EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2019160

EBAZPENA, 201 9ko uztailaren 24koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko 201 9ko abuztuan iraungi diren lankidetza-hitzarmenen zerrenda.

Xedapenaren data: 2019-07-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201903999
Maila: Ebazpena
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1 992 Legearen 38.4.b) artikuluaren babesean (aldi baterako indarrean egon zena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1 eko 39/201 5 Legearen laugarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz), Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmenak sinatu zituen ebazpen honen eranskinean azaltzen diren udalekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko.
Hitzarmen horien bidez, herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari eta haren menpeko edo hari atxikitako berezko nortasun juridikodun zuzenbide publikoko erakundeei zuzentzen dizkioten eskabideak, idazkiak eta jakinarazpenak udalen erregistroetan aurkeztu ahal izango dituzte, eraginkortasun osoz.
Hitzarmenen seigarren klausulak ezartzen du, hitzarmenen indarraldia ezartzean, lau urtez egongo dela indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita, eta, Administrazio sinatzaileetako batek, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmena, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko dela.
Hitzarmenetan aurreikusitako epea amaitu denez, iraungi egin dira Eusko Jaurlaritzaren eta eranskinean aipatzen diren udalen artean sinatutako lankidetza-hitzarmenak.
Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horien iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Udalaren iragarki taulan argitaratuko dela.
Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, hitzarmenen seigarren klausula eta, bestetik, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 1 1 ko 71 /201 7 Dekretuaren 1 0. artikulua, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea 201 9ko abuztuan iraungiko direla ebazpen honen eranskinean aipaturiko hitzarmenak, aurreikusitako epea amaitu delako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko sinatutako hitzarmenen seigarren klausularekin bat etorriz.
Vitoria-Gasteiz, 201 9ko uztailaren 24a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.