EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-09-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2019167

AGINDUA, 2019ko abuztuaren 27koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, «Tosta» eta «Hizkuntza Aniztasunaren Europako Foroa» proiektuen hedapenari jarraipena emateko eta «Hitzargiak» proiektua garatzeko eta gauzatzeko Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioaren eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren arteko lankidetza-hitzarmena baimentzeko eta sinatzeko Hizkuntza Politikarako sailburuordeari eskuordetza emateko dena.

Xedapenaren data: 2019-08-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201904080
Maila: Agindua
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 14. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari; egiteko eta jardun-arlo horiek sailburuaren zuzendaritzapean gauzatuko dira.
Apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak (EHAA, 76 zk., 2017ko apirilaren 21ekoa), ezartzen duenez, «Gobernu Kontseiluaren aldez aurretiko baimena behar ez bada, sailburuari dagokio sailaren alorreko hitzarmenetarako eta akordioetarako baimena ematea, baita horiek sinatzea ere».
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluaren arabera, «Administrazio publikoetako organoek beste organo batzuei eskuordetu diezazkiekete beren eskumenak, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta hierarkikoki bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden organismo publikoak edo zuzenbide publikoko entitateak badira». Halaber, ezartzen du, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren kasuan, dagokion Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela.
Gure lege-araubidean, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39.4 artikuluak ezartzen duenez, «Sailburuek, aginte-mailaz menpeko zaizkien ihardutze-sailen edo bere Sailaren menpeko ihardutze-erakundeen esku utzi ahal izango dute bere aginteen egiterapena», artikulu horretan bertan zehazten diren egitekoena izan ezik.
Lege horren 30. artikuluaren ondorioz ere, «Sailburuordeak, dagokion Saileko-Sailburuaren Artezkaritzapean, Sailaren sortarazte edo ihardutze-egiturapenerako Dekretoak eman eta Sailburuak eskura diezaizkion egiteko eta aginteen artezkaritza eta egiterapena beretzakotzen ditu».
Hori guztia dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hizkuntza Politikarako sailburuordearengan eskuordetzea «Tosta» eta «Hizkuntza Aniztasunaren Europako Foroa» proiektuen hedapenari jarraipena emateko eta «Hitzargiak» proiektua garatzeko eta gauzatzeko Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioaren eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren arteko lankidetza-hitzarmena baimentzeko eta sinatzeko eskumena.
Bigarrena.– Eskuordetzeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 27a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.