EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2019147

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 12koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez egiten baita ASK Chemicals España SAUk Bilboko Portuan (Bizkaia) erretxinak eta katalizatzaileak produzitzeko instalazioa ezartzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren txostena.

Xedapenaren data: 2019-07-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201903754
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
2019ko otsailaren 22an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan Zierbenako Udalak aurkeztutako eskaera jaso zen. Zehazki, ASK Chemicals España SAU enpresak Bilboko Portuan (Bizkaia) erretxinak eta katalizatzaileak produzitzeko ezarri nahi duen instalazioaren proiektuari buruzko eskaera zen, proiektu horren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura has zedin, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluarekin bat, proiektua arau horren II. eranskineko 6. taldeko a eta c letretan jasota dagoelako. Eskaera horrekin batera, proiektuaren ingurumen-dokumentazioa aurkeztu zen, aipatutako legearen 45. artikuluan ezarritako edukiarekin.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 46. artikuluak ezarritakoari jarraituz, 2017ko apirilaren 10ean ingurumen-organoak kontsulta egin zien proiektuaren eraginpeko administrazio publikoei zein interesdunei, aipatutako proiektuari ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion zehazte aldera.
Hori dela eta, honako hauei egin zitzaien kontsulta: Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza (Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza) eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza –biak ala biak Eusko Jaurlaritzarenak–; URA-Uraren Euskal Agentzia; Ihobe; Bilboko Portu Agintaritza; Trantsizio Ekologikoko Ministerioko Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertz Mugartea; Ekologistak Martxan Bizkaia eta Eguzkizaleak aisialdi-elkartea.
Kontsulten izapidea amaituta, erantzunak jaso dira erakunde hauetatik: Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza, URA-Uraren Euskal Agentzia, IHOBE eta Bilboko Portu Agintaritza; horien emaitza espedientean dago. Aipatutako txostenak kontuan izanik, ingurumen-organoak badu aski judizio-elementu ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio garrantzitsuak izan ditzaketen planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.
Era berean, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela ingurumenaren gaineko eraginen analisia, betiere, aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.a artikuluan xedatutakoa betez, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin beharko da arau horren II. eranskinean jasotako proiektuei buruz: ebazpen honen xede den jarduera lege horren II. eranskineko 6. taldeko a) eta c) letretan jasota dago: Tarteko produktuak tratatzeko eta produktu kimikoak ekoizteko industria-instalazioak eta petrolio-produktuak, produktu kimikoak eta petrokimikoak biltegian gordetzeko industria-instalazioak, 100 metro kubikotik gorako edukiera baldin badute (I. eranskinean sartuta ez dauden proiektuak). Horrenbestez, ingurumen-ebaluazioaren arloan indarrean dagoen legeria aplikatuz, ASK Chemicals España SAU enpresak Bilboko Portuan (Bizkaia) erretxinak eta katalizatzaileak produzitzeko instalazioa ezartzeko proiektua, ISK Chemicals España SAUk sustatutakoa, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egitearen mende dago. Prozedura horren bitartez zehaztuko da proiektuak ondorio esanguratsuak izan ditzakeen, eta, ondorioz, proiektuari ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egin behar zaion ala ez.
Proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-espedientean dauden dokumentu teknikoak eta txostenak aztertu ondoren, eta proiektuaren ingurumen-txostena zuzena denez eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako alderdietara egokitzen denez, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-inpaktuaren txostena eman behar du (erakunde hori eskuduna da aipatutako otsailaren 27ko 3/1998ko Legearen arabera, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuaren arabera). Txosten horretan, aztertuko da aipatutako proiektuak ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzakeen, eta, ondorioz, proiektuari ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura egin behar zaion ala ez.
