EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2019156

AGINDUA, 2019ko uztailaren 31koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2019ko «Joxe Mari Korta» sarietarako epaimahaia izendatzeko dena.

Xedapenaren data: 2019-07-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201903943
Maila: Agindua
Kontuan harturik zer dioen «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) –agindu hori 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen–, eta ikusirik zer dioen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko uztailaren 30eko Aginduak, zeinaren bidez 2019ko ekitaldiko deialdia jendaurrean jarri baitzen, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea. Honako kide hauek izango ditu:
Epaimahaiburua:
María Aranzazu Tapia Otaegui, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua.
Bokalak:
Sailaren ordezkaritzan:
1.– Estíbaliz Hernáez Laviña, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.
2.– Javier Zarraonandia Zuloaga, Industriako sailburuordea.
3.– Juan Antonio Basterra Aldea, Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkularia.
4.– Bittor Oroz Izaguirre, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.
Patronalaren ordezkaritzan:
1.– Eduardo Aréchaga Cilleruelo, Confebaskeko zuzendari nagusia.
2.– Iñaki Garcinuño Zabala, Cebekeko lehendakaria.
3.– Juan Antonio Sánchez Corchero, SEAko lehendakariordea.
4.– Eduardo Junkera Pérez, Adegiko lehendakaria.
Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkaritzan: Andoitz Korta Zearreta.
Idazkaria: Larraitz Gezala Oyarbide, Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria.
Baten bat ezin bada etorri, beste norbaiti espresuki eman diezaioke eskuordetza.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakina ren gainean egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 31.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.