EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019175

EDIKTUA, merkataritza-arloko apelazioan bideratutako 564/2019 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-09-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201904216
Maila: Ediktua
Arabako Probintzia Auzitegia. Lehen Atala. Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Errekurtsoa: merkataritza-arloko 564/2019 apelazio-errekurtsoa (2000ko PZL).
Errekurtsogilea: Bodegas Jose Luis Guillermo Mendieta SL.
Abokatua: Jose Luis Garcia Alvarez.
Prokuradorea: Alfredo Aja Garay.
Auzi-ihesean: Bodegas El Abuelo SA eta Jose Maria Yecora Donamaria.
Errekurtso horretaz 645/2019 epaia eman da 2019ko irailaren 2an. Hona hemen epaitza:
Partez baiesten dut Bodegas José Luis Guillermo Mendieta SLk, Alfredo Aja Garay prokuradoreak ordezkaturik, Bodegas El Abuelo SAren eta José María Yecora Donamaríaren aurka jarri duen demanda.
Horrenbestez, adierazten dut Bodegas El Abuelo SAk kontratuzko erantzukizuna duela, ez ordaintzeagatik, Bodegas José Luis Guillermo Mendieta SLrekiko.
Ondorioz, Bodegas El Abuelo SA kondenatzen dut Bodegas José Luis Guillermo Mendieta SLri 3.651,79 euro ordaintzera, gehi interesak:
– 360 euroko diru kopuruari dagokionez, Merkataritza-eragiketetako Berankortasunaren aurkako Legea aplikatuta 2016-11-19tik aurrera sortutako interesak.
– 2.216,42 euroko diru kopuruari dagokionez, Merkataritza-eragiketetako Berankortasunaren aurkako Legea aplikatuta 2008-08-24tik aurrera sortutako interesak.
– gainerakoari dagokionez, 2018-04-10ean demanda jarri zenez geroztik diruak sortutako legezko interesak.
Hiru kasuetan ere, zor osoa ordaindu artekoak, ezertan eragotzi gabe PZLren 576. artikuluan xedatutakoa, nahitaezko betearazpena gertatuz gero.
Kostuak ordaintzera kondenatzen dut Bodegas El Abuelo SA.
Ezetsi egiten dut José María Yecora Donamaríaren aurkako demanda.
José María Yecora Donamaríari sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut Bodegas José Luis Guillermo Mendieta SL demandatzailea.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0844 1111 03 0136 18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Bodegas El Abuelo SA demandatuaren eta Jose Maria Yecora Donamaria jaunaren egungo helbideak ezezagunak direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 6a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.