EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2019157

AGINDUA, 2019ko abuztuaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Gueñesko udalerrian (Bizkaia) Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-08-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201903958
Maila: Agindua
Aztertuta geratu da «Fundación Osotu Lanbarri Fundazioa», erakundearen ordezkariak aurkeztutako eskaera, zeinaren bidez eskatzen baita Gueñesko udalerrian Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatu bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematea Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatua irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:
Kode zenbakia: 48019705.
Izen generikoa: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Osotu Lanbarri».
Titularra: Fundación Osotu Lanbarri Fundazioa.
Helbidea: Lanbarri kalea, 10.
Udalerria: Gueñes.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimentzen diren irakaskuntzak:
– Lehen Hezkuntza. Edukiera: 6 unitate, 150 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Edukiera: 4 unitate, 120 ikaspostu.
2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimenduko diren irakaskuntzak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
4. artikulua.– Baimendutako irakaskuntzak egun indarrean dagoen antolamendu akademikoak ezarritakoari jarraituz irakatsiko dira, eta irakaskuntza horietan edozein aldaketa egin nahi izanez gero, beharrezkoa izango da Hezkuntza Sailaren baimena izatea.
5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion baimena eskatzera.
6. artikulua.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da ikastetxeari baimena ematerakoan jarraitutako araudiak ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, edo baimenduta dituen irakaskuntzak egungo indarreko antolamendu akademikoak ezarritako arauen arabera irakatsiko ez balira.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ikastetxea sortzeko eta jardunean jartzeko emandako baimenak 2019-2020 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak eta ikastetxea Ikastetxeen Erregistroan inskribatzea ekarriko du.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.