EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019151

EDIKTUA, auzi-prozeduran ezarritako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 523/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-07-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201903857
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: auzi-prozeduran ezarritako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 523/2018.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailearen prokuradorea: Jasone Azkue Fernandez.
Judizio horretan epaia eman da 2019-07-12an. Horren bidez, amaiera eman zaio prozesuari.
Adaya Moreno Pedrosa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Bilbao, 2019ko uztailaren 12a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.