EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019150

AGINDUA, 2019ko uztailaren 24koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2019 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako 2019. urterako laguntza-deialdiaren oinarriak.

Gaiak: LAGUNTZAK
Xedapenaren data: 2019-07-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201903823
Maila: Agindua
Nekazaritza Politika Erkidearen finantziazioari buruzko Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 (EB) Erregelamenduaren bidez, Nekazaritzako Europako Berme Funtsa (NEBF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) sortu ziren, lehenengoa, merkatuko neurriak eta beste neurri batzuk finantzatzeko, eta, bigarrena, landa-garapenerako programak finantzatzeko.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua LGENF funtsaren bitartez landa-garapenari laguntzeari buruzkoa da, eta erregelamendu horren bidez indargabetzen da Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamendua. Europar Batasunak landa-garapenerako ematen dituen laguntzak –Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak finantzatuta– arautzen dituzten arau orokorrak ezartzen ditu erregelamendu horrek. Funts hori 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren bidez ezarri zen. Erregelamendu horrek landa-garapenaren alorrean landa-garapenaren politikak eta Europar Batasunaren lehentasunak betetzeko helburuak ezartzen ditu, eta landa-garapenaren testuinguru estrategikoa ezarri eta landa-garapenaren politika gauzatzeko hartu behar diren neurriak zehazten ditu.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 35. artikuluak laguntza-mota bat ezartzen du, «lankidetzarako» laguntza.
Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programa prestatu da, zeina Batzordearen 2015eko maiatzaren 26ko C (2015) 3479 azkena Erabakiaren bidez onartu baitzen. Europar Batasunak eta Euskal Autonomia Erkidegoak elkarrekin finantzatzen dituzten neurriak martxan jartzea da programa horren helburua.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programan –M16 neurria, «lankidetza»– jasota dago laguntza-mota hori, zein lankidetzaren hainbat alderdi zehazten dituzten zazpi azpineurritan sailkatzen baita. Berrikuntzaren bidez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko lankidetza sustatzen dute neurri horiek, banaketa-kate motzen eta tokiko merkatuen garapena bultzatzen, eta berrikuntza-proiektuetan sektorearen partaidetza eta lankidetza indartzen.
Bestalde, minimis araubideari atxikitako laguntza gisa onartuak izateko, baimenduak eta jakinaraziak izateko beharrik gabe, Estatuko laguntzek jaso beharreko eskakizunak jasotzen ditu Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduak.
Halaber, otsailaren 17an argitaratu zen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretua, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duena, zeinaren xedea baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan landa-garapenerako laguntzen esparru-araudia ezartzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin eta 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat etorriz.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 LGPren barruan sartzen diren laguntzak deitzen ditu txostena egiteko aurkezten den agindu-proiektuak. 3.– Araubide horrez gain, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa aplikatu beharko zaie basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako laguntzei.
Aurrekontu-zuzkidura nahikoa dago Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak (2019ko ekitaldira luzatuak) onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeak baimendutako kredituen arabera, eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubideari dagokionez indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren IX. tituluan aurrekontua luzatzeko araubideari buruz ezarrita dagoenarekin bat etorriz, laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du.
Eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin bat etorriz (lege horren 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako kide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, sailburuek izango dute beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia), honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Onartzea, 2019. urterako, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko deialdiaren oinarriak (ikus I. eranskina).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 24a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
I. ERANSKINA
I. KAPITULUA
ZATI OROKORRA
1. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Agindu honen xedea da lankidetzarako laguntzak deitzea 2019ko eta 2020ko ekitaldietarako. Gutxienez bi erakunderen arteko lankidetza-moduak sustatzea da laguntza horien helburua.
2.– Laguntza hauek 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuan ezarritakoari jarraituz ematen dira, eta haren garapena eta aplikazioa dira.
3.– Araubide horrez gain, basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa aplikatu beharko zaie. Araubide honetan, 200.000 euroko gehieneko laguntza emango dio estatu kide batek enpresa bakar bati hiru zergalditako edozein alditan.
4.– Lankidetza-kostuak eta proiektu pilotuaren kostu zuzenak estaltzeko bakarrik erabiliko dira agindu honen esparruan ematen diren laguntzak, eta ez dira itzuli beharrekoak izango, eta proiektuak urtebetean zein hainbat urtean betearaztekoak izango dira, aurkeztutako proiektuen burutzapen-aldiaren arabera, betiere.
2. oinarria.– Laguntza-lerroak.
Lankidetzarako laguntzetan, honako laguntza-lerro hauek ezarriko dira:
1.– Nekazaritza-produktibitatearen eta -iraunkortasunaren alorrean Berrikuntzarako Europako Elkarteko (European Innovation Partnerships) talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak. Laguntzok oinarri hauen II. kapituluan garatu dira.
2.– Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzak. Laguntzok oinarri hauen III. kapituluan garatu dira.
3.– Eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak, lan-prozesuak elkarrekin antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak merkaturatzeko ere. Laguntzok oinarri hauen IV. kapituluan garatu dira.
4.– Laguntza emango zaie lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei, beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jardueretarako ere. Laguntzok oinarri hauen V. kapituluan garatu dira.
5.– Eragileen lankidetzarako laguntzak, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken inguruko baterako planteamenduak egitekoak. Laguntzok oinarri hauen VI. kapituluan garatu dira.
6.– Banaketa-kateko eragileen arteko lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko. Laguntzok oinarri hauen VII. kapituluan garatu dira.
7.– Jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak, honako jarduera hauekin zerikusia dutenak: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenaren eta elikadurari buruzko heziketa. Laguntzok oinarri hauen VIII. kapituluan garatu dira.
3. oinarria.– Definizioak.
Agindu honen ondorioetarako, honela ulertuko dira jarraian datozen definizioak:
1.– Berrikuntza-eragilea (Broker-a): pertsona edo erakunde inpartzialak dira, proiektua burutzeko ekintzaile egokiak (enpresak, pertsonak, ikerketa-taldeak, ikerketa-entitateak, aholkularitza-erakundeak, finantza-iturriak, etab.) bilatu eta harremanetan jartzen dituztenak, teknikoki sartuta egon beharrik gabe; hau da, eragile moduan aritzen dira berrikuntza-prozesuaren bi alderdi edo gehiagoren artean. Talde operatiboak eratzen ere laguntzen dute. Ideia berritzaileak identifikatzen dituzte, eta birdefinitzen, hautatzen eta berrikuntzaren egileak lotzen, balioa ekar dezaketen ekimenak bultzatzen behetik gora, ideia horiek modu lehiakorrean proiektatzeko, eta behar den finantziazioa aurkitzen laguntzen. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, Katilu berrikuntza-eragile modura aritzeko espazio bat da, eta Brokering Innovation prozesua kudeatzeko ardura du.
2.– Nekazaritza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza.
3.– Elikagaigintza: kontzeptu honen barnean sartzen dira nekazaritzatik, arrantzatik, arrain-haztegietatik, ehizatik eta mikologiatik datozen produktuak edo beste jatorri natural batetik datozenak ekoiztea, eraldatzea, ontziratzea eta merkaturatzea.
4.– Berrikuntzarako Europako Elkarteak (European Innovation Partnerships): tresna politikoak dira, ez finantza-tresnak, eta kontzeptu berri gisa sartu ziren «Berrikuntzarako batasuna» Europa 2020 Ekimenean, ideia berriak garatzea eta horiek merkatura iristea eragozten edo moteltzen duten ikerketa eta berrikuntzarako sistema europarraren hutsuneak, hersturak eta oztopoak kentzeko. Pilotaje-talde batek zuzentzen du elkarte bakoitza, eta eragindako arloan edo arloetan erantzukizuna duen komisario europar bat edo gehiago da talde horren buru, non estatu kideetako ordezkariek (ministroak), diputatuek, enpresa-buruzagiek, ikertzaileek, gizarte zibilak eta gainerako alderdi interesdunek parte hartzen baitute. Berrikuntzarako Europako Elkarteen helburua da jarduketa sendotzea sektore publikoaren eta pribatuaren bidez, eta, horrela, lankidetzarako plataforma komun bat sortzea.
5.– Nekazaritza Produktiboari eta Jasangarriari lotutako Berrikuntzarako Europako Elkartea: tresna politiko bat da, landa-ingurunean berrikuntza-estrategia garatzeko eta nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza azkartzeko, zientzia eta praktikaren artean ezagutza-pasabidearen lana egiten duena, nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza-transferentzia azkartzeko eta ingurumen inpaktu txikiago batekin gehiago ekoitziko duen nekazaritza lehiakorra lortzeko. Haren helburua da nekazaritza eta basogintza lehiakorrak eta iraunkorrak sustatzea, gutxiagorekin gehiago lortuko eta ingurumena kaltetu gabe jardungo dutenak. Lehen sektore lehiakor bat sortzen lagunduko du horrek, bermatuko duena mundu-mailan elikagaiak eskuratzea, askotariko produktu eta produkzioak izatea, jateko eta jateko ez diren lehengaiez luzarora hornitzea, baita elikagai-kateko balio erantsiaren banaketa hobea izatea ere. Landa Garapenerako Programetan 2014-2020 aldirako Nekazaritzako Politika Bateratua eraberritzeko proposamenetan sartzen da.
6.– Banaketa-kate laburrak: hornikuntza-kate bat da, lankidetzarekin, tokiko garapen ekonomikoarekin eta gertuko eremu geografiko batean ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman sozioekonomikoekin konprometitutako agente ekonomiko kopuru mugatu batek osatua. 16.4 azpineurriaren ondorioetarako, ekoizlearen eta kontsumitzaileen artean bitarteko bat baino gehiago ez duen hornikuntza-kateak bakarrik hartuko dira kontuan.
7.– Lankidetza: lan-estrategia bat da, helburu bera duten eta kide bakoitzak daukanaren gainetik dagoen interes bat konpartitzen duten pertsona taldeek edo entitateek garatua, zeinek elkarlaneko metodoak eta elkartze-metodoak erabiltzen baitituzte.
8.– Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Bizia (BLEB). Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren alorreko tresna da BLEB, nekazaritzako elikagaien sektorean eta landa- eta itsas-ingurunean berrikuntza eta lankidetza bideratzeko eta sustatzeko. Ikus.: www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ekonomiaren-garapen-azpiegitura-saila/
9.– Talde operatiboak: Berrikuntzarako Europako Elkarteen zati dira, eta, horien bidez, LGENF funtsak berrikuntza eta Berrikuntzarako Europako Elkarteen helburuak babesten ditu landa-ingurunean; hori guztia gauzatzeko ekintzaile nagusiak dira. Alderdi interesdunek sortzen dituzte talde horiek: nekazariek, ikertzaileek, aholkulariek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresek, esaterako. Jarduketa-entitateak dira, beren intereseko gaien inguruan eratzen direnak praktikak, prozesuak, produktuak eta zerbitzuak eta teknologia berritzaileak probatzeko eta aplikatzeko proiektuak gauzatzeko, eta proiektuak irauten duen artean soilik irauten dute, zeinetarako finantziazioa lortzen baitute.
