EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2019146

01/07-2019 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Haurreskolak Partzuergoaren gerentearena, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2019ko uztailaren 8ko 02/07-2019 Akordioaren bidez onartutako Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrendako akatsak zuzentzekoa dena.

Organo emailea: HAURRESKOLAK
Xedapenaren data: 2019-07-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201903734
Maila: Ebazpena
Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen 2019ko uztailaren 8ko 02/07-2019 Akordioaren bidez, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaileen lanpostu-zerrenda onartu zen.
Akordio horren azken xedapenetako lehenengoak ezartzen du Haurreskolak Partzuergoko gerenteari ahalmena ematen zaiola onartutako zerrendetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko.
Lanpostu-zerrenda hori 2019ko uztailaren 19an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 137. zenbakian argitaratu ondoren, zenbait akats antzeman dira, ebazpen honen bidez zuzenduko direnak.
Horren ondorioz, Haurreskolak Partzuergoaren Gerentziak
EBAZTEN DU:
Artikulu bakarra.– Uztailaren 8ko 02/07-2019 Akordioan egindako akatsak zuzentzea, eranskinean jasotako xehetasunaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean izango ditu eraginak.
Eibar, 2019ko uztailaren 23a.
Haurreskolak Partzuergoko gerentea,
MAITE LARRAÑAGA ORBEA