Honako hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– ASK Chemicals España SAU enpresak Bilboko Portuan (Bizkaia) erretxina eta katalizatzaileak produzitzeko instalazioa ezartzea asmo duen proiektuaren ingurumen-inpaktuari buruzko txostena egitea, jarraian adierazten diren baldintzetan:
A) Proiektuaren xedea da galdaketa-erretxinak eta katalizatzaileak produzitzeko instalazio bat eraikitzea eta ustiatzea, gaur-gaurkoz ASK Chemicals España SAUk Bilboko Portuan, Zierbena udalerrian, dituen produkzio-instalazioen barruan. Erretxina eta katalizatzaileen urteko guztirako produkzioa 7.500 t/urte izango da, eta nahaste- eta diluzio-prozesuen bitartez egingo dira, erreakzio kimikorik gabe.
B) Ingurumen-inpaktuari buruzko txostena emateko ebazpen honetan, proiektuaren ingurumen-txostenaren edukia aztertzen da, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskinean ezarritako irizpideekin bat etorriz, betiere:
1.– Proiektuaren ezaugarriak:
Honako honetan datza proiektua: galdaketa-erretxinak eta katalizatzaileak produzitzeko instalazio bat eraikitzea eta ustiatzea, gaur-gaurkoz ASK Chemicals España SAUk Bilboko Portuan dituen produkzio-instalazioen barruan. Zehazki, lurzati horrek 34.7200 m
Instalazioak 3.000 m
Erretxina eta katalizatzaileen urteko guztirako produkzioa 7.500 t/urte izango da, eta nahaste- eta diluzio-prozesuen bitartez egingo dira, erreakzio kimikorik gabe.
Erretxinak eta katalizatzaileak produzitzeko pabiloiak 3 solairu izango ditu, eta honela egongo da banatuta:
– Erretxina fenolikoak eta alkidikoak eta katalizatzaileak produzitzeko eremuak beheko solairua eta lehen solairua hartuko ditu (guztirako azaleraren % 75). Erretxinak produzitzeko 2 «Blender» nahasgailu egongo dira, bakoitza 20 m
– Hainbat gelatan eta 3 solairutan banatutako eremua, azaleraren % 25 duena: beheko solairua: gela elektrikoa; lehen solairua: laborategia eta kontrol-gela; bigarren solairua: erabilera anitzak.
Egungo kanpoko biltegiratze-eremua handitu egingo da jarduera berria dela bide, zehazki, honela:
– Zisterna-kamioientzako zamalekua, teilapeduna, kubeta eta balbula itxiko hustubideak izango dituena.
– 13 depositu izango dituen aire zabaleko biltegiratze-eremua (
– Tangak kargatzeko eta deskargatzeko ponpatze-eremu estalkiduna. Bi eremutan dago banatuta: gaur egun dagoen eremuan zazpi ponpa berri instalatuko dira zenbait produktu kargatzeko eta deskargatzeko, eta ponpatze-eremu berria erretxinen eta katalizatzaileen pabiloiaren eta andelen artean kokatuta egongo da. Azken horretan produktuak kargatzeko/deskargatzeko eta ontzi-aldaketak egiteko hamahiru ponpa ezarriko dira. Gehienetan balbula itxiak izango dituzten hustubidez osatutako kubeta baten gainean egongo da kokatuta, horrela era kontrolatuan hustu dadin.
Honako hauek dira prozesuaren etapa nagusiak: lehengaiak jasotzea eta biltegiratzea, lehengaiak ponpatzearen bitartez irabiagailuetan sartzea, ontziratzea, biltegiratzea eta azken produktuak jaulkitzea.
Pabiloian sare elektrosoldatudun hormigoizko zola jarriko da, makinen joan-etorriak ahalbidetzeko. Gainera, tartean dentsitate handiko polietilenozko mintz isolatzaile eta geotestil bat jarriko da. Talotxatu egingo dira hala hormigoi armatuzko zoladura eta pabiloi barruko forjatuak nola biltegiratze-eremuko hormigoi armatuzko lauza. Hormigoizko blokeen gainean akabera lauko pintura plastiko sanitarioa jarriko da.
Eraikinaren egitura metalikoa izango da, eta altzairu galbanizatuzko zutabeak eta habeak izango ditu. Forjatuak plaka albeolarrak eta konpresio armatuzko geruza bat izango ditu. Estalkiaren egiturari dagokionez, uhal metaliko galbanizatuz egingo da; zimenduak egiteko zapata isolatuak eta txarrantxa-habeak erabiliko dira, eta horrez gain, zola bat jarriko da legarrezko enkatxo baten gainean. Pabiloirako sarbide nagusia ate biribilgarrien bitartez egingo da.
