EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019154

IRAGARKIA, Biantik Koop. Elk. Txikia. izeneko sozietatea kide bakarreko sozietate mugatu bilakatzeari buruzkoa.

Organo emailea: BIANTIK KOOP. ELK. TXIKIA
Xedapenaren data: 2019-08-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201903924
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Honen bidez jakinarazten da, guztiek jakin dezaten, Biantik Koop. Elk. Txikia izeneko sozietateak (IFK: F-75093914), 2019ko uztailaren 30ean kooperatibaren egoitzan (Galtzara Berri 14, 2 A, 20009 Donostia) egin zuen bileran, deialdia behar bezala egin ostean, beste batzuen artean honako erabaki hau hartu duela aho batez: sozietate kooperatiboa kide bakarreko sozietate mugatu bilakatzea, eta sozietatearen egoitza Nafarroako Foru Komunitatera eramatea. Erabaki horiek betetzeko, sozietatearen estatutuak idatzi ditu; horietan, forma juridiko eta sozietatearen egoitza berria honela jasotzen dira:
«Biantik Koop. Elk. Txikia sozietatea aldatu da eta haren izen berria Biantik SLU izango da. Sozietatearen egoitza Barañainen (Nafarroa) egongo da (San Esteban kalea 11, 14 D, 31010). Aldaketa eskritura publikoan jasoko da, eta Merkataritza Erregistroan inskribatuko da. Bestalde, aldaketaren berri emango da, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan baja eman ahal izateko.»
Donostia, 2019ko abuztuaren 5a.
Administrari solidarioa,
ION TURRILLAS SABALZA.