10.– Taldea/klusterra: entitate independenteek osatutako eragile askotariko talde bat da, eta hau dira haren helburuak: jarduera ekonomiko berritzaileak bultzatzea –interakzio sakonak, instalazioak partekatzea, ezagutza eta jakintza espezializatuak trukatzea sustatuz– eta taldea osatzen duten enpresen artean ezagutza transferitzen, sareko lanean eta informazioa zabaltzen eraginkortasunez laguntzea.
11.– Berrikuntza: enpresako barne-jardunbideetan, lantokiaren antolaketan zein kanpo-harremanetan produktu (ondasun zein zerbitzu), prozesu, merkaturatze-metodo edo antolaketa-metodo berri bat edo asko hobeturiko bat ezartzea da. Ez da proiektu berritzailetzat hartzen, baldin eta ezagutza sortzeak ezagutza ezartzeak baino pisu handiagoa badauka.
12.– Tokiko merkatua: 16.4 azpineurriaren ondorioetarako, nekazaritza-elikagaiak saltzeko azokak eta merkatu tradizionalak hartuko dira tokiko merkatutzat, dagozkien foru-organoek ezarritako arauak Nekazaritza eta Elikadura Politikako 17/2008 Legearen arabera betetzen dituztenak.
13.– Proiektu pilotua: eskala txikiko proiektu esperimentala, denboran neurtutako esfortzu bat eskatzen duena, helburu komertzialekin merkaturatu aurretik produktu, zerbitzu, prozesu edota teknologia berri bat garatzeko prozesu eta tresna berriak erabiliz irtenbide-proposamen baten funtzionamendua eta bideragarritasuna ikusteko balio duena.
14.– Landa-eremuetako nekazaritzakoa ez den garapen-proiektua. Proiektu hauetan helburua ez dago nekazaritza-produktuak ekoiztearekin lotuta, nekazaritza-produktutzat Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 1. eranskinean azaltzen diren produktuak hartuta. Ondorio hauetarako, nekazaritzakoak ez diren proiektuak dira nekazaritza-produktuak eraldatu eta merkaturatzea dutenak helburu.
4. oinarria.– Finantziazioa.
1.– LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko dira II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetan aurreikusitako laguntzak, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko dira:
2.– Agindu honen bidez deitutako laguntzak finantzatzeko, 250.000 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, honela banatuta:
– 150.000 euro II. kapituluari dagozkio; horietatik 30.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 120.000 euro 2020korako.
– 50.000 euro III. kapituluari dagozkio; horietatik 10.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 40.000 euro 2020korako.
– 2.500 euro IV. kapituluari dagozkio; horietatik 500 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 2.000 euro 2020korako.
– 7.500 euro V. kapituluari dagozkio; horietatik 1.500 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 6.000 euro 2020korako.
– 27.500 euro VI. kapituluari dagozkio; horietatik 5.500 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 22.000 euro 2020korako.
– 5.000 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik 1.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 4.000 euro 2020korako.
– 7.500 euro VIII. kapituluari dagozkio; horietatik 1.500 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 6.000 euro 2020korako.
3.– LGENF Europako funtsari dagokionez, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, zehazki 1.000.000 euro bideratuko dira agindu honen bidez deitutako laguntzetarako, eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak egingo ditu ordainketak, honela banatuta:
– 600.000 euro II. kapituluari dagozkio; horietatik 120.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 480.000 euro 2020korako.
– 200.000 euro III. kapituluari dagozkio; horietatik 40.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 160.000 euro 2020korako.
– 10.000 euro IV. kapituluari dagozkio; horietatik 2.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 8.000 euro 2020korako.
– 30.000 euro V. kapituluari dagozkio; horietatik 6.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 24.000 euro 2020korako.
– 110.000 euro VI. kapituluari dagozkio; horietatik 22.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 88.000 euro 2020korako.
– 20.000 euro VII. kapituluari dagozkio; horietatik 4.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 16.000 euro 2020korako.
– 30.000 euro VIII. kapituluari dagozkio; horietatik 6.000 euro 2019ko ekitaldirako dira, eta 24.000 euro 2020korako.
4.– Emango diren laguntzen zenbateko osoa ezingo da baliabide horiek baino handiagoa izan, ez eta baliabideok eguneratuta ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere aurrekontu-aldaketak onartzen badira indarreko legedia betez. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da EHAAn argitaratuko den Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
5. oinarria.– Eskakizun orokorrak.
Agindu honetan iragarritako edozein laguntzaren onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako eskakizunak bete behar dira, zeinek xedapen hauetako eskakizunak jasotzen baitituzte: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko baldintzak; 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren 5. artikuluan aurreikusitakoak, eta hainbat laguntzen eskakizun espezifikoak. Hona hemen:
1.– Eskatzailearenak.
a) Egunean izatea indarreko xedapenek zergen eta gizarte-segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
b) Jakinaraztea gastu diruz lagungarri bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta ea eskuratu duten ala ez. Basogintza-sektorean garatzen diren jarduketei eta nekazaritzakoak ez diren landa-eremuetako garapen-proiektuei dagokienez, jakinaraztea oraingo zerga-ekitaldiaren justu aurreko bi zerga-ekitaldietan jasotako minimis laguntza guztiak.
c) Eskabidean jakinaraztea ea sartuta dauden ala ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edota haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean.
d) Egunean izatea EAEko Administrazioak edo haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketak. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Eskakizun hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
e) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
f) Konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratua ez izana, konkurtsoan deklaratua ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, ez egotea esku-hartze judizialaren eraginpean edo ez gaitasungabetua egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
g) Ez izatea ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zehapenik.
h) Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
i) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo bestelako pertsona juridikoen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan ezarritako kasuren batean edo ez izatea lege organiko horretan araututako hautu bidezko karguren bat, horietan ezarritako baldintzetan, ezta Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legearen eta Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunen abenduaren 26ko 53/1984 Legearen baldintzetan ere.
j) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
k) Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
l) Elkarteen kasuan, ez nahastuta egotea horiek Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan. Administrazio-prozedura ez etenda egotea zilegitasun penal ezaren zantzu arrazionalak direla eta, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik ematen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
m) Ez egotea berreskuratze-agindu baten pean, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen edo juridikoen taldeetako kide guztiek, onuraduntzat har daitezkeenak, paragrafo honetan jasotako eskakizunak bete beharko dituzte.
2.– Proiektu pilotuarenak:
a) Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egin daitezela.
b) Diruz laguntzekoak diren gastuak ez daitezela eskabidea egin baino lehenago egindakoak izan.
6. oinarria.– Eskabideak aurkezteko epea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabidearekin batera, oinarri honen 9. paragrafoan eskatzen diren dokumentuak aurkeztu beharko dira.
2.– Hauetan xedatutakoa beteko da: irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 8. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua.
a) Pertsona fisikoek bide presentziala zein elektronikoa erabiliz aurkez ditzakete eskabideak.
– Bide presentziala: eskabideak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak xedatzen dituen tokietariko edozeinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuarekin bat.
– Bide elektronikoa: euskadi.eus egoitza elektronikoan aurkeztuko dira eskabideak: gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/; euskaraz: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/
Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko bide bat erabiltzeak (elektronikoa zein presentziala izan) ez du ekarriko gerora ere prozedurako gainerako izapideak modu berean egin beharra, edonoiz alda daiteke eta.
b) Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluko 1. zenbakiko a), b), c) eta d) apartatuetan aipatzen diren subjektuek bitarteko elektronikoak erabilita aurkeztuko dituzte eskabideak, euskadi.eus egoitza elektronikoan: gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/; eta euskaraz: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/
3.– Eskabideak bide elektronikoz nahiz presentzialez aurkezteko, inprimaki-eredu normalizatua erabiliko da, helbide hauetan eskuragarri dagoena: gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/; eta euskaraz: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/
4.– Eskabidea bitarteko elektronikoz egin osteko izapideak euskadi.eus egoitza elektronikoan egingo dira: gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/micarpeta; euskaraz: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta
5.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak modu presentzialean zein elektronikoan nola izapidetu jakiteko xehetasunak euskadi.eus egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/; eta euskaraz: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/
6.– Eskabidea ordezkari bitartez egiten bada, artikulu hauetan xedatutakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluak.
7.– Oinarri hauen eranskin gisa eman da argitara laguntza-eskabide ereduaren oinarrizko edukia.
8.– Laguntza eskatu duen talde operatiboa edo berrikuntza-taldea osatzen duten pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko, dokumentazio hau aurkeztu behar da:
a) Pertsona juridikoek, eratzeko eskrituraren kopia bat eta estatutuen kopia bat (dagokion erregistroan sartu dela adierazten duen zigilua jarrita).
b) Erantzukizunpeko adierazpena, eskatzaileak agindu honetako eskakizun guztiak betetzen dituela, aurkezten dituen dokumentu guztiak egiazkoak direla eta 5. oinarriko d) paragrafotik m) paragrafora bitartean ezarritako eskakizunak betetzen dituela, hori egiaztatzeko dokumentazioa duela, eta Administrazioak eskatzen duenean haren esku utziko duela adieraztekoa.
c) Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.
Laguntzak eskatzen dituzten izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeen kasuan, proiektu pilotuan parte hartzen duten enpresa edo erakunde bakoitzari dagokionez aurkeztu beharko da dokumentazioa.
9.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NAN, IFK, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituelako ziurtagiriak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uko egin diezaioke dokumentazio hori emateari, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion dokumentua aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
10.– Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, oinarri honen 8. paragrafoan eskatutako dokumentazioa Administrazio honetan edo beste edozeinetan entregatzen denean eta eskatzaileak berariaz deklaratzen badu dokumentu horietan ez dela aldaketarik egin, horiek aurkeztutzat joko dira.
Eskatzaileak adierazi beharko du zein Administraziotan eta noiz aurkeztu diren dokumentuok, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak elektronikoki bilduko ditu bere korporazio-sareen bidez.
Eskatzaileak ez badu nahi oinarri honen 8. paragrafoan eskatutako dokumentazioa biltzea, berariaz agertu beharko da horren aurka, eta dokumentazioa aurkeztu beharko du.
11.– Laguntza jasotzeko eskabidea nahi den hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango da, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ildo horretatik, eskatzaile bakoitzak hautatutako hizkuntza erabiliko da eskaera aurkeztu ondorengo jardueretan ere, prozedurak irauten duen bitartean, Euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearekin bat.
