EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019170

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 7koa, EEE–Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2019ko ekitaldiko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak areagotzea onartzen duena.

Gaiak: LAGUNTZAK
Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2019-08-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201904122
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez, 2019ko apirilaren 29koa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2019ko maiatzaren 13ko EHAA, 88. zk.) 2019ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren.
Bigarrena.– Dirulaguntza-programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, 2019ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza programara bideratutako diru saila milioi bat eta ehun mila eurokoa da (1.100.000), EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituarekin bat etorriz.
Hirugarrena.– Dirulaguntza-programa indarrean dagoenez geroztik, hasieran aurreikusitakoa baino eskaera kopurua handiagoa aurkeztu da; horren ondorioz, aurrekontua bukatu da, eta beraz, 2019ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza programaren dirua amaitu da, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako datan baino lehenago.
Beraz, dagoen eskari handiaren aurrean, eta EEErentzat horrelako jarduerei jarraipena ematea interes handikoa denez gero, beti ere 2030eko Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuak lortu nahian, energiaren aurrezpenari eta energia berriztagarriak ustiatzeko teknologien ezarpenei dagokienez, egokitzat jotzen da honako proposamen hau egitea: 2019ko otsailaren 18ko saioan EEEren Zuzendaritza Batzordeak onartutako akordioaren arabera, programa horretara bideratutako diru baliabideak areagotzea, zortziehun mila euroko (800.000) kantitatean.
Adierazitakoagatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2019ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza programara bideratutako diru saila areagotzea, zortziehun mila euroko (800.000) kantitatean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 29ko Ebazpenaren bitartez (2019ko maiatzaren 13ko EHAA, 88. zk.).
Hori horrela, 2019ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza programara bideratutako baliabide ekonomikoak milioi bat eta bederatziehun mila euroko (1.900.000) kantitatea izango da guztira.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eskatzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, bide administratiboari amaiera ematen diona, aukerako berraztertze errekurtsoa jar dakioke EEEko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilbon dagokion administrazioarekiko auzi epaitegian bi hileko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Bilbao, 2019ko abuztuaren 7a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.