EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2019152

EDIKTUA, 746/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-07-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201903871
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 746/2017 prozedura arrunta.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Iñigo Hernandez Martin.
Judizio horretan epaia eman da 2019-05-15ean. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
M. Eren Automobile demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez gero, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bulego Judizialeko iragarki-oholean argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den bezala.
Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Bilbao, 2019ko uztailaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.