12.– Eskabideak oinarri honetan eskatutako eskakizun guztiak betetzen ez baditu, osatu gabe badago edo akatsen bat badu, interesdunari jakinaraziko zaio hamar egun balioduneko epea duela hutsa zuzentzeko edo beharrezko dokumentuak eransteko. Halaber, adieraziko zaio horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena eman ondoren eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eskabidea legez telematikoki aurkeztu behar badu interesdunak baina presentzialki egiten badu, aipatutako eskakizun horri muzin eginda, aurkezteko modua zuzentzeko eskatuko zaio, eta legez ezarritako bide elektronikoak erabiliz egiteko. Eskakizun hori bete ezean, presentzialki aurkeztu duena ez da baliozkoa edo eraginkorra izango. Elektronikoki aurkezteko jarritako epea da eskabidea aurkezteko epea.
Ondorio horietarako, baldin eta, zuzentzeko xedez, eskabide elektronikoa aurkezten bada, baina oinarri honetan ezarritako epetik kanpo, aurkeztu gabekotzat joko da eskabide hori.
13.– Edonola ere, aurkeztutako eskabidean adierazitakoa egoki ulertu, ebaluatu eta eskaera izapidetzeko beharrezko iritzitako bestelako argibide edo dokumentu osagarriak eskatu ahal izango dizkio Berrikuntza eta Elikagai Industriako Zuzendaritzak eskatzaileari.
7. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.
1.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak izango du deialdi honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.
2.– Balorazio-batzorde bat sortuko da II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluetako laguntza-lerroetako proiektuak ebaluatzeko eta balioesteko, bai eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haztatzeko ere.
Balorazio-batzordea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat Ikerketa Programen arduraduna izango da, zeina batzordeko lehendakaria izango baita. Beste biak, berriz, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko. Ebazpen horretan, idazkaria zein izango den adieraziko da, zeina, betiere, aholkulari juridiko bat izango baita.
Balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, batzordea eratu aurretik, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako ebazpen baten bidez.
Batzordeak, bere eginkizunak betetzeko, arloko adituei eskatu ahal izango die bere bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten duenean.
4.– Hauek izango dira balorazio-batzordearen egitekoak:
a) Aurkeztutako eskabide guztiak aztertzea, eta aplikatzekoa den araudia betetzen ez dutenak baztertzea. Era berean, araudia betetzen ez duen eskabide bakoitza baztertzeko arrazoiak zerrendatuko ditu.
b) Aplikatu beharreko araudia betetzen duten proiektuen eskabideak ebaluatzea, hau da, proiektuak eta ezarritako irizpide objektiboen betetze-maila balioestea.
c) Balioesteko eta kuantifikatzeko finkatzen dituen irizpide objektiboetan oinarrituz, onuradun bakoitzari zenbateko laguntza eman proposatzea.
5.– Balorazio-batzordeak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari. Proposamenak agindu honen 9. oinarrian aipatzen den edukia jaso beharko du gutxienez.
6.– Balorazio-batzordeak nahi dituen funtzionamendu-arauak ezarri ahalko ditu, eta horietan aurreikusi gabeko guztian Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituko diote.
8. oinarria.– Laguntzak esleitzeko eta kuantifikatzeko prozedura.
1.– Lehiaketa bidez esleituko dira agindu honen II., III., IV.,V., VI., VII., eta VIII. kapituluek arautzen dituzten laguntza-lerro bakoitzeko laguntzak.
2.– Aipatu kapituluek arautzen duten laguntza-lerro bakoitzaren barruan, proiektu bakoitzari ematen zaion laguntzaren hasierako zenbatekoa kalkulatzeko, aurkezten diren proiektuak konparatuko dira, eta aginduak finkatzen dituen hautaketa-irizpide objektiboak eta balioespena aplikatuko zaizkie. Ondoren, laguntza-ildo bakoitzeko aurkeztutako proiektuen zerrenda egingo da, proiektuak puntu gehien duenetik puntu gutxien duenera ordenatuta. Ordena horretan esleituko dira laguntzak, deialdi honen 26., 33., 40., 47., 54. eta 61. oinarrietan finkatzen diren ehunekoak aplikatuta, harik eta funts guztiak agortzen diren arte.
Funtsak mugatuak direla kontuan izanik, lerro bakoitzeko azken laguntzari dagokionez, proposatutako kopurua diru-kopuru erabilgarria baino handiagoa bada, esleituko den laguntza diru-kopuru erabilgarri hori izango da, baldin eta kopuru hori diruz lagun daitekeen gastuaren % 70 edo handiagoa bada. Diru-kopuru erabilgarri hori diruz lagun daitekeen gastuaren % 70 baino gutxiago bada, ez da laguntza esleituko, eta kopuru horrek 1. oinarrian jasotako beste lerro batera zuzendutako funtsak handituko ditu, honako hurrenkera honetan: II, III, V, VII, VI, VIII eta IV. kapitulua, harik eta guztiz agortzen diren arte.
9. oinarria.– Ebazpena.
1.– Aurkeztutako eskabideak eta dokumentuak aztertu ondoren, balorazio-batzordeak egin duen proposamena ikusirik, 7. oinarrian xedatutakoaren arabera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebatziko du eskatutako laguntzak eman ala ez, ebazpen bakar baten bitartez.
2.– Ebazpenak informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Aintzat hartutako eskabideei dagokienez:
1) Onuradunen izena edo izen soziala, eta IFK edo NAN.
2) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den zenbatekoa.
3) Aplikatutako irizpide objektiboak eta laguntzaren ehunekoa.
4) LGENF funtsaren kontura finantzatutako diruz lagundutako zenbatekoa, FEADER funtsaren kontura finantzatzen den zenbatekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea eratzen duen urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren arabera eman eta ordainduko dela adierazita.
5) Proiektuak betearazteko epearen bukaera-data.
6) Basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzetarako eta landa-eremuetako nekazaritzako ez diren garapen-proiektuetarako, laguntzaren minimis-izaera adieraztea eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren aipamen zehatza egitea (2013ko abenduaren 24ko EBAO, 352. zenbakia).
b) Ezetsi diren eskabideei dagokienez:
1) Eskabidea aurkezten duen pertsonaren edo sozietatearen izena, IFK edo NANa.
2) Laguntza ukatzeko arrazoiak.
3) Zehapen-prozeduraren batean edo dirulaguntzen itzultze-prozeduraren batean egonez gero, hura amaituta izan beharko da dirulaguntza eman ahal izateko. Prozedurak, amaieran, laguntza publikoak eskuratzeko gaitasungabetzea badakar, edo laguntza itzultzeko betebeharra ezartzen badu, emandako laguntza baliogabetu egingo da, onuradun izateko debekua izateagatik.
4) Agindu hau indarrean sartu eta gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.
Lehia-konkurrentziako prozeduraren ebazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan xedatutakoaren arabera, EHAAn argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da. Dena dela, interesdun guztiei ebazpen osoa helaraziko zaie, eta, gainera, ebazpenean interesdun bakoitzari berariaz eragiten dioten alderdiak identifikatuko dira.
Edonola ere, lehenik egiten den jakinarazpenaren data hartuko da jakinarazpen-datatzat.
5) Agindu hau indarrean sartu eta sei hilabete igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabidea ezetsi egin zaiela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan xedatutakoaren arabera.
6) Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio interesdunak Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera, edo, hiru hileko epean administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
10. oinarria.– Onuradunen betebeharrak.
1.– Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte, zeinek xedapen hauetako baldintzak jasotzen baitituzte: Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. artikuluko baldintzak, 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programan aurreikusitako laguntzen araudi-esparrua ezartzen duen otsailaren 14ko 43/2017 Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusitakoak eta hainbat laguntzen baldintza espezifikoak. Hona hemen:
a) Laguntzak emateko ebazpenean edo, hala badagokio, luzapen-ebazpenean ezarritako epean gauzatzea laguntzaren helburu den jarduera, betiere deialdi honen 11. oinarrian ezarritako gehieneko muga aintzat hartuta.
b) Dirulaguntza eman den helbururako erabiltzea; beraz, proiektu pilotu bat burutu behar da.
c) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, baldin eta dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta hamabost egunean, onuradunek ez badiote berariaz uko egiten, onartu egiten dutela ulertuko da.
d) Ebazpen-proposamena eman baino lehen, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
e) Proiektuen emaitzak hedatzeko betebeharrari dagokionez: laguntzaren kopuru osoa jaso eta gehienez ere bi hileko epean argitaratuko dira emaitzak. Proiektuaren emaitzak operazioaren deskribapen labur bat eginez hedatuko dira; proiektuburuaren erabilera profesionalerako web-orrian, ahal dela, edo, hala badagokio, taldeko kideetako baten web-orrian.
f) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea jarduera edo proiektua partez edo osorik betearazi dela, eta haren esku jartzea hala egin dela egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentu guztiak.
g) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, Kontrol Ekonomikoko Bulegoari, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari eta Europar Batasuneko kontrol-organoei jasotako laguntzak nola erabili diren eta haien helburuak bete diren fiskalizatzeko eskatzen duten informazio guztia eman beharko zaie.
h) Deialdi honen 5. oinarriko 4. paragrafoan xedatutakoa eragotzi gabe, baldin eta beste administrazio batek edo erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen duen beste dirulaguntza edo laguntzarik eskatu eta eskuratzen bada, horren berri ematea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz, beste laguntza edo dirulaguntza eskuratu izanaren berri izan eta hurrengo hamabost egun naturaletan eta, betiere, funts publikoen erabilera justifikatu aurretik.
i) Dirulaguntza emateko kontuan hartzen den egoera subjektibo edo objektiboren bat aldatzen bada, aldaketaren berri eman behar diote Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, idatziz.
j) Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea.
k) Diruz laguntzen diren gastu eta jarduera guztietan eta haiei buruz argitaratzen diren informazio eta iragarki guztietan agerian jartzea erkidego-funtsek eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dituztela laguntzok, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuarekin eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Exekuzio Erregelamenduaren III. eranskinarekin bat, agindu honen II. eranskinean jasotzen den bezala.
l) Merkataritza-legeriak eskatutako baldintzetan izatea ikuskatutako kontabilitate-liburuak, erregistro izapidetuak eta gainerako dokumentu guztiak, eta deialdi bakoitzean finantzatutako inbertsioarekin lotutako gastu guztietarako kontabilitate-kode egoki bat edo kontabilitate-sistema bereizi bat mantentzea, araudiak finkatzen dituen kontrolak egin ahal izateko.
m) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gorde behar dituzte, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.
n) Minimis laguntzen araubidera bildutako basogintza-sektoreko lankidetzarako laguntzei eta nekazaritzakoak ez diren landa-eremuetako garapen-proiektuei dagokienez, adierazi minimis laguntzei buruzko Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotutako laguntzarik jaso den uneko zerga-ekitaldian edo aurreko bietan. Informazio hori laguntza-eskabidean adierazi beharko da.
2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz eta automatikoki egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den dokumentua aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
11. oinarria.– Betearazteko gehieneko epeak.
1.– Agindu honetan bildutako laguntzei dagozkien inbertsioak edo gastuak urtebetean edo hainbat urtetan betearazi ahal izango dira. 2019ko aurrekontu-ekitaldian hasi behar dira diruz laguntzekoak diren ekintzak.
