EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019150

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 12koa, SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Global Training dirulaguntza-programaren barruan 2019ko ekitaldirako emandako dirulaguntzak.

Gaiak: LAGUNTZAK
Xedapenaren data: 2019-07-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201903826
Maila: Ebazpena
Global Training 2019 laguntza-programaren oinarri arautzaileak Global Training programa arautzen dute.
SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2019ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez, 2019ko Global Training dirulaguntza-programa jendaurrean jarri zen (2019ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.).
Nazioartekotzeko zuzendariaren ebazpenari publikotasuna ematea interesgarritzat jotzen da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela esanda, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Global Training 2019 laguntza-programaren barruan emandako dirulaguntzak eta izango dituen onuradunak. Programa hori 2019ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez onartu zen.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Bilbao, 2019ko uztailaren 12a.
SPRI – Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Nazioartekotze zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.
ERASKINA
«GLOBAL TRAINING» 2019 LAGUNTZA-PROGRAMAREN ERAKUNDE ONURADUNAK