EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2019152

1098/2019 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 489/2019 Ebazpena aldatzen da. Ebazpen horretan onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Biologo kategorian (Biologiako Fakultatibo Teknikoaren lanpostu funtzionala) estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak.

Xedapenaren zenbakia: 201901098
Xedapenaren data: 2019-07-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201903865
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2019/06/18an argitaratutako 2019/06/04ko 201900489 EBAZPENA aldatzen du

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko 2016. eta 2017. urteetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 489/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldeko Biologoko kategorian Biologiako Fakultatibo Teknikoaren lanpostu funtzionala estatutupeko lotura finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak.
Ebazpen horretan, beste hainbat alderdiren artean, Biologoko deialdiaren epaimahai kalifikatzailearen osaera eta horren kideak zozketa bidez hautatuko direla ezartzen da. 489/2019 Ebazpenaren 4.2 oinarriaren edukia betetzeko dauden zailtasunak ikusita, zozketa baten ausazkotasuna bermatzeko aukera ematen duen kategorian langile finkoak diren pertsonen kopurua epean lortzeko zailtasuna kontuan izanik, aldatzeko ebazpen hau ematea egokia iritzi zaigu.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 4ko 489/2019 Ebazpenaren 4.2 oinarriaren bigarren paragrafoa, epaimahai kalifikatzailearen osaerari dagokiona, honela aldatzea: «Epaimahairen kideak deitzen diren lanpostuei dagokien lanbide-taldeko profesionalen artean hautatuko dira zozketa bidez».
Bigarrena.– Aipatutako 489/2019 Ebazpenaren 4.2 oinarriaren bosgarren paragrafoan ezarritako epea handitzea, baldintza hauetan: «Behin betiko epaimahaikideak aukeratzeko zozketa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian jendaurreko ekitaldian egingo da, gehienez 2 hilabeteko epean, ebazpen honetan aurreikusitako izena emateko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Horren eguna eta ordua Osakidetzako web orriaren bidez iragarriko dira».
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 30a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN LUIS DIEGO CASALS.