2.– Urtebete irauten duten proiektuak gauzatzeko epea 2019ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, 15. oinarriaren 4. zenbakian xedatuarekin bat etorriz, luzatu egin ahal izango da, eta 2020ko abenduaren 31 izango da luzatutako proiektuak betearazteko gehieneko epea.
3.– Hainbat urtetarako proiektuak gauzatzeko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da. Nolanahi ere, 15.4 artikuluan xedatuarekin bat etorriz, luzatu egin ahal izango da, eta 2021eko abenduaren 31 izango da luzatutako proiektuak betearazteko gehieneko epea.
12. oinarria.– Gastua justifikatzea.
1.– Laguntzen den proiektua betearazten dela justifikatzeko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan:
a) Jarduketak justifikatzeko txosten bat, proiektuaren gauzatzeari eta betearazpen-mailari eta azken emaitzei buruzko informazioa jasotzen duena.
b) Jatorrizko fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, baliozkoak direnak trafiko juridiko merkataritzakoan, edo administrazio-eraginkortasuna dutenak. Jatorrizko egiaztagiriak zigilu batekin markatuko dira, eta laguntza honetara aurkeztu izana eta egiaztagiriari egotzitako dirulaguntzaren ehunekoa adieraziko dira. Gainera:
– 100.000 euro arteko (zenbateko hori barne) dirulaguntzetan, egindako gastuak justifikatzeko, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, non taula xehatu bat jasoko baita fakturei eta egin diren ordainketei buruzko datuekin, adibidez: fakturazioaren eta ordainketaren datak eta erreferentziak, hornitzailea, kontzeptua, zenbatekoa eurotan eta aplikatutako zergak.
– 100.001 eurotik gorako (zenbateko hori barne) dirulaguntzetan, Proiektuaren kostuen auditoretza-txostena eta gainerako beharrezko dokumentazioa; Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean (KAEO) inskribatuta dauden auditoreek egin behar dute txostena, maiatzaren 17ko EHA/1434/2007 Aginduari jarraikiz (2007ko maiatzaren 25eko BOE, 125. zk.). Txosten hori bakarra izango da proiektu osorako, eta parte-hartzaile bakoitzari buruzko informazioa jasoko da bertan. Txostena talde operatiboak edo berrikuntza-taldeak izendatutako ordezkariak aurkeztuko du laguntza emateko ebazpenarekin batera, entitate onuradun bakoitzari bidaliko zaizkion jarraibideei jarraituz. Kontu-ikuskapenaren kostua gehienez 1.500 eurorekin lagundu daiteke, proiektu bakoitzeko.
c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz.
d) Behar izanez gero, dirulaguntzak itzultzegatik dagozkion betebeharrak ordaindu dituela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
2.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla ofizioz eta automatikoki egiaztatuko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak. Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen den dokumentua aurkeztu beharko du, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
3.– Laguntzak modu egokian kudeatu eta ordaintzen direla bermatzeko, egindako gastua egiaztatzen duten dokumentuak aurkezteko epea, gehienez, 2020ko martxoaren 31ra artekoa izango da urtebeteko proiektuetarako, eta 2021eko martxoaren 31ra artekoa hainbat urtetarako proiektuetarako.
Luzapena emango balitz, emandako luzapena bukatu eta hurrengo hilabeteko azken eguna izango da egindako gastua justifikatzeko dokumentuak aurkezteko azken eguna.
4.– Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dokumentu gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki baderitzo. Eskaera hori arrazoitua izan beharko da.
13. oinarria – Ordainketa.
1.– Ordainketa egiteko, aurretik eskatu eta gastua justifikatu beharra dago, aurreko oinarrian adierazitako dokumentuak aurkeztuta.
2.– Ez da ordainduko laguntzaren aurrerakinik.
3.– Urte bakoitzean, konturako ordainketak edo ordainketa partzialak egin daitezke, proiektuak betearazteko erritmoaren arabera justifikatuak. Horretarako, interesdunek eskatu egin behar dute aurretik, eta. gehienez ere, konturako ordainketa bat egingo da urte bakoitzeko. Konturako ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 12. oinarriaren 1. paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkeztuko dira. Proiektuak hainbat urtetan gauzatzekoak badira, ekitaldi bakoitzean egingo da urte bakoitzean egindako inbertsioen edo gastuen ordainketa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen alorrean indarrean dauden eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioei eta partzuergoei aplika dakiekeen aurrekontu-araubidea arautzen duten legezko xedapenen testu bateginaren 111.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
4.– Ordainketa egiteko eskabidearekin batera, 12. oinarriaren 1. paragrafoan aipatzen diren dokumentuak aurkeztuko dira. Dokumentazio hori osatu eta gehienez ere bi hilera, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak egin beharreko izapideak egingo ditu Ogasun eta Ekonomia Sailak ordainketa egin dezan.
5.– Inbertsioak ez badira ezarritako gehieneko epeetan egiten, ezta epeen luzapenean ere, edo inbertsioa egin izana egiaztatzeko dokumentuak ez badira epean aurkezten, onuradunek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko dute, eta, hala dagokionean, agindu honen 17. oinarrian aurreikusitako itzulera-prozedura jarriko da abian.
6.– Izaera juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeei (talde operatiboak edo berrikuntza-taldeak) dagokienez, talde operatiboak edo berrikuntza-taldeak funtsen hartzaile izateko izendatu duen kideari egingo zaio ordainketa, eta hark banatuko ditu taldeko gainerako kideen artean.
7.– Dirulaguntzak ordaintzeko, amaitu egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoak emandako antzeko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehaztapen-prozedurak, artean izapideetan daudenak. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko gaitasungabetzea edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz, baldintzapean emandako laguntza indargabetu egingo da onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik, eta laguntza ez da inolaz ere ordainduko.
14. oinarria.– Kontratazioa.
1.– Azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 29. artikulua eta uztailaren 21eko 887/2016 Errege Dekretuaren 68. artikulua aplikatuz, diruz lagundutako jardueraren betearazpena onuradun ez diren hirugarrenei azpikontratatu ahal izango die onuradunak. Proiektua betearazteko azpikontratua diruz lagunduko den jardueraren % 60 izan daiteke gehienez.
2.– Baldin eta hirugarrenei azpikontratatutako jardueraren zenbatekoak dirulaguntzaren zenbatekoa % 20 gainditzen badu eta dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratua egin beharko da, zeina Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak baimendu beharko baitu kontratua formalizatu aurretik eta eskabidea aurkeztu ondoren.
Kontratua formalizatzeko baimen-eskaera laguntza-eskabidearekin batera aurkeztuko da, eta onartze- edo ukatze-ebazpena, aldiz, aurkezten den egunetik bi hileko epean emango eta jakinaraziko da; epe hori igarota, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabidea onartu dela ulertu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluan xedatutakoaren arabera. Prozedurako ebazpenaren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilekoa, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera.
3.– Kontratua ezin izango da zatikatu kontratuaren zenbatekoa murriztu eta 2. paragrafoko eskakizunak bete beharrik ez izateko helburuz.
4.– Kontratistek onuradunarekiko bakarrik dituzte betebeharrak, eta onuradunak dauka diruz lagundutako jarduera ondo betearazteko erantzukizun osoa Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren aurrean.
5.– Aurreko paragrafoan jasotakoa betetzeko, onuradunen erantzukizuna da diruz lagunduko den jarduera itundua betearaztean agindu honetan ezarritako mugak errespetatzen direla zaintzea, diruz lagundutako gastuen izaera eta zenbatekoari dagokionez, eta kontratistek, aldiz, agindu honen 10. oinarriaren 6. paragrafoan adierazitako lankidetza-betebeharra bete behar dute, eta muga horiek benetan errespetatzen dituzten ala ez behar bezala egiaztatzeko aukera eman.
6.– Alabaina, onuradunak ezin izango du diruz lagundutako jardueraren betearazpen osoa edo partziala honako hauekin itundu:
a) 5. oinarrian ezarritako eskakizun orokorrak betetzen ez dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.
b) Kontratuaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntza batzuk jaso dituzten pertsona fisikoak edo juridikoak.
c) Bitartekari edo aholkulariak, baldin eta eragiketaren kostu totalaren ehuneko jakin gisa definitzen badira horiei ordaindu beharrekoak; non eta ordainketa hori ez dagoen justifikatuta egindako lanak edo emandako zerbitzuak merkatuan daukan balioaren erreferentziaren arabera.
d) Onuradunarekin loturaren bat duten pertsona fisikoak edo juridikoak, hauek gertatzen direnean izan ezik:
1) Kontratazioa merkatuko baldintza normalen arabera egin izana.
2) Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren aldez aurretiko baimena lortu izana.
e) Deialdi eta programa berean laguntza eskatu duten, baina eskakizunak betetzen ez dituztelako edo beharrezko balorazioa lortu ez dutelako laguntzarik gabe geratu diren pertsona fisikoak edo juridikoak.
15. oinarria – Dirulaguntzak emateko baldintzak bat etortzea eta aldatzea, eta inbertsioa betearazteko epeak luzatzea.
1.– Beste erakunde publiko nahiz pribatu batetik beste laguntza edo dirulaguntzaren bat jasoz gero, idatziz justifikatu eta jakinarazi beharko zaio Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari, eta, horren ondorioz, gerta liteke dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea; kasu horretan, dena dela, agindu honetan ezarritako gutxieneko eskakizunak eta laguntza ematea eragin zuen helburua gorde beharko dira. Horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak dagokion ebazpena aldatzeko ebazpena emango du, emandako dirulaguntzaren zenbatekoak oinarri berrira egokitzeko, eta, hala dagokionean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak arautzen duen itzulketa-prozedura hasiko du.
2.– Aurkeztu duen eta dirulaguntza jaso duen proiektuan egiten dituen aldaketak idatziz jakinarazi eta behar bezala justifikatu beharko dio onuradunak Elikagaien Kalitate eta Industria Zuzendaritzari.
Aurkeztu eta dirulaguntza eman zaion proiektuan aldaketa funtsezkoak egiten badira, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpena emango du, aldaketa onartuz edo ezeztatuz. Aldaketa onartuz gero, ebazpen horretan bertan, laguntza emateko jatorrizko ebazpena aldatuko da, baldin eta edukiren bat aldatu bada.
Honako hauek hartuko dira aldaketa funtsezkotzat:
a) Aldaketa esanguratsuak egitea edo proiektuan hasieran ezarritako helbururen bat ezabatzea.
b) Proiektua betearazteko egutegia aldatzea.
c) Proiektua betearazteko ezarritako faseren bat deuseztatzea.
d) Gastu-kontzeptuak aldatzea, hasieran onartutako gastuez gain beste batzuk ere sartuz.
e) Proiektuan parte hartzen duten agenteetatik baten bat kentzea.
