EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2018149

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 5ekoa, Nazioartekotze zuzendariarena, zeinaren bidez, Nazioartekotzeko Programaren A modalitateko 2018ko deialdiko bekak ematen baitira.

Gaiak: LAGUNTZAK
Xedapenaren data: 2018-12-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201903806
Maila: Ebazpena
Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2017ko azaroaren 8ko Aginduak (2017ko azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.) nazioartekotzeko beken programa arautzen du.
Industriako sailburuordearen 2017ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean aurkeztu zen Nazioartekotzeko Bekak emateko 2017ko ekitaldirako deialdia.
Hautaketa-prozesua amaituta, maiatzaren 21ean 1. faseko bekadunak izendatzeko ebazpena eman zen prestakuntza teoriko espezializatua egiteko, nazioartekotze-beken programa arautzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2017ko azaroaren 8ko Aginduaren 13.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean adierazten diren hautagaiak A modalitateko bekadun izendatzea, erakunde laguntzaileetan prestakuntza praktikoko 2. fasea egiteko eta enpresa laguntzaileetan prestakuntza praktikoko 3. fasea egiteko, eranskinean bakoitzarentzat adierazten den hasierako diru-kopuru gordin eta destinoarekin.
Bigarrena.– Onuradunek Nazioartekotzeko Bekak arautzen dituen Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2017ko azaroaren 8ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.
Hirugarrena.– Ebazpen honek 2018ko abenduaren 1etik aurrera izango du eragina.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko abenduren 5a.
Nazioartekotze zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.