EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019154

IRAGARKIA, zeinaren bidez egiten baita deialdia Euskotreneko autobusetarako, trenbideko tren-makinetarako eta Azpeitiko Burdinbidearen Museorako erregai-horniketa kontratatzeko lehiaketa publikorako.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2019-08-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201903923
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Espediente-zenbakia: P10028130.
b) Helburuaren deskribapena: B10 eta B gasolio erregaiaren horniketa zergarik gabekoa, Euskotrenek kontsumo propiorako dituen zentro desberdinetan.
c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.
c) Burutzapen-epea: urte bat, urtean bi luzapen egiteko aukerarekin.
e) Loteak: bai, 2.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetza: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua bi milioi zortziehun eta hogeita hiru mila eta ehun, 2.823.100,00 euro dira urteko, BEZik gabe. Loteetan zatituta:
– I. lotea: Bizkaiko lurraldea (Leioako autobusak eta Lebarioko/Arasoko tren-makinak): 1.121.000,00 euro urtean, BEZik gabe.
– II. lotea: Gipuzkoako lurraldea (Zumaiako-Elgoibarko-Lebarioko autobusak eta Azpeitiko Burdinbidearen Museoa): 1.702.100,00 euro urtean, BEZik gabe.
Argitalpen-ondorioetarako, kontratuaren estimatutako balioa, ustezko luzapenak eta gehieneko hedapena, % 20raino, 10.163.160,00 euro dira, BEZik gabe.
5.– Bermeak: agirien arabera.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Euskadin Kontratazio Publikoaren Kontratatzailearen Profila.
7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: agirien arabera.
8.– Eskaintzen edo parte-hartze eskaeren aurkezpena:
a) Aurkezteko azken eguna: 2019ko irailaren 9a, eguerdiko 12:00etan.
b) Aurkezteko tokia: baliabide elektronikoen bidez, Euskadiko kontratazio publikoaren kontratatzailearen profilean dagoen aplikazioaren bidez: lizitazio elektronikorako sistema.
c) Enpresa lizitatzailea eskaintza mantentzera derrigortuta dagoen epea: 3 hilabete.
9.– Bestelako informazioak: baldintza-agirietan emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitza dagokion aldea.
Bilbao, 2019ko abuztuaren 2a.
Euskotreneko zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.