Aldaketak direla-eta ez da inoiz emandako laguntza handituko.
Aldaketak ez badira funtsezkoak, ez dute laguntza emateko ebazpena aldatuko, hargatik eragotzi gabe oinarri honetako 3. paragrafoan aurreikusitakoa gertatzea.
3.– Baldin eta proiektuaren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta dirulaguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da, dagokion proportzioan, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren likidazio-ebazpen baten bidez, eta, gero, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa.
4.– Onuradunak aldez aurretik eskatu eta idatziz justifikatzen badu laguntza eskatzen dueneko proiektua ezin dela betearazi ebazpenean ezarritako epean berehalakoan proiektua gauzatzea eragozten duten berandutze, atzerapen edo zailtasunak gertatu direla-eta –laguntza emateko ebazpenaren arabera proiektua bukatu behar den eguna baino lehenago aurkeztu beharko luke eskaera–, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak proiektua gauzatzeko epea luzatu ahalko du, ebazpen baten bidez, non zehaztuko baita luzapenaren gehieneko iraupena, hasieran onartutako dirulaguntzari eutsita. Proiektua gauzatzeko gehieneko epea inola ere ez da izango agindu honen 11. oinarriak xedatzen duena baino luzeagoa.
16. oinarria.– Ezestea eta uko egitea.
1.– Laguntza-eskatzaileek haien eskabidea ezetsi ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, eskaera bete-betean onartu eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.
2.– Onuradunak laguntzari uko egin ahal izango dio, laguntza onartu ondoren ere –agindu honen 10. oinarriko 3. paragrafoan ezarritako betebeharrarekin bat etorriz, emandako laguntza onartzeko betebeharra du onuradunak–, baina, betiere, inbertsioa amaitu aurretik, eta baldin eta Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Horretarako, emandako laguntzei uko egiteko eskaera helarazi beharko diote Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari, idatziz, eta hark, ebazpen baten bidez, eskaera bete-betean onartu eta amaitutzat emango du haiei dagokien prozedura.
Ukoa onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, baita emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.
17. oinarria.– Ez-betetzeak.
1.– Baldin eta onuradunek ez badute betetzen agindu honetako betebeharren bat edo dirulaguntza emateko ebazpenak finkatzen duen baldintzaren bat, proiektua ez badute osorik gauzatzen, eta, horren ondorioz, erabat hutsaltzen badute laguntzaren helburua edo dirulaguntzak itzultzera behartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean badaude, laguntzak ematen dituen organo eskudunak, baldintzak ez betetzeagatiko espedientea izapidetu eta interesduna entzun eta gero, ebazpen baten bidez, dirulaguntza jasotzeko eskubidea kenduko dio onuradunari, partez edo osorik, eta, hala dagokionean, kobratu dituen laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzuli beharko dizkio onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, partez edo osorik, proiektuaren gauzatze-mailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.2 artikuluan xedatuarekin bat. Gainera, dagozkion gainerako neurriak hartuko dira.
Aipatutako diru-kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
2.– Itzulketa-prozedura Administrazioko arau-hauste baten ondorioa bada, eskumena duen organoari, behar den zehapen-prozedurari ekin diezaion, eta interesdunari jakinaraziko zaie. Administrazioko arau-hausteak izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 56., 57. eta 58. artikuluetan jasotako jokabideak.
18. oinarria.– Bateragarritasunak.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira beste edozein erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako beste edozeinekin, betiere dirulaguntza guztien baturak gainditzen ez baditu 26., 33., 40., 47., 54. eta 61. oinarriek egoera bakoitzerako ezarritako gehieneko ehunekoak. Muga hori gaindituz gero, gaindikinari dagokion zenbatekoa kenduko zaio programa honen babespean emandako dirulaguntzari.
19. oinarria.– Datuen babesa.
Agindu hau aplikatuta biltzen diren izaera pertsonaleko datuak Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera tratatuko dira.
II. KAPITULUA
NEKAZARITZA-PRODUKTIBITATEAREN ETA -IRAUNKORTASUNAREN ALORREAN EIPS BERRIKUNTZARAKO EUROPAKO ELKARTEKO TALDE OPERATIBOAK SORTZEKO ETA MARTXAN JARTZEKO LAGUNTZAK
20. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Nekazaritza-produktibitatearen eta -iraunkortasunaren alorrean Berrikuntzarako Europako Elkarteko talde operatiboak sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak arautzea da kapitulu honen xedea.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Elkarlana sustatzea, berrikuntzen bitartez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko.
– Nekazaritzan ekoizpen ekologikoa sustatzea.
– Sektorearen parte-hartzea eta elkarlana sustatzea berrikuntza-proiektuetan.
21. oinarria.– Onuradunak.
Talde operatiboak izan daitezke kapitulu honek araututako laguntzen onuradun, talde operatibotzat ulertuta beren helburuak lortzeko proiektuak garatzeko asmoz Berrikuntzarako Europako Elkarteen helburuen baitan arazo zehatz bat konpontzeko edo aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea.
Talde operatibo batek ez du nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatua izan behar du –euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak–; horietatik batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.
Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea talde operatiboaren izenean.
22. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.
Agindu honen 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3. oinarriaren 11. paragrafoan jasotako definizioaren arabera.
2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:
a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko gastu diruz lagungarri mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.
b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena, bai eta produktibitatea eta baliabideen kudeaketa iraunkorra sustatzeko helburua –Berrikuntzarako Europako Elkarteen helburua– lortzen laguntzeko ekarpenarena ere.
c) Talde operatiboko kideen zerrenda eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.
d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.
e) Talde operatiboko kide bat izendatzea funtsen hartzaile; horrek banatuko ditu funtsok talde operatiboko gainerako kideen artean.
f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.
23. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.
Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
1.– Agindu honen 22.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.
2.– Zinpeko adierazpen bat, honako hau dioena:
a) Aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla.
b) Proiektuaren emaitza zabaltzeko konpromisoa hartzen duela, Berrikuntzarako Europako Elkarteen sarearen bidez.
24. oinarria.– Kostu diruz lagungarriak eta diruz lagundu ezin direnak.
1.– Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak:
a) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.
b) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren kostuak.
c) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-kostuak (zeharkako gastuak sartzen dira).
d) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren kostuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipamendu eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).
e) Komunikazio- eta hedapen-jardueren kostuak.
2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren kostu diruz lagungarriei dagokienez, hauek izango dira gastuen egozpena eta horren mugak:
a) Pertsonal-gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
b) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
c) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
d) Zeharkako gastuak pertsonaleko gastu zuzenen % 15 izango dira.
e) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
3.– Kostu/gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 5.000 euro gainditzen duenean, eskatzaileak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautua efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz justifikatuko da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean. Aurrekontuek eta/edo fakturek informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Bezeroaren izena.
b) Hornitzailearen izena.
c) Data.
d) Kontzeptua.
e) Aurrekontuaren edo fakturaren zenbakia.
f) Hizkuntza hauetako batean idatzia egotea: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
g) Zerga-oinarriaren eta BEZaren xehakapena.
Eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.
Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
4.– Diruz lagungarriak ez diren gastuak izango dira enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak betearazteari lotutakoak. Halere, proiektu pilotua betearazteari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.
25. oinarria.– Proiektuak hautatu eta balioesteko irizpideak.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 26. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:
1.– Proiektuaren ezaugarriak: 35 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 7 puntu, gehienez.
b) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 8 puntu, gehienez.
c) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 8 puntu, gehienez.
d) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 3 puntu, gehienez.
e) Komunikazio- eta hedapen-plana: 3 puntu, gehienez.
f) Jarduketa-adierazleen jarraipena eta kontrola: 3 puntu, gehienez.
g) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 3 puntu, gehienez.
2.– Talde operatiboaren helburua: 20 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Talde operatiboaren helburuak garbi ezartzea: 8 puntu, gehienez.
b) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziaren helburuekin lerrokatzea: 8 puntu, gehienez.
c) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 4 puntu, gehienez.
3.– Talde operatiboaren osaera: 15 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Talde operatiboa osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 6 puntu, gehienez.
b) Beste talde operatibo batzuekin elkarlanean aritzea: puntu 1, gehienez.
c) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 5 puntu, gehienez.
d) Talde operatibokoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: puntu 1, gehienez.
e) Ezagutza-trukearen kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: puntu 1, gehienez.
4.– Berrikuntza-eragilearekin elkarlanean aritzea: 15 puntu, gehienez.
5.– Nekazaritzako elikagaien euskal eremuko zentro teknologiko edo ikerketa-zentro batean parte hartzea: 15 puntu, gehienez.
26. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Kostu diruz lagungarriaren % 80 izango da laguntzaren gehieneko portzentajea, portzentaje horrentzako % 80 izanik Europak lagundutako finantziazio-tasa.
2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 25. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez.
Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) Kostu diruz lagungarrien % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.
b) Kostu diruz lagungarrien % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
c) Kostu diruz lagungarrien % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
d) Kostu diruz lagungarrien % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
e) Kostu diruz lagungarrien % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
f) Kostu diruz lagungarrien % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
g) Kostu diruz lagungarrien % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
h) Kostu diruz lagungarrien % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
i) Kostu diruz lagungarrien % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
j) Kostu diruz lagungarrien % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
k) Kostu diruz lagungarrien % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
3.– Puntuazio berdinketa gertatzen bada, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketak jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.
III. KAPITULUA
PRODUKTU, PRAKTIKA, PROZESU ETA TEKNOLOGIA BERRIAK GARATZEKO LAGUNTZAK.
27. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Nekazaritza-, elikagai- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzeko laguntzak –lankidetza-planteamenduetatik sortutakoak– arautzea da kapitulu honen xedea.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Elkarlana sustatzea, berrikuntzen bitartez landa-ingurunearen lehiakortasunean aurrera egiteko.
– Sektorearen parte-hartzea eta elkarlana sustatzea berrikuntza-proiektuetan.
28. oinarria.– Onuradunak.
Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.
Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.
Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute –euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak–; horietatik, batek nekazaritza eta elikadura sektoreetako balio-katekoa izan behar du, kate horretan sartzen direlarik nekazariak (nekazaritza-ekoizleak) eta horien elkarteak, ikertzaileak, aholkulariak, nekazaritzako eta basoko produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko enpresak, kooperatibak, eta elkarteak.
Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.
29. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.
Agindu honen 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.
2.– Nekazaritza-, elikadura- eta baso-sektoreetan produktu, praktika, prozesu eta teknologia berriak garatzera bideratuak izan daitezela proiektuak.
3.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:
a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko gastu diruz lagungarri mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.
b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.
c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.
d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.
e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.
f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.
30. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.
Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
1.– Agindu honen 29.3 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.
2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.
31. oinarria.– Kostu diruz lagungarriak eta diruz lagundu ezin direnak.
1.– Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak:
a) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.
b) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren kostuak.
c) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-kostuak (zeharkako gastuak sartzen dira).
d) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren kostuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipamendu eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).
e) Komunikazio- eta hedapen-jardueren kostuak.