Produkzio-pabiloiak igorpen atmosferikoen foku bat du, erauzgailu bat, garbiketa-zutabe bat eta birzirkulazio-ponpa bat izango dituena, eta igorpen-mailak kontrolatuz konposatu organiko lurrunkorren igorpena 10-15 mg C/Nm
Sortutako hondakinei dagokienez, bi motatakoak izango dira: arriskutsuak eta ez-arriskutsuak. Hondakin ez-arriskutsuak hiri-hondakina, papera eta kartoia eta ontzi arinak izango dira. Hondakin arriskutsuak puntualak izango dira, eta ekipamendu elektriko eta elektronikoekin, makinen mantentze-lanekin (olioak, balaztatze-likidoak), ontzi hutsekin (plastikozkoak eta metalezkoak) eta balizko isurketen bilketarekin (hondakin organikodun ura, hondakin inpregnatuak, etab.) izango dute zerikusia. Hondakin horiek behar bezala bereiziko dira jatorrian eta jaso, etiketatu eta biltegiratu egingo dira baimendutako kudeatzaile bati entregatu arte. Gainera, beti lehenetsiko dira balorizazio-bideak hondakinak suntsitzearen aldean.
Prozesuak, berez, ez du ur industrialik sortuko. Erretxinen eta katalizatzaileen pabiloiko diluitzailean sortutako hondakinak hurrengo fabrikaziorako lehengai gisa erabiliko dira. Pabiloian gerta daitezkeen isurketak bildu egingo dira xede horretarako gaitutako eremu beheretan, eta kudeatzaile baimendu batek tratatutako ditu.
ASK Chemicals enpresak lehorretik itsasorako isurketa-puntu bat du, URAk (VTM-B-2015-0006) baimendutakoa, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoena.
Kutsaturik ez dauden euri-urak biltegira eramango dira itsasora isurtzeko. Zamalekuko kubetetan,
Produkzio-pabiloiko zerbitzuetatik etorritako ur beltzek bat egingo dute fabrikako sare orokorrarekin, isuri aurretik dagokien tratamendua egin dakien.
Instalazio berria eraikitzeko obrei dagokienez, lursaila egokitu egin behar da hondeaketaren bitartez. Horrez gain, zoladura, zimenduak eta atxikipen-kubetak egin eta egungo saneamendu-sarearekiko konexioak ezarri beharko dira, biltegiratze-tangen eremua, ponpatze-eremua eta produktu likidoen zamagailua handitu eta pabiloi berria eraikitzeko.
2.– Proiektuaren kokapena:
Bilboko portu autonomoan dago, gaur egun ASK Chemicals España SAU enpresak Bilboko Portuan, Zierbena udalerrian, dituen produkzio-instalazioetan; zehazki, 34.700 m
Eremu hori itsas-lehorreko jabari publikoaren zortasun-eremuan dago, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan, EAEko barne-arroetan.
Lurzatia portuan operatzen duten beste enpresa batzuek inguratzen dute:
– Iparraldean: Bunge Ibérica enpresa dago, nekazaritza-sektorerako eta elikagaien industriarako irinak eta landare-olioak fabrikatzera dedikatzen dena.
– Hegoaldean: Bilboko Portuko barneko bidean, Empresa Atlántica de Graneles y Moliendas SA enpresa dago, solteko kargak biltegiratzera dedikatzen dena; baita Intertek Ibérica ere, hainbat industria-sektoreri kalitatearekin eta segurtasunarekin zerikusia duten zerbitzuak ematen dizkiena.
– Ekialdean: Limpiezas Nervión enpresa dago, Marpol-hondakinak eta industria-jatorriko olio erabiliak biltzeaz eta tratatzeaz arduratzen dena. Kanturi itsasoa ere bertan dago.
– Mendebaldea: CLH enpresa.
