EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2019152

EDIKTUA, 459/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201903872
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 459/2018 hitzezko judizioa.
Gaia: hitzezko judizioa.
Demandatzailearen prokuradorea: Jaime Villaverde Ferreiro.
Judizio horretan, 2019-07-17an, epaia eman da, zeinak amaiera ematen baitio prozesuari.
Ricardo Alvarez Dominguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Bilbao (Bizkaia), 2019ko uztailaren 17a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.