2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren kostu diruz lagungarriei dagokienez, hauek izango dira gastuen egozpena eta horren mugak:
a) Pertsonal-gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
b) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
c) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
d) Zeharkako gastuak pertsonaleko gastu zuzenen % 15 izango dira.
e) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
3.– Kostu/gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 5.000 euro gainditzen duenean, onuradunak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautua efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz justifikatuko da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean. Aurrekontuek eta/edo fakturek informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Bezeroaren izena.
b) Hornitzailearen izena.
c) Data.
d) Kontzeptua.
e) Aurrekontuaren edo fakturaren zenbakia.
f) Hizkuntza hauetako batean idatzia egotea: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
g) Zerga-oinarriaren eta BEZaren xehakapena.
Eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.
Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
4.– Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izango: enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak betearazteari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua betearazteari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.
32. oinarria.– Proiektuak hautatu eta balioesteko irizpideak.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 33. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:
1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.
b) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.
c) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.
d) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.
e) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.
f) Jarduketa-adierazleen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.
g) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.
2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.

a) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.
b) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziaren helburuekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.
c) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.
3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.

a) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.
b) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.
c) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.
d) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.
e) Ezagutza-trukearen kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.
33. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Kostu diruz lagungarriaren % 80 izango da laguntzaren gehieneko portzentajea, portzentaje horrentzako % 80 izanik Europak lagundutako finantziazio-tasa.
2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 32. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) Kostu diruz lagungarrien % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.
b) Kostu diruz lagungarrien % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
c) Kostu diruz lagungarrien % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
d) Kostu diruz lagungarrien % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
e) Kostu diruz lagungarrien % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
f) Kostu diruz lagungarrien % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
g) Kostu diruz lagungarrien % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
h) Kostu diruz lagungarrien % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
i) Kostu diruz lagungarrien % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
j) Kostu diruz lagungarrien % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
k) Kostu diruz lagungarrien % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.
IV. KAPITULUA
ERAGILE TXIKIEN ARTEKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK, ELKARREKIN DITUZTEN LAN-PROZESUAK ANTOLATZEKO ETA INSTALAZIOAK ETA BALIABIDEAK PARTEKATZEKO, BAITA TURISMOA GARATZEKO ETA MERKATURATZEKO ERE
34. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Kapitulu honen xedea da eragile txikien arteko lankidetzarako laguntzak arautzea, elkarrekin dituzten lan-prozesuak antolatzeko eta instalazioak eta baliabideak partekatzeko, baita landa-turismoarekin zerikusia duten turismo-zerbitzuak garatzeko edo merkaturatzeko ere, landa-eremuetako eragile txikiei lagunduz eskalako ekonomiak bilatzen, horrelako laguntzarik ez baitute bakarka aritzen direnean.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Ekonomia-jardueren garapen-aukerak ikertzea eta sustatzea, landa-eremuan enplegua sortzeko.
– Turismo-baliabideen garrantzia azpimarratzea.
– Euskadi markaren potentzialaren garapena sustatzea.
35. oinarria.– Onuradunak.
Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.
Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.
Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Eragile txikiak izan behar dute, Batzordearen 2003/361 Gomendioak emandako definizioaren arabera mikroenpresak eragile txikitzat hartuz, edo laguntza eskatzeko unean jarduera ekonomikorik garatzen ez duten pertsona fisikoak, edo bien arteko konbinazioa.
Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.
36. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.
Agindu honen 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.
2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:
a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko gastu diruz lagungarri mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.
b) Aurreikusitako emaitzen deskribapena.
c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.
d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.
e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.
f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.
37. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.
Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
1.– Agindu honen 36.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.
2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.
38. oinarria.– Kostu diruz lagungarriak eta diruz lagundu ezin direnak.
1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:
a) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.
b) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren kostuak.
c) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-kostuak (zeharkako gastuak sartzen dira).
d) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren kostuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipamendu eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).
e) Komunikazio- eta hedapen-jardueren kostuak.
2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren kostu diruz lagungarriei dagokienez, hauek izango dira gastuen egozpena eta horren mugak:
a) Pertsonal-gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
b) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
c) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
d) Zeharkako gastuak pertsonaleko gastu zuzenen % 15 izango dira.
e) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
Muga horiek gainditu ahalko dira Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, onuradunak aurretik ondo justifikatutako eskaera egiten badu.
3.– Kostu/gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 5.000 euro gainditzen duenean, onuradunak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautua efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean. Aurrekontuek eta/edo fakturek informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Bezeroaren izena.
b) Hornitzailearen izena.
c) Data.
d) Kontzeptua.
e) Aurrekontuaren edo fakturaren zenbakia.
f) Hizkuntza hauetako batean idatzia egotea: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
g) Zerga-oinarriaren eta BEZaren xehakapena.
Eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.
Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
4.– Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izango: enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak betearazteari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua betearazteari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.
39. oinarria.– Proiektuak hautatu eta balioesteko irizpideak.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 40. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:
1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.
b) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.
c) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.
d) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.
e) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.
f) Jarduketa-adierazleen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.
g) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.
2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.
b) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziaren helburuekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.
c) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.
3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.
b) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.
c) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.
d) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.
e) Ezagutza-trukearen kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.
40. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Kostu diruz lagungarriaren % 80 izango da laguntzaren gehieneko portzentajea, portzentaje horrentzako % 80 izanik Europak lagundutako finantziazio-tasa.
2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 39. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) Kostu diruz lagungarrien % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.
b) Kostu diruz lagungarrien % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
c) Kostu diruz lagungarrien % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
d) Kostu diruz lagungarrien % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
e) Kostu diruz lagungarrien % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
f) Kostu diruz lagungarrien % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
g) Kostu diruz lagungarrien % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
h) Kostu diruz lagungarrien % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
i) Kostu diruz lagungarrien % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
j) Kostu diruz lagungarrien % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
k) Kostu diruz lagungarrien % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.
V. KAPITULUA
HORNIDURA-KATEKO ERAGILEEN ARTEKO LANKIDETZA HORIZONTAL ETA BERTIKALERAKO LAGUNTZAK, BANAKETA-KATE LABURRAK ETA TOKIKO MERKATUAK SORTZEKO ETA GARATZEKO, ETA, BANAKETA-KATE LABURREN ETA TOKIKO MERKATUEN GARAPENARI LOTUTA, PRODUKTUAK TOKIAN-TOKIAN EZAGUTARAZTEKO JARDUERAK EGITEKO
41. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Kapitulu honen xedea da lankidetzan aritzen diren banaketa-kateko eragileei emateko laguntzak arautzea, merkaturatze-bide laburrak eta tokiko merkatuak martxan jarrita edo garatuta beren produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko, baita produktuak tokian-tokian ezagutarazteko jarduerak gauzatzeko ere.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Banaketa-kate laburren garapena bultzatzea eta tokiko merkatuak sustatzea.
42. oinarria.– Onuradunak.
Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.
Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.
Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Ekoizleen kasuan, pertsona fisiko gisa, ustiategiko titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du. Ekoizleen erakundeen kasuan, edozein dela ere erakundearen araubide juridikoa, gutxienez % 50 ustiategiko titular izan beharko dira, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.
Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.
43. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.
Agindu honen 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.
2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:
a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko gastu diruz lagungarri mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.
b) aurreikusitako emaitzen deskribapena.
c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.
d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.
e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.
f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.
44. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.
Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
1.– Agindu honen 43.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.
2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.
45. oinarria.– Kostu diruz lagungarriak eta diruz lagundu ezin direnak.
1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:
a) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.
b) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren kostuak.
c) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-kostuak (zeharkako gastuak sartzen dira).
d) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren kostuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipamendu eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).
e) Komunikazio- eta hedapen-jardueren kostuak.
2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren kostu diruz lagungarriei dagokienez, hauek izango dira gastuen egozpena eta horren mugak:
a) Pertsonal-gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
b) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
c) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
d) Zeharkako gastuak pertsonaleko gastu zuzenen % 15 izango dira.
e) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
3.– Kostu/gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 5.000 euro gainditzen duenean, onuradunak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautua (justifikazioan aurkeztuko dituzte horiek), efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean. Aurrekontuek eta/edo fakturek informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Bezeroaren izena.
b) Hornitzailearen izena.
c) Data.
d) Kontzeptua.
e) Aurrekontuaren edo fakturaren zenbakia.
f) Hizkuntza hauetako batean idatzia egotea: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
g) Zerga-oinarriaren eta BEZaren xehakapena.
Eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.
Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
4.– Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izango: enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak betearazteari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua betearazteari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.
46. oinarria.– Proiektuak hautatu eta balioesteko irizpideak.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 47. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:
1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.
b) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.
c) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.
d) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.
e) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.
f) Jarduketa-adierazleen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.
g) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.
2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.
b) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziaren helburuekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.
c) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.
3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.
b) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.
c) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.
d) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.
e) Ezagutza-trukearen kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.
47. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Kostu diruz lagungarriaren % 80 izango da laguntzaren gehieneko portzentajea, portzentaje horrentzako % 80 izanik Europak lagundutako finantziazio-tasa.
2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 46. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) Kostu diruz lagungarrien % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.
b) Kostu diruz lagungarrien % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
c) Kostu diruz lagungarrien % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
d) Kostu diruz lagungarrien % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
e) Kostu diruz lagungarrien % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
f) Kostu diruz lagungarrien % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
g) Kostu diruz lagungarrien % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
h) Kostu diruz lagungarrien % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
i) Kostu diruz lagungarrien % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
j) Kostu diruz lagungarrien % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
k) Kostu diruz lagungarrien % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.
VI. KAPITULUA
KLIMA-ALDAKETA ARINTZEKO EDO HORRETARA EGOKITZEKO EKINTZA BATERATUAK ETA MARTXAN DAUDEN INGURUMEN-PROIEKTUEN ETA -PRAKTIKEN PLANTEAMENDU BATERATUAK GAUZATZEKO LAGUNTZAK
48. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Kapitulu honen xedea da eragileen lankidetzarako laguntzak arautzea, klima-aldaketa arintzeko edo horretara egokitzeko ekintza bateratuak garatzeko, eta martxan dauden ingurumen-proiektuen eta -praktiken gaineko planteamendu bateratua egiteko.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Ingurumena eta abereen ongizatea errespetatzen duten nekazaritza-ekoizpen eta -praktika sistemak sustatzea.
– Kontsumitzeko uraren erabilera globalean eraginkortasuna sustatzea.
– Nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-jardueretan sortutako azpiproduktuak kudeatzea eta balioestea.
49. oinarria.– Onuradunak.
Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.
Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.
Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak.
Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.
50. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.
Agindu honen 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.
2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:
a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko gastu diruz lagungarri mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.
b) aurreikusitako emaitzen deskribapena.
c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.
d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.
e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.
f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.
51. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.
Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
1.– Agindu honen 50.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.
2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.
52. oinarria.– Kostu diruz lagungarriak eta diruz lagundu ezin direnak.
1.– Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak:
a) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.
b) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren kostuak.
c) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-kostuak (zeharkako gastuak sartzen dira).
d) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren kostuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipamendu eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).
e) Komunikazio- eta hedapen-jardueren kostuak.
2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren diruz lagundu daitezkeen kostuei dagokienez, gastuen egozpena eta horren mugak hauek izango dira:
a) Pertsonal-gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
b) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
c) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
d) Zeharkako gastuak pertsonaleko gastu zuzenen % 15 izango dira.
e) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
3.– Neurri hauetan oinarritutako jardueren inguruko proiektuen kasuetan –10. neurria: «Nekazaritza eta ingurumena eta klima»; 11. neurria: «Nekazaritza ekologikoa», eta 15. neurria: «Baso eta ingurumenari eta klimari buruzko zerbitzuak eta basoen zaintza»– ez dira diruz laguntzekoak izango hartutako ingurumen konpromisoetatik sortutako ordainketak, zein neurri horietatik zuzenean babestuak izan beharko baitira.
4.– Kostu/gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 5.000 euro gainditzen duenean, onuradunak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautua efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz justifikatuko da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean. Aurrekontuek eta/edo fakturek informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Bezeroaren izena.
b) Hornitzailearen izena.
c) Data.
d) Kontzeptua.
e) Aurrekontuaren edo fakturaren zenbakia.
f) Hizkuntza hauetako batean idatzia egotea: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
g) Zerga-oinarriaren eta BEZaren xehakapena.
Eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.
Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
5.– Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izango: enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak betearazteari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua betearazteari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.
53. oinarria.– Proiektuak hautatu eta balioesteko irizpideak.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 54. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:
1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.
b) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.
c) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.
d) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.
e) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.
f) Jarduketa-adierazleen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.
g) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.
2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.
b) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziaren helburuekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.
c) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.
3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.
b) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.
c) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.
d) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.
e) Ezagutza-trukearen kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.
54. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Kostu diruz lagungarriaren % 80 izango da laguntzaren gehieneko portzentajea, portzentaje horrentzako % 80 izanik Europak lagundutako finantziazio-tasa.
2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 53. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) Kostu diruz lagungarrien % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.
b) Kostu diruz lagungarrien % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
c) Kostu diruz lagungarrien % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
d) Kostu diruz lagungarrien % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
e) Kostu diruz lagungarrien % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
f) Kostu diruz lagungarrien % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
g) Kostu diruz lagungarrien % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
h) Kostu diruz lagungarrien % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
i) Kostu diruz lagungarrien % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
j) Kostu diruz lagungarrien % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
k) Kostu diruz lagungarrien % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.
VII. KAPITULUA
HORNIDURA-KATEKO ERAGILEEN ARTEKO LANKIDETZARAKO LAGUNTZAK, ELIKAGAIETAN, ENERGIA-EKOIZPENEAN ETA PROZESU INDUSTRIALETAN ERABILTZEKO BIOMASAREN HORNIDURA IRAUNKOR BAT LORTZEKO.
55. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Kapitulu honen xedea da banaketa-kateko eragileen lankidetza horizontalerako eta bertikalerako laguntzak arautzea, elikagaiak egiteko, energia ekoizteko eta industria-prozesuak sortzeko biomasaren hornidura iraunkor bat lortzeko.
Helburua da biomasaren horniketa-katean aritzen diren eragileen gaitasuna handitzea, biomasa hori energia-helburuetarako erabiltzeko: dela basoak kudeatzeko, ustiatzeko eta kontserbatzeko edo dela nekazaritzatik, abeltzaintzatik edo basogintzatik sortutako biomasa eraldatzea bioenergia sortzeko erregai modura erabiltzeko eta, hala, kate-begi bakoitzaren balio erantsia eta lehiakortasuna handitzeko eta eragileen artean sinergia sorrarazteko eta elkarlana sustatzeko lankidetza-proiektuko fase operatibo guztietan.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Nekazaritza-, abeltzaintza- eta baso-jardueretan sortutako azpiproduktuak kudeatzea eta balioestea.
56. oinarria.– Onuradunak.
Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.
Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.
Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak.
Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.
57. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.
Agindu honen 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.
2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:
a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko gastu diruz lagungarri mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.
b) aurreikusitako emaitzen deskribapena.
c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.
d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.
e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.
f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.
58. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.
Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
1.– Agindu honen 57.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.
2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.
59. oinarria.– Kostu diruz lagungarriak eta diruz lagundu ezin direnak.
1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:
a) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.
b) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren kostuak.
c) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-kostuak (zeharkako gastuak sartzen dira).
d) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren kostuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipamendu eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).
e) Komunikazio- eta hedapen-jardueren kostuak.
2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren kostu diruz lagungarriei dagokienez, hauek izango dira gastuen egozpena eta horren mugak:
a) Pertsonal-gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
b) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
c) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
d) Zeharkako gastuak pertsonaleko gastu zuzenen % 15 izango dira.
e) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
3.– Kostu/gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 5.000 euro gainditzen duenean, eskatzaileak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautua efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean. Aurrekontuek eta/edo fakturek informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Bezeroaren izena.
b) Hornitzailearen izena.
c) Data.
d) Kontzeptua.
e) Aurrekontuaren edo fakturaren zenbakia.
f) Hizkuntza hauetako batean idatzia egotea: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
g) Zerga-oinarriaren eta BEZaren xehakapena.
Eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.
Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
4.– Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izango: enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak betearazteari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua betearazteari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.
60. oinarria.– Proiektuak hautatu eta balioesteko irizpideak.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 61. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauek eta dagozkien puntuazioak hartuko dira kontuan:
1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.
b) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.
c) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.
d) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.
e) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.
f) Jarduketa-adierazleen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.
g) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.
2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.
b) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziaren helburuekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.
c) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.
3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.
b) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.
c) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.
d) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.
e) Ezagutza-trukearen kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.
61. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Kostu diruz lagungarriaren % 80 izango da laguntzaren gehieneko portzentajea, portzentaje horrentzako % 80 izanik Europak lagundutako finantziazio-tasa.
2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 60. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) Kostu diruz lagungarrien % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.
b) Kostu diruz lagungarrien % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
c) Kostu diruz lagungarrien % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
d) Kostu diruz lagungarrien % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
e) Kostu diruz lagungarrien % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
f) Kostu diruz lagungarrien % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
g) Kostu diruz lagungarrien % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
h) Kostu diruz lagungarrien % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
i) Kostu diruz lagungarrien % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
j) Kostu diruz lagungarrien % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
k) Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.
VIII. KAPITULUA
NEKAZARITZA-JARDUERAK DIBERTSIFIKATZEKO LAGUNTZA EMATEA HONAKO HAUEKIN ZERIKUSIA DUTEN JARDUERETARA ALDATZEKO: OSASUN-ARRETA, GIZARTERATZEA, KOMUNITATEAK BABESTUTAKO NEKAZARITZA ETA INGURUMENARI ETA ELIKADURARI BURUZKO HEZIKETA
62. oinarria.– Xedea eta helburua.
1.– Kapitulu honen xedea da nekazaritza-jarduerak dibertsifikatzeko lankidetzarako laguntzak arautzea, honako hauekin zerikusia duten jardueretara aldatzeko: osasun-arreta, gizarteratzea, komunitateak babestutako nekazaritza eta ingurumenari eta elikadurari buruzko heziketa.
2.– Honako hauek dira kapitulu honetako laguntzen helburuak:
– Ekonomia-jardueren garapen-aukerak ikertzea eta sustatzea, landa-eremuan enplegua sortzeko.
63. oinarria.– Onuradunak.
Kapitulu honetan arautzen diren laguntzen onuradun izan daitezke berrikuntza-talde bat osatu eta lankidetza-planteamenduak aurkezten dituzten entitateak, pertsona fisikoak zein juridikoak.
Jarduera berriak edo asko hobetutako jarduerak ezarriz arazo zehatz bat konpontzeko edo jakineko aukera bat aprobetxatzeko hainbat pertsona fisikok zein juridikok osatutako taldea da berrikuntza-talde bat.
Pertsona fisikoek zein juridikoek osatutako talde horiek ez dute nortasun juridikorik, eta, gutxienez, bi kidek osatuak izan behar dute, euren artean harreman organiko, funtzional edo ekonomikorik ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak. Ezinbestekoa da lehen sektoreko erakunde baten partaidetza. Ekoizleen kasuan, pertsona fisiko gisa, ustiategiko titular izan beharko dute, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du. Ekoizleen erakundeen kasuan, edozein dela ere erakundearen araubide juridikoa, gutxienez % 50 ustiategiko titular izan beharko dira, eta ustiategiak EAEko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribatuta egon beharko du.
Talde horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridiko guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua betearazteko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarrak izenpetu eta aurkeztuko du eskabidea berrikuntza-taldearen izenean.
64. oinarria.– Eskakizun espezifikoak.
Agindu honen 5. oinarriko eskakizun orokorrak ez ezik, honako hauek ere bete behar dituzte:
1.– Proiektuak berritzaileak izan daitezela, berritzaile izateari buruz 3.10 oinarrian jasotako definizioaren arabera.
2.– Proiektuek dokumentu operatibo bat izan dezatela, honako hauek jasoko dituena:
a) Proiektu berritzailearen deskribapena, haren alderdi ekonomiko eta teknikoen deskribapen zehatza egingo duena, taldeko kide bakoitzeko gastu diruz lagungarri mota bakoitzeko kostu zehatzak adierazita.
b) aurreikusitako emaitzen deskribapena.
c) Berrikuntza-taldeko kideen zerrenda, eta horietako bakoitzak garatu beharreko jardueren deskribapena.
d) Funtzionamenduari zein erabakiak hartzeko moduari dagokienez gardentasunez aritzeko asmoz ezarritako barne-prozeduren deskribapena.
e) Berrikuntza-taldeko kide bat funtsen hartzaile izendatzea; horrek banatuko ditu funtsok berrikuntza-taldeko gainerako kideen artean.
f) Parte-hartzaile guztien izenpeak.
65. oinarria.– Dokumentazio espezifikoa.
Agindu honen 6. oinarriaren arabera eskatzen den dokumentazioaz gain, eskakizunarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira nahitaez:
1.– Agindu honen 64.2 oinarrian aipatzen den dokumentu operatiboaren kopia.
2.– Zinpeko adierazpena, aurkezten den proiektuaren jarduerak berriak direla adierazten duena.
66. oinarria.– Kostu diruz lagungarriak eta diruz lagundu ezin direnak.
