EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019170

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 7koa, Farmaziako zuzendariarena, Agurain/Salvatierran (Araba) farmazia-bulego bat sotzeko baimena ematen duena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-08-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201904117
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/08an argitaratutako 2018/05/22ko AGINDUA [201802990]
  • Ikus 2019/02/25ean argitaratutako 2019/02/13ko AKORDIOA [201900998]

Ikusi da M.ª Gloria Sarría Quiroga andreak Agurain /Salvatierra udalerrian (Araba) farmazia-bulego bat sortzeko aurkeztutako eskaera. Hauek dira egitateak:
EGITATEAK
Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2018ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez, Arabako Lautadako farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat sortzeko prozeduraren hasiera iragarri zen.
Bigarrena.– Farmazia-bulego horren titulartasuna eskuratzeko Merezimenduak Balioesteko Batzordeko kideak izendatu eta egin beharreko legezko izapideak egin ondoren, onartutako lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen puntuazioaren hurrenkerari jarraituz, batzorde horrek 2019ko otsailaren 13an hartutako Erabakia betez; Erabakia 2019ko otsailaren 25eko EHAAn argitaratu zen (39. zk.).
Hirugarrena.– Erabaki hori irmo bihurtu zen, 2019ko martxoaren 25ean.
Laugarrena.– Farmaziako zuzendariak ofizio bat helarazi zion M.ª Gloria Sarría Quiroga andreari, 2019ko martxoaren 26an, zeinaren bidez jakinarazi baitzion berak lortu zuela aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena, eta ondorioz ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar ziola (338/1995 Dekretua, farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzekoa). Halaber, ohartarazi zion ezen, xedapen horretan ezarritako epean eskatutako agiri guztiak aurkezten ez bazituen, deialdian parte hartzeari uko egiten ziola esan nahiko zuela.
Bosgarrena.– M.ª Gloria Sarría Quiroga andreak 2019ko uztailaren 10ean baimena eskatu zuen Agurain / Salvatierra udalerrian farmazia-bulego bat sortzeko, 338/1995 Dekretuaren babesean, eta, eskabide horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu zuen.
Aurkeztutako agirietan ikusten denez, farmazia-bulego berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi da: Iturrieta kalea 2, Arabako Lautadako farmazia-eremuko 1.1.06 osasun-aldean.
Seigarrena.– 2018ko uztailaren 10ean, Farmaziako zuzendariaren ofizio bidez, aukera eman zitzaion espediente honetan interesdun izan daitekeenari pertsonatzeko eta egoki ikusten zituen alegazioak aurkezteko. Hala egin zen urriaren 1eko 39/20152 Legearen 8. artikuluan ezarritakoari jarraituz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Zazpigarrena.– Azkenik, Farmazia-arloa antolatzeko buruak, 2019ko abuztuaren 6an, aldeko txostena egin zuen M.ª Gloria Sarría Quiroga andreak aurkeztutako dokumentazioari buruz.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka espediente honi buruz ebazpena emateko eskumena; hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 80/2017 Dekretuaren 15. artikuluan.
Bigarrena.– Batetik, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, M.ª Gloria Sarría Quiroga andreak lortu du puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedurari dagokionez, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horren 5. artikuluaren arabera, egiaztatu da lehiakideak agiri guztiak eta eskatutako epean aurkeztu dituela. Horrenbestez, bidezkoa da interesdunari baimena ematea farmazia-bulegoa sortzeko.
Edonola ere, emandako baimenak eragina izan dezan, nahitaezkoa izango da funtzionamendu-baimena eskuratzea, 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoaren arabera.
Horregatik guztiagatik, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea M.ª Gloria Sarría Quiroga andreari farmazia-bulego bat sor dezan. Berak aurkeztutako agirien arabera, Agurain/Salvatierra udalerriko (Bizkaia) Iturrieta kaleko 2. zenbakian sortu nahi du farmazia-bulegoa.
Bigarrena.– Baimen honek indarra izan dezan, M.ª Gloria Sarría Quiroga andreak jardunean jartzeko baimena lortu behar du aurretiaz. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri eman behar zaie interesdunei, eta jakinarazi, era berean, honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari eta ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelako errekurtsoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela zuzendaritza honetan edo Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioaren sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 7a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.