EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2019161

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko apirilaren 4ko bilkuran hartua, «Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2017» fiskalizazio-txostena behin betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2019-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201904009
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2019ko apirilaren 4an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, 2017» fiskalizazio-txostena behin betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a.
HKEEren lehendakari a,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.