EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019154

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen «Unibertsitate masterra: Proiektu Zuzendaritza» ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Xedapenaren data: 2019-07-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201903905
Maila: Ebazpena
Apirilaren 8.2 6/2001 Lege Organikoak aldatutako abenduaren 21 4/2007 Lege Organikoak, Unibertsitateenak, 12. artikuluan dioenez, estatuko lurralde osoan balioa izango duten unibertsitateko titulu ofizialen ikasketak jarri eta kentzea autonomia erkidegoak erabakiko du, dela bere ekimenez eta unibertsitateko Gobernu Kontseiluak onartuta, dela unibertsitatearen beraren ekimenez Gobernu Kontseiluaren proposamenari jarraituz. Kasu batean, zein bestean, beharrezko da aldez aurretik Gizarte Kontseiluak aldeko iritzia ematea.
Ikasketa ofizialak ezartzeko prozedura unibertsitateko ikasketa ofizialen antolaketari buruzko urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, unibertsitate ikasketa ofizialen antolakuntza ezartzen duen uztailaren 2ko 861/2010 errege dekretuak aldatutakoak arautzen du, bai eta abenduaren 19ko 274/2017 Dekretuak ere, graduko, masterreko eta doktoregoko tituluak lortzera bideratutako ikasketa ofizialak jarri eta kentzeari buruzkoak.
Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitateen Kontseiluak, urriaren 29ko 1393/2007 errege dekretuaren 25.7 artikuluan jasotakoarekin bat etorrita eta behin Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren ebaluazio txostenak jaso dituelarik, erabaki du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztu duen Proiektu Zuzendaritza unibertsitate masterra irakasteko proposamena baiestea.
Uztailaren 2ko 861/2010 errege dekretuak (2010-07-03ko Estatuko Aldizkari Ofizialean) 26.3 artikuluan dio ezen, gobernuak tituluaren ofizialtasuna onartu eta gero, unibertsitateko errektoreak aginduko duela ikasketa plana Estatuko Aldizkari Ofizialean eta kasuan kasuko autonomia erkidegoko buletin ofizialean argitaratzeko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2018ko urriaren 2ko aginduaren bidez (2018ko urriaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitatearen masterreko ikasketa ofizialak ezarri eta ezabatzeko; eta Ministroen Kontseiluaren 2018ko abenduaren 28ko Akordioaren bidez beren izaera ofiziala onartu zen, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2019ko urtarrilaren 8ko Erabakiaren bidez argitaratutako akordioaz (2019-02-13ko Estatuko Buletin Ofiziala).
Aipatutako guztiagatik, aplikatuta 1393/2007 errege dekretuaren (861/2010 errege dekretuak aldatua) 26.3 artikulua, eta onartuta Proiektu Zuzendaritza unibertsitate masterraren izaera ofiziala, honako hau
EBATZI DUT:
Agintzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean irakatsitako «Unibertsitate masterra: Proiektu Zuzendaritza» ikasketen ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila, eranskinean jasotako moduan.
Leioan, 2019ko uztailaren 8an.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Erabakia, 2017-02-03ko EHAA).
Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,
ARACELI GARÍN MARTÍN.