EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-08-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2019145

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 18koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Barakaldoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa Puntualari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa, PERI-6-SEFANITRO eremurako.

Xedapenaren data: 2019-06-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201903695
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
2018ko azaroaren 5ean, Barakaldoko Udalak ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura hasteko eskaera egin zuen, PERI-6-SEFANITRO eremuari dagokionez, Barakaldoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean aldaketa puntuala egiteko asmoarekin loturik, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera.
Eskabide horri atxiki zitzaizkion planaren zirriborroa eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluan ezarritakoaren araberako edukia duen ingurumen-dokumentu estrategiko bat. Gainera, dokumentu horretan, dokumentu hori egin duten pertsonak identifikatu dira, sinatuta dago, eta amaiera-data dauka.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak zenbait erakunderi eskatu zien egoki iritzitako oharrak egiteko, oinarritzat har bailitezke ingurumen-organo horrek bere ingurumen-txosten estrategikoa formulatzeko, eta, beharrezko joko balitz, ingurumen-inpaktu estrategiko arruntaren ebaluazioa egiteko. Halaber, eskatu zien iritzia emateko, espedienteari erantsi beharko litzaiokeen ingurumen-azterlan estrategikoak nolako irismena, xehetasun-maila eta zehaztasuna izan beharko lukeen zehazteko.
Zehazki, honako hauei egin zitzaien kontsulta: Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiari eta Azpiegitura eta Lurralde Garapen Zuzendaritza Nagusiari, Eusko Jaurlaritzaren IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoari eta Bizkaiko Ekologistak Martxan elkarteari eta «Eguzkizaleak» elkarteari.
Halaber, espedientean jasota dagoen dokumentazioa eskuragarri egon zen Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren webgunean, interesdunek egoki ikusten zituzten ingurumen-arloko oharrak egin zitzaten.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 30. artikuluan ezarritako epea amaituta, hauen txostenak jaso dira: kultura Ondarearen Zuzendaritza eta IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa (biak Eusko Jaurlaritzakoak), eta Azpiegitura eta Lurralde Garapen Zuzendaritza Nagusia eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia (biak Bizkaiko Foru Aldundikoak); espedientean daude horien emaitzak.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen planen, programen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko da, garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, ingurumenaren gaineko ondorioen analisia plangintza-prozesuaren lehen faseetan egingo dela, betiere aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, eta aintzat hartuta hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak.
Barakaldoko PERI-6-SEFANITRO eremuaren HAPOaren (aurrerantzean, Plana) Aldaketa Puntuala abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6.2 artikuluan aipatzen diren kasuetan sartzen da; bertan aurreikusten da zein diren ingurumen-organoak egindako ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatutik pasa behar diren planak eta programak, honako hauek zehazteko: planak edo programak ez duela eragin nabarmenik ingurumenean, ingurumen-txosten estrategikoan ezarritakoaren arabera, edo planen edo programen gaineko ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin beharra, haiek ingurumenerako eragin nabarmenak ekar litzaketelako.
Ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura 29. artikulutik 32. artikulura bitartean arautzen da, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
Dokumentazio teknikoa eta Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko txostenak aztertuta, eta ikusirik hasierako dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela, ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak –organo horrek baitu eskumena, otsailaren 27ko 3/1998 Legeari eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuari jarraikiz–. Ingurumen-arloko alderdiak Planaren proposamenean sartzearen alde egiten du txostenak, eta Plana aplikatzearen inpaktu nabarmenen gaineko iritzia ematen, baita ingurumen-ondorioetarako soilik sartu behar diren azken zehaztapenen inguruan ere.
Xedapen hauek guztiak aztertu dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Administrazio Erkidegoko Ingurumena Babestekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoarena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Barakaldoko Udalak PERI-6-SEFANITRO eremuaren Planaren Aldaketa Puntualari buruzko ingurumen-txosten estrategikoa formulatzea, jarraian adierazten diren zehaztapenekin:
A) Planaren deskribapena: helburuak eta jarduketak.
Planaren helburua da Sefanitroko PERI 06 eremuaren egiturazko antolamendua aldatzea, soil-soilik Sefanitroko banaketa-arearen mugaketari dagokionez, eta egiturazko antolamenduaren gainerako parametroei eutsiko zaie, aldaketa esanguratsurik egin gabe. Horrela, irizpide zehatz batzuei jarraikiz, PERI-06 eremuaren ekialdeko ertzaren bide-sistema orokor berria zehazten da, eta SGTVM_02 gisa antolamendu-esparruan sartu, 12.184 m
Bide-garraioko sistema orokor eta oinezkoentzakoaz gain, udalaren bide-garraioko sistema orokor bat ere eratzen da, Artzain Onaren kalearen luzapenari dagokiona, eta horrek bidea ematen du proiektatutako biribilgune berriraino jarraitzeko. Udalaren bide-garraioko sistema orokorra (SGTVM_01) izena ematen zaio eta 4.624 m
Egiturazko antolamenduari buruzko zehaztapenen aldaketaz gain, Planean area horren antolamendu xehatua ere jasota dago.
Eremuaren azalera osoa 249.277 m
Antolamendu xehatu horren ezaugarri nagusiak hauek dira:
– Erabilera nagusia bizitegiena da, baina proposatutako antolamenduaren bereizgarritasuna hauxe da: bizitegietarako hirigunean ekipamendu publikoko orubeak sartu dituela, bizitegi-erabilerarekin nahasiak, eta, haiei esker, irisgarritasun handiagoa lortuko da eta erabilera pribatuak eta publikoak errazago nahasi ahal izango dira sor litezkeen erabilerak har litzakeen hiri-plaza batean. Toki-mailako ekipamendu publikoetarako lurzoru-erreserba 40.344 m
– Tuntun mendiaren gune libreko sistema orokorra sartzen da, zeinak, Artzain Onaren pasealeku zuhaitsua eremuarekin batera (eremuaren mendebaldean), 79.067 m
– Bizitegi-eraikuntza, 1.371 etxebizitzakoa, eraikuntza irekiko 22 eraikin isolaturekin ezartzen da. Horietatik 13k BS+5+Atikoa altuera dute, eta bizitegi-kokapenaren zonarik garrantzitsuenean daude, Artzain Onaren kalearen aurrealdean. Beste sei eraikinek BS+7+Atikoa altuera dute eta aurrekoen iparraldeko ertzean daude, eta, eraikuntza-antolamenduari gaina jartzeko, BS+14+Atikoa altuera duten bi eraikin daude. Azkenean, eremuko ekialdean dagoen eta BS+6+Atikoa altuera duen eraikin bat proposatzen da, Artzain Onaren luzapena eta Aita Olaetxea Apezpikua kalea elkartzen diren biribilgunearen ondoan kokatzeko, eta mugakidea izango da babes ofizialeko etxebizitzen kooperatiben eraikinekin (dagoeneko egikarituak).
«PERI-06 Sefanitro» eremua N-637 errepidearen, Santurtzirako