxoa 6 zk., Ozpina plazatxoa 2 zk., (beheko solairuko garaje-ate diskordantea).
143. zenbakia: Ozpina kalea 5 zk., Ozpina kalea 4 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
153. zenbakia: Real kalea 20 zk., Real kalea 37 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
166. zenbakia: Real kalea 24 zk., Real kalea 12 zk., (bolumen eta atzeko fatxada hondatuak).
180. zenbakia: La Fuente Plazatxoa 2, 3 eta 4 zk., La Fuente Plazatxoa 3 zk., (2. eta 3. zenbakietako lurzatien banantze diskordantea).
181. zenbakia: La Fuente zeharbidea 3 zk., La Fuente zeharbidea 5 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
193. zenbakia: Cantarranas kalea 1 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
194. zenbakia: San José kalea 2 zk., San José kalea 3 zk., (San Juan kalerako fatxada diskordantea).
204. zenbakia: Revilla kalea eta San José kalea, Revilla kalea 3 zk., (2. eta 3. solairuetako fatxada diskordantearen tratamendua eta gehiegizko altuera).
205. zenbakia: Revilla kalea eta San José kalea, Revilla kalea 3 zk., (gehiegizko altuera).
211. zenbakia: Revilla kalea 17 zk., (Revilla kalerako fatxada diskordantea).
239. zenbakia: Merkatu kalea 6 zk., Merkatu kalea 9 zk., (estalki diskordantearen tratamendua).
246. zenbakia: Carrera kalea 16 zk., ra kalea 15 zk., (Goiko fatxada diskordanteen tratamendua eta gehiegizko altuera).
259. zenbakia: Reloj kalea 4 zk., Reloj kalea 6 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
301. zenbakia: Revilla kalea 24 zk., Revilla kalea 23 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
Elementu diskordanteak, babes morfologikoko ondasunetan edo lurzatietan kokatuta daudenak:
28. zenbakia: Errege Etxea II, Real kalea 5 zk., (atzeko eranskin diskordantea).
117. zenbakia: La Solana kalea 7 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
123. zenbakia: Los Hornos kalea 1 zk., Los Hornos kalea 2 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
124. zenbakia: Los Hornos z.g., La Solana 1 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
146. zenbakia: Ozpina kalea 9 zk., Ozpina kalea 1 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
173. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 2 zk., La Fuente 2 zk., (beheko solairuko garaje-ate diskordantea).
176. zenbakia: D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 3 zk., D. Miguel Díaz de Tuesta Plaza 2 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
183. zenbakia: La Fuente zeharbidea z.g., La Fuente zeharbidea 1 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
210. zenbakia: Revilla kalea 15 zk., (goiko solairu diskordantea).
212. zenbakia: Revilla kalea 21 zk., Revilla 19 zk., (fatxada-tratamendu, begiratoki eta terraza diskordanteak estalkian).
214. zenbakia: San José kalea 9 zk., Revilla 19 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
278. zenbakia: La Nevera kalea 3 zk., (fatxada diskordantearen tratamendua).
Elementu diskordanteak, babesik gabeko lurzatietan kokatuta daudenak:
150. zenbakia: Ozpina plazatxoa 7 zk., Ozpina plazatxoa 3 zk., (fatxada eta hormatxo diskordanteen tratamendua).
154. zenbakia: Real kalea 22 zk., Tornora jeitsiera 4 zk., (fatxada eta eranskin diskordanteen tratamendua).
179. zenbakia: La Fuente plazatxoa 5 zk., (fatxada diskordanteen tratamendua).
190. zenbakia: Cantarranas kalea 12 zk. (ondoko bolumena eta terraza).
220. zenbakia: Perruchico kalea 8 zk., Perruchico kalea 4 zk., (terraza eta estalkiko irtengune diskordanteak).
264. zenbakia: Cerca Alta 6 zk., (263. eta 264. zenbakien arteko eranskin diskordantea).
275. zenbakia: La Nevera kalea z/g, Cerca Alta kalea 15. zk. (fatxaden tratamendua).
290. zenbakia: Cerca Baja kalea 6 zk., (hormigoizko eraikin diskordanteak), (lurzatian oinarrizko babeseko harrizko horma bat dago).
311. zenbakia: Real kalea 34 zk., (estalki laua eta terraza).