1.– Honako gastu hauek diruz lagundu ahalko dira:
a) Azterlan orokorren, bideragarritasun-azterlanen eta enpresa-planak egitearen kostuak.
b) Proiektu bat bideragarri egiteko dagokion eremuan egindako dinamizazio-, sustapen- eta animazio-jardueren kostuak.
c) Lankidetza-jardueren funtzionamendu-kostuak (zeharkako gastuak sartzen dira).
d) Proiektu pilotuak egiteko egin behar diren kostuak (langileen zuzeneko gastuak, ekipamendu eta azpiegituren alokairua edo amortizazioa, beste batzuk).
e) Komunikazio- eta hedapen-jardueren kostuak.
2.– Aurreko paragrafoan zehazten diren kostu diruz lagungarriei dagokienez, hauek izango dira gastuen egozpena eta horren mugak:
a) Pertsonal-gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
b) Parte-hartzaile bakoitzaren gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 60 baino gehiago.
c) Zentro teknologiko edo ikerketa-zentro bakoitzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
d) Zeharkako gastuek pertsonaleko gastu zuzenen % 15 egingo dute.
e) Ekipamenduak eta azpiegiturak alokatzeko edo amortizatzeko gastuak ez dira izango proiektuko kostu diruz lagungarri guztien % 30 baino gehiago.
3.– Kostu/gastu diruz lagungarriaren zenbatekoak 5.000 euro gainditzen duenean, eskatzaileak hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu gutxienez, obrarako konpromisoa, zerbitzuaren prestazioa edo ondasunaren entrega kontratatu aurretik, zerbitzu edo ondasun horren ezaugarri bereziengatik merkatuan horiek egiten, ematen edo hornitzen duen behar besteko erakunderik ez dagoenean izan ezik edo gastua dirulaguntza eman aurretik egin bada izan ezik. Aurkeztutako eskaintzen arteko hautua efizientzia- eta ekonomia-irizpideei jarraikiz egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko dute proposamen ekonomikoki abantailatsuena hautatzen ez dutenean. Aurrekontuek eta/edo fakturek informazio hau jaso beharko du, gutxienez:
a) Bezeroaren izena.
b) Hornitzailearen izena.
c) Data.
d) Kontzeptua.
e) Aurrekontuaren edo fakturaren zenbakia.
f) Hizkuntza hauetako batean idatzia egotea: euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa.
g) Zerga-oinarriaren eta BEZaren xehakapena.
Eraginkortasun- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatuko da aurkeztutako eskaintzen artean, eta berariaz justifikatu beharko da hautu hori, memoria batean, proposamen ekonomiko merkeena ez denean. Eskaintza horiek justifikazioarekin batera aurkeztu beharko dira, edo, bestela, dirulaguntza-eskabidearekin batera.
Eskatzaileak aurkeztutako gastu diruz lagungarrien zenbatekoak ez du gaindituko merkatuko batez besteko balioa.
4.– Gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izango: enpresa-planak, ingurumen-planak, basoen kudeaketa-planak edo plan baliokideak betearazteari lotutako inbertsioak. Halere, proiektu pilotua betearazteari lotutako inbertsioak finantzatu egingo dira, proiektuak dirauen bitarteko amortizazioa aplikatuz.
67. oinarria.– Proiektuak hautatu eta balioesteko irizpideak.
Kapitulu honek arautzen dituen proiektuak balioesteko eta bakoitzari puntuazio bat emateko –proiektu bakoitzaren puntuazioaren arabera kalkulatuko da laguntza, agindu honen 68. oinarriarekin bat–, balorazio-irizpide hauetako bat edo hainbat hartuko da kontuan:
1.– Proiektuaren ezaugarriak: 60 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Proiektuak duen inpaktua produktibitateari eta iraunkortasunari (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) dagokienez: 12 puntu, gehienez.
b) Azken erabiltzaileentzat emaitza praktikoak duten garrantzia: 16 puntu, gehienez.
c) Proiektuak dakarren berrikuntza-maila: 16 puntu, gehienez.
d) Proiektua abian jartzeko plana (mugarriak eta aurreikusitako emaitzak): 4 puntu, gehienez.
e) Komunikazio- eta hedapen-plana: 4 puntu, gehienez.
f) Jarduketa-adierazleen jarraipena eta kontrola: 4 puntu, gehienez.
g) Proiektuaren bideragarritasunaren azalpena eta proiektuaren hedapena: 4 puntu, gehienez.
2.– Berrikuntza-taldearen helburua: 25 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldearen helburuak garbi ezartzea: 10 puntu, gehienez.
b) Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren Berrikuntza eta Lankidetzarako Estrategia Biziaren helburuekin lerrokatzea: 10 puntu, gehienez.
c) Ekiten zaion gaiaren garapen-mailaren azterketa: 5 puntu, gehienez.
3.– Berrikuntza-taldearen osaera: 15 puntu, gehienez.
Irizpide hori balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:
a) Berrikuntza-taldea osatzen duten eragileen egokitasuna justifikatzea: 5 puntu, gehienez.
b) Beste berrikuntza-talde batzuekin elkarlanean aritzea: 2 puntu, gehienez.
c) Jakintza-alor anitzeko lankidetza: 4 puntu, gehienez.
d) Berrikuntza-taldekoak ez diren eragileengana hurbiltzeko gaitasuna: 2 puntu, gehienez.
e) Ezagutza-trukearen kantitatea eta kalitatea, eta interakzioak sortzea: 2 puntu, gehienez.
68. oinarria.– Laguntzaren zenbatekoa.
1.– Kostu diruz lagungarriaren % 80 izango da laguntzaren gehieneko portzentajea, portzentaje horrentzako % 80 izanik Europak lagundutako finantziazio-tasa.
2.– Proiektu bakoitzari gehienez ere 100 puntu eman ahal izango zaizkio, eta hautaketa-irizpide bakoitzari 67. oinarrian ezarritako haztapena aplikatuko zaio. Laguntza lortzeko, 40 puntu izan behar dira gutxienez. Aurreko oinarrian xedatutakoarekin bat, proiektu bakoitzak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean lortzen duen puntu-kopuruaren arabera, zuzeneko laguntza hau emango zaio:
a) Kostu diruz lagungarrien % 80 emango zaie gehienezko puntuazioa lortzen duten proiektuei.
b) Kostu diruz lagungarrien % 75 emango zaie 1-6 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
c) Kostu diruz lagungarrien % 70 emango zaie 7-12 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
d) Kostu diruz lagungarrien % 65 emango zaie 13-18 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
e) Kostu diruz lagungarrien % 60 emango zaie 19-24 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
f) Kostu diruz lagungarrien % 50 emango zaie 25-30 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
g) Kostu diruz lagungarrien % 40 emango zaie 31-36 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
h) Kostu diruz lagungarrien % 30 emango zaie 37-42 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
i) Kostu diruz lagungarrien % 20 emango zaie 43-48 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
j) Kostu diruz lagungarrien % 10 emango zaie 49-54 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
k) Kostu diruz lagungarrien % 5 emango zaie 55-60 puntu (biak barne) gutxiago lortzen duten proiektuei.
3.– Puntuazio berdina lortzen dutenen artean, lehentasuna emango zaio «proiektuaren ezaugarriak» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari. Halere, berdinketa egoten jarraitzen badu, lehentasuna emango zaio «berrikuntza-taldearen helburua» balorazio-irizpidean puntuazio altuena lortu duen proiektuari.
ESKABIDEA EGITEKO FORMULARIOAREN EDUKIA
Laguntza-eskabidea egiteko formularioa webgune honetan dago eskuragarri: gaztelaniaz: http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/; euskaraz: http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/
Oinarrizko eduki hau du:
Eremu generikoak:
– Identifikazio-dokumentu mota.
– Zenbakia.
– Izena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
– Lehen abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
– Bigarren abizena (pertsona fisikoentzat bakarrik).
– Sexua (pertsona fisikoentzat bakarrik).
– Entitatearen izena (pertsona juridikoentzat bakarrik).
– Telefono finkoa.
– Telefono mugikorra.
– Helbide elektronikoa.
– Lurralde historikoa.
– Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala.
– Abisuak jasotzeko helbide elektronikoa.
– Abisuak jasotzeko telefono mugikorreko zenbakia.
– Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.
Eremu osagarriak: erantzukizunpeko adierazpena:
– Enpresa ez dago krisialdian, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
– Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko araudi espezifikoa betetzea (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestekoa) –dagokionean, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez–, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
– Jakinaraztea ea diruz lagun daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
– Ez dago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza eta dirulaguntzen esparruan enpresa haiek itzultzeko edo zigortua izateko prozeduraren batean.
– EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, dirulaguntzak itzultzeko edo zehatzeko prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
– Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor- edo administrazio-arloko epai irmorik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.
– Konkurtso-deklarazioa ez eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat ez jo izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitu ez izana, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako gaitasungabetze-aldia amaitu gabe.
– Dirulaguntzak lortzeko aukera galtzeko zehapena jaso ez duela ebazpen irmo baten bidez.
– Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
– Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautu bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan edo arlo hau arautzen duen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
– Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
– Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
– Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
– Berreskuratze-agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
Halaber, baimen inplizitua eman beharko du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak automatikoki ziurta ditzan NAN, IFK eta zerga-betebeharrak bete izana eta Gizarte-segurantzako ordainketak egin izana; baimen hori berariaz ukatzeko aukera izango du, eta, kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko du dagokion ziurtagiria edo eskatutako dokumentua.
II. ERANSKINA
Onuradunen erantzukizunak.
1.– Burutzen diren informazio- eta komunikazio-jarduera guztietan, LGENF funtsaren laguntza jaso izana aitortu beharko du pertsona onuradunak, eta hauek erakutsi:
a) Europar Batasunaren ikurra.
b) LGENF funtsaren laguntzari erreferentzia.
2.– Eragiketa bat egiten den bitartean, LGENF funtsarengandik eskuratu duen laguntza berri emango dio onuradunak publikoari; horretarako, erabilera profesionalerako onuradunaren web-orrian, halakorik balego; eragiketaren deskribapen labur bat aurkeztuko du, laguntza-mailarekiko proportzioan, bere helburu eta emaitzekin, eta Europar Batasunaren laguntza azpimarratuko.
Informazio- eta publizitate-jardueren ezaugarri teknikoak.
1.– Logotipoa eta lema.
Informazio- eta publizitate- jarduera guztiek barne hartuko dituzte elementu hauek: Europar Batasunaren ikurra, http://europa.eu/abc/symbols/emblem/download_en.htm orrian aurkeztutako arau grafikoekin bat, eta Batasunaren azalpen bat paperean, honako adierazpen honen bidez: «Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak landa-eremuetan inbertitzen du».
2.– Jakinarazpen- eta komunikazio-materiala.
LGENF funtsak kofinantzatutako neurri eta jarduerei buruzko argitalpenek (hala nola liburuxkak, prospektuak eta buletinak) eta panelek argi adieraziko dute azalean Europar Batasunaren parte-hartzea, eta haren ikurra barne hartuko dute baldin eta Espainiako edo eskualdeko ikurren bat erabiltzen bada.