Inguruari dagokionez, gehiena XX. mende bukaeran itsasoari irabazitakoa da, erabat artifizialduta dago eta industria-izaera argia du; ez dago landaredirik, ezta natura-intereseko elementurik ere.
Bereziki azpimarragarria da eremu horretan 48913-00015 lurzatia dagoela, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak dauden edo egon diren lurzoruen inbentarioan jasota dagoena. Lurzati horretan kalitatearen adierazpena egin zen 2016an, instalazioaren I. fasean.
3.– Balizko inpaktuaren ezaugarriak:
Proiektuaren izaera eta ezaugarriak direla bide, inpakturik garrantzitsuenak plantaren jardueratik eratorriko dira, eta esanguratsuenak kutsadura atmosferikoari eta lurrazaleko uren kutsadurari dagozkienak izango dira, lehengaien ontzi-aldatzearen eta erretxinen eta katalizatzaileen fabrikazioaren eta istripuzko edo produktuen isurketen ondorioz. Gainera, ibilgailuen joan-etorriek ere emisioak eta zaratak eragingo dituzte.
Obra-fasean, zaratak eta bibrazioak eragingo dituzte makinek, atmosferaren kalitatea murriztu egingo da potentzialki kutsatutako lurrak indusktatu eta mugitzeagatik sortutako hautsa aireratuko delako, ibilgailuak eta makinak mugituko dira, eta hondakinak sortuko dira, batez ere eraikuntza- eta eraiste-hondakinak. Horrez gain, litekeena da lurrazaleko uren kalitatea ere murriztea, makinen joan-etorriak eta drainatze-sistemara eta hustubideetara istripuz iritsiko diren isurketak direla bide.
Sustatzaileak aurkeztutako ingurumen-dokumentuak prebentzio- eta zuzenketa-neurriak biltzen ditu, proiektuak sor ditzakeen inpaktuei dagokienez. Neurri horiek inpaktuok saihestera, murriztera edo mugatzera egongo dira bideratuta, eta instalazioa eraikitzeko eta eraisteko obra-faseetan aplikatzeko jardunbideetan zentratzen dira. Horrez gain, ustiapen-fasean aplikatzeko hainbat neurri ere jasotzen dira bertan: lurrazaleko urak eta lurzorua babesteko iragazgaizte-neurriak eta isurketak kontrolatzeko neurriak; airearen kalitatea babesteko, emisioen tratamendu-sistema; eta hondakinak sortzearekin zerikusia duten beste neurri batzuk.
Ingurumen Zaintzako Programak aurreikusi egiten du babes-neurriak aplikatzea obra- eta funtzionamendu-faseetan, eta programa hori egun ASK Chemicals enpresan indarrean dagoen programan integratzea proposatzen du. Horrez gain, ingurumen-arloko aholkularitza egokia izatea gomendatzen du obren egikaritze-fasean hondeatutako materialak ikuskatu, kontrolatu eta ondo kudeatzeko.
Bigarrena.– Proiektua exekutatzeko, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan proposatutako neurri babesle eta zuzentzaileez eta baimen sektorialetan adierazitakoez gainera, baldintza hauek izan behar dira kontuan:
Natura-ondarea babesteko neurriak
– Lurzorua okupatzea dakarten lanak egin behar izanez gero, proiekturako behar-beharrezkoa den gutxieneko eremuan gauzatuko dira. Obrako materialek ahalik eta espazio txikiena hartu beharko dute, eta makineria eta ibilgailuak ezingo dira horretarako prestatutako eremuetatik kanpo ibili. Adierazitako eremutik kanpo ustekabeko eraginik gertatuz gero, neurri zuzentzaile eta lehengoratze-neurri egokiak ezarriko dira.
– Eremuren bat egokitu behar bada bertan makinak uzteko, materialak bolada batean biltzeko edo pilatzeko, sortutako hondakin-tipologia ezberdinak kudeatzeko edo proiektuarekin zerikusia duen beste edozein jardun gauzatzeko, ingurumen-eragin txikieneko irizpideei jarraikiz hautatuko dira gune horiek. Dena den, eremu horiek ezin izango dira inola ere egon ur azpian gera daitezkeen eremuetan.
– Obren Zuzendaritzak onartu beharko du eremu horiek non dauden zehatz, obrak hasi baino lehen.
Atmosfera babesteko neurriak: Igorpen atmosferikoen arloko organo eskudunak ezartzen dituen baldintzei kalterik egin gabe.
– Igorpen atmosferikoen arazketa-ekipoen aldizkako mantentze-lanak egin beharko dira, modu horretan bermatzeko ekipamenduen funtzionamendu egokia dela eta igorpen atmosferikoen arloko organo eskudunak ezarritako balioak betetzen direla.
Ura eta lurzorua babesteko neurriak
– Hargatik eragotzi gabe uren arloan eskumena duen organoak prozedura aplikagarrien esparruan ezartzen dituen baldintzak, ez da inolako isuririk egingo jabari publiko hidraulikoaren gainean, ezta bere babes-zortasunean ere, eta ez dute jasoko solido-arrasterik.
– Oro har, eraikuntza-fasean, ahalik eta efluente kutsatzaile gutxien sortuko da, eta ahalik eta material xehe eta gai kutsatzaile gutxien isuriko da drainatze-sarera.
– Halaber, erabat debekatuta dago makinak konpontzea edo makinei olioa aldatzea, horretarako berariaz jarritako guneetan ez bada. Obrak egiten ari diren inguruan ez badago azpiegitura egokirik zeregin horietarako, berariazko gune bat egokitu beharko da lan horiek egiteko. Esparru hori mugatuta egongo da, eta zorua iragazgaiztu egin beharko da; era berean, efluenteak jasotzeko sistema bat izango da, zorua eta urak kutsatzea ekiditeko.
– Esparru horretan lurzoruaren kalitatearen aurretiazko adierazpenaren xede izan zen 48913-00015 lurzatia dagoenez, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean kasu horietarako ezarritakoari jarraikiz jardungo da. Baldin eta adierazpen horren xede izan zen esparruan materialak indusktatu behar badira, indusketa-plan bat idatzi beharko da, adierazpenean bertan ezarritakoaren arabera. Ondoren, plan hori ingurumen-organoak onetsi beharko du, eta induskatu beharreko materialen kudeaketa egokirako modua aurreikusi beharko da bertan.
– Produktu berriak aire zabalean biltegiratuko direnez, ezinbestekoa da berrikustea gaur egun ASK Chemicals enpresak biltegiratze-eremuko atxikipen-kubetetatik etorritako euri-urak isurtzeko duen baimenean ezarritako baldintzak. Horrez gain, aztertu egin beharko da ur sanitarioen arazketa-sistema doitzea beharrezkoa den edo ez (lohi aktibatuen ohe mugikorreko sistema prefabrikatua da, 40 biztanle baliokiderentzako gaitasuna duena, eta laginak hartzeko kutxatila bat), instalazioak handituko direnez, ur sanitarioen bolumena ere handituko delako.
Zarataren eta bibrazioen ondorioak gutxitzeko neurriak
– Lanek irauten duten bitartean, beharrezkotzat jotzen diren jarraibide egokiak aplikatuko dira, obrako makineriaren mantentze-lanei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.
– Halaber, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonifikazio akustiko, kalitate-helburu eta igorpen akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-igorpenei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-igorpenak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.
– Bestalde, proiektua garatzean, obrek eraginpeko eremuan sorrarazitako zaratarengatik ez dira gaindituko kalitate akustikoaren helburuak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan ezarrita, baina hori guztia dekretu horretako 35 bis artikuluan aurreikusitakoari kalterik eragin gabe.
– Soinu-emisioen fokuek Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak ezartzen dituen muga-balioak bete beharko dituzte.
Hondakinak kudeatzeko neurriak
– Sortutako hondakinak Hondakin, lur kutsatu eta berariazko araudiei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, indusketetatik datozen hondakinak eta obra-lekuak prestatzeko lanetatik sortzen direnak barne, eta, behar izanez gero, haien ezaugarriak adierazi beharko dira, zer izaera duten eta nora bidali behar diren zehazteko asmoz.
– Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinen sorreran prebentzioa sustatu behar da, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta baliarazteko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne.
– Hondakinak deuseztatu ahal izateko, aldez aurretik justifikatu beharko da haien balorizazioa ez dela bideragarria ez teknikoki, ez ekonomikoki, ez ingurumenaren aldetik.
– Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.
– Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira. Aipatutako 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluari jarraikiz, proiektuaren sustatzaileak hondakinak kudeatzeko azterlana eta eraikuntzako eta eraispeneko materialen azterlana sartu beharko ditu eraikuntza-proiektuan. Proiektu horrek I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukiak izango ditu. Halaber, eta otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan ezarritako betebeharrei kalterik egin gabe, kontratatzaileak, hala badagokio, obretan sortuko diren hondakinen eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen gaineko betebeharrak nola beteko dituen jasoko duen plan bat ere egin beharko du. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.
– Zabortegira bidali beharreko hondakinak honako hauen arabera kudeatuko dira: Hondakinak zabortegietan utziz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretua; Hondakinak zabortegietan utziz deuseztatzea eta betelanak exekutatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretua, eta horien aldaketak.
– Jardueraren ustezko soberakinak betegarritarako erabili behar badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete behar dira.
– Soilik VIE-A ebaluazioko balio adierazgarrietatik beherako eduki kutsatzaileak dituzten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean jasotakoari jarraikiz.
– Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak independenteak izango dira, baldin eta, tipologia dela eta, isuriren baten ondorioz nahastuz gero arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete. Hondakin arriskutsuentzako ontzietan uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia onartzen du dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte; itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen. Horrelako ontziak etiketatuta egongo dira, eta etiketa argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izango da, eta uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 14. artikuluko jarraibideen araberakoa.
– Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko da sortutako olio erabilia. Olio erabiliak, baimendutako kudeatzaile bati eman arte, estalpean utziko dira behar bezala etiketatutako depositu estankoetan; zola iragazgaitz baten gainean egon beharko dute, kubo txikietan edo ihes eta isuriei eusteko sistemen barruan.
– Hala badagokio, eremu jakin batzuk egokituko dira, aldi batean hondakin arriskutsuak pilatzeko, hala nola olio-poteak, iragazkiak, olioak, margoak eta abar. Gainera, hondakin geldoentzako edukiontziak ere jarriko dira, hondakin arriskutsuen guneetatik bereizita. Era berean, lanek irauten duten bitartean, sortzen diren hondakinak biltzeko gailu estankoak jarriko dira lanak egiteko eremu osoan (bidoiak, etab.). Motaren arabera bereiziko dira hondakinak, eta, ondoren, aldi baterako biltegiratuko dira aipatutako garbigunean.
– Araudi hori betetzea errazagoa izan dadin, lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak prestatu beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregaiak eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.
– Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten osoa egin beharko da, eta txosten horretan sartu beharko dira indarreko legerian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak.
Babes zibileko arriskuak murriztera bideratutako neurriak
– Sismoen aurkako Eraikuntza Araua hartuko da kontuan eraikuntza berrietarako: zati orokorra eta eraikuntza (NCSR-02) irailaren 27ko 997/2002 Errege Dekretuak onartua.
– Aintzat hartu beharko da instalazioan aplikatzekoa izan daitekeela 2012/18/EB Zuzentaraua. Santurtzi, Zierbena eta Bilboko Portu Autonomoko industria-eremuan Kanpoko Larrialdi Plana (aurrerantzean, KLP) duten zenbait erakunde daude, eta 2012ko abenduko Bilboko Portu Autonomoko KLPan jasota dago plan hori. Hori aintzat hartu beharko da enpresaren autobabes-planeko jarduketak garatu eta ezartzerakoan. Aipatu enpresetako KLPetan ezarritakoari jarraikiz, ASK Chemicals enpresaren kokapenari eragiten dioten esku-hartze eta alertarako eremuak zehaztu dira, balizko istripuetarako.
– EAEko Uholdeak Prebenitzeko Plan Integralaren Eusko Jaurlaritzaren azterketa plubiometrikoaren arabera (1992), azterketaren xede-esparruko prezipitazio-isomaximak 200 mm/egun azpikoak dira 500 urteko errepikatze-denborarako. Horrek berekin dakar saneamendu- eta/edo isurketa-obretatik erator daitezkeen drainatze-obren diseinuak aintzat hartu beharko dituela dagozkien itzulketa-ibilguekin lotutako prezipitazioak.
– Galdaketarako pinturen fabrikazioa Larrialdiei aurre egiteko zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituen azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuak araututako jarduera bat da, 21/2019 Dekretuak aldatu zuena, eta beraz, autobabes-plan bat izatea ezinbestekoa da jarduera abiarazteko. 227/2010 Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, jardueraren titularraren betebeharra da:
a) Bere jarduerari dagokion autobabes-plana egitea eta administrazio publikoaren barnean ustiapenerako edo jarduera hasteko lizentzia edo baimena emateko eskuduna den organoari aurkeztea.
b) Dekretu honen arabera erregistratzekoak diren datuak Euskadiko Autobabes Planen Erregistro Orokorrera bidaltzea, eta datu horiek eguneratuta izatea.
Kultura-ondarea babesteko neurriak
– Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritako gainerako xedapenak gorabehera, obrak egitean aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusiari, eta hark erabakiko du zer neurri hartu.
Jardunbide egokien sistema bat hartzea
Langileek jardunbide onen sistema bat hartu beharko dute, helburu hauek ahalik eta gehien bermatzeko:
– Lanek okupatzen dituzten mugak kontrolatzea.
Hondakinen isurketa eta olioen isurketen eta lurren arrastatzearen ondoriozko lurzoruaren eta uren kutsadura ekiditea.
– Proiektuan inplikatutako herriguneko biztanleei enbarazurik ez eragitea zarata eta hautsarekin.
Garbiketa eta obra-akabera
Obra bukatu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat egingo da; proiektuak ukitutako eremua batere obra-hondakinik gabe utzi beharko da, eta aldi baterako instalazio guztiak deseginda.
Ingurumen-arloko aholkularitza
Obrak amaitu arte, ingurumen-gaietan eta babes- eta zuzenketa-neurrietan aholkularitza gaitua eduki beharko du obraren zuzendaritzak, ingurumen-dokumentuko zehaztapenen arabera. Obra-zuzendaritzak ebazpenik eman behar badu baldintza-agiriak horrelako gaien inguruan esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, aholkulariek txosten bat egingo dute aurrez. Ingurumen-arloko aholkularitzak zorrozki kontrolatuko du induskatutako materialen kalitatea hondaketak eta lurren mugimenduak irauten duen bitartean, baita jardunbide egokiak ere, obraren exekuzioan zehar. Besteak beste, ekintza ezberdinek hautsaren eta zarataren produkzioaren gainean dituzten ondorioak, sortutako hondakinak eta berauen kudeaketa eta eragindako isurketak egiaztatuko ditu.
Hirugarrena.– Lehenengo puntuan ezarritako baldintzen arabera, eta kontuan izanik sustatzaileak planteatutako neurri babesle eta zuzentzaileek nahiz bigarren puntuan adierazitakoek eta baimen sektorialetan ezartzen diren neurriek ingurumenarekiko kalteak murrizten dituztela, ez da aurreikusten ingurumenean eragin negatibo nabarmenik sortzea. Horrenbestez, ez da beharrezkoa ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren mende jartzea ASK Chemicals España SAU enpresak Bilboko Portuan erretxinak eta katalizatzaileak produzitzeko instalazioa ezartzeko proiektua.
Laugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinarazi behar zaio bai Zierbenako Udalari, bai eta proiektuaren sustatzaileari, ASK Chemicals España SAUri, alegia.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 47.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-inpaktuaren txosten honek indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean, aipatutako proiektua baimenduko ez balitz. Halako kasuetan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatuaren prozedura.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 12a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.