EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2019152

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 321/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-07-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201903875
Maila: Ediktua
Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: hitzezko judizioa 321/2018.
Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.
Alderdi Demandatzailearen Prokuradorea: Fernando Castro Mocoroa.
Aipatutako judizioan, honako hau erabaki da:
Iniciativa Colina y Fernandez SL sozietateari ediktu bidez jakinaraztea 2019-07-01ean prozesu horretan emandako epaia. Ebazpenaren kopia eskuragarri du bulego judizial honetan, eta oso-osorik ezagutu ahal izango du bertan.
Ebazpen horren aurka, ezingo da errekurtsorik jarri.
Aipatutako pertsonaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, honako eginbide hau gauzatu ahal izateko: jakinaraztea.
Donostia, 2019ko uztailaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.