EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2019148

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 30ekoa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea oposizio-lehiaketan gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-07-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201903776
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez (2019ko martxoaren 7ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak deitu ziren.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2019ko uztailaren 23ko Ebazpenaren bidez, argitara eman dira oposizio-lehiaketa gainditu duten hautatutako izangaien behin-behineko zerrendak; era berean, bi egun balioduneko epea eman zen, akatsak egonez gero, erreklamazioak jartzeko.
Egindako erreklamazioak aztertu ondoren eta Hezkuntzako sailburuaren 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren 10.3.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko eta hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduran oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak.
Bigarrena.– Ebazpen hau, hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «2019ko EPE. Maisu-maistrak, kontserbatorioak eta HEO» – «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» – kidegoa eta espezialitatea adierazi behar dira – «Hautespen Batzorde» eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Hirugarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea sartzeko eta iristeko prozeduretan hautatutzat jotako izangaiek dokumentuak aurkeztu ditzaten. 2019ko martxoaren 1eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian adierazten da zein agiri aurkeztu behar dituzten. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da agiriok aurkezteko epea.
Ezarritako epean dokumentazioa aurkezten ez duten izangaiek –ezinbesteko kasuetan izan ezik–, edo dokumentu horien azterketatik ondorioztatzen bada aipatutako Aginduaren 2.1, 2.2, 2.3 eta 2.4 oinarrietan adierazitako betekizunen bat betetzen ez dutela, karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.
Laugarrena.– Hautatutako izangaiek ez dute praktika-faserik egin beharko, baldin eta egiaztatzen badute irakasleen kidego batean karrerako funtzionario gisa gutxienez ikasturte batean lan egin dutela eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, edo azpitalde eta destino-osagarriaren maila bereko irakasleen beste kidego batzuetara iristeko prozeduraren bidez sartzen badira. Kasu horietan, izangaiek aukeratu dezakete praktikaldia egin (hori ez da ebaluatuko) edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoan jarraitu.
Idatziz adierazi beharko dute beraien aukera; idatzia bidali beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, bost laneguneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bosgarrena.– Izangai ordezkoen zerrenda argitaratzea, hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egiteagatik –Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aurrean aurkeztuak 2019ko abuztuaren 17a baino lehen–, aurkez daitezkeen errekurtsoak baietsiz gero, edo deialdian eskatutako betekizunak ez betetzeagatik, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.
Zerrenda argitaratuko da aipatutako bigarren ebazpenean Interneteko helbidean.
Seigarrena.– Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 30a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.