EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2019152

EDIKTUA, edukitzaren tutoretza sumarioari buruz bideratutako 282/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201903873
Maila: Ediktua
Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegian bideratu den 282/2019 hitzezko judizioko prozeduran epaia eman da 2019ko maiatzaren 17an.
Consuelo Jimenez Escudero gaur egun non bizi den ez dakigunez gero, ediktu hau eman da, legezko jakinarazpena izan dadin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta. Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei eguneko epean.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake organo honetako bulego judizialean.
Ediktu honek Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak betetzen ditu. Irizpide horiek honako arau hauetan ezartzen dira: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta hurrengoak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EB Zuzentaraua, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, indargabetzen duena.
Bilbao, 2019ko uztailaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.