EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2019159

EDIKTUA, adostasun gabeko banantzeari buruz bideratutako 244/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-08-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201903988
Maila: Ediktua
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 244/2018 adostasun gabeko banantzea.
Gaia: adostasun gabeko banantzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Maria Antonia De La Fuente Valdezate.
Judizio horretan 62/2019 epaia eman da 2019-07-26an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Omair Hussain Begum demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bulego judizial honetako iragarki-oholean argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik zenbatzen hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den bezala.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean, oso-osorik haren berri izan dezan.
Bergara, 2019ko abuztuaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.