EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2019146

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2019-07-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201903732
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/07/08an argitaratutako 2019/06/25eko AGINDUA [201903336]

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko ekainaren 25eko Agindua, ikus-entzunezko ekoizpena sustatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan hartu da aipatutako Aginduaren 8. artikuluak dioela bi balorazio-batzorde eratuko direla aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, eta Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez batzorde horien kideak izendatuko direla eta batzordeen osaera argitaratuko dela.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.
1.– Film laburren produkzioaren modalitatean balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Bokalak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
– Maider Oleaga Casado andrea.
– Arantza Ibarra Basañez andrea.
– Andoni de Carlos Yarza jauna.
– Lur Olaizola Lizarralde andrea.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
2.– Zinemarako fikziozko film luze, aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumental film luzeen produkzioaren modalitateen balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Bokalak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):
– Begoña Vicario Calvo andrea.
– Belén Bernuy Casas andrea.
– Francisco Rodríguez Ramirez jauna.
– Miguel Gómez-Tejedor Santa Cruz jauna.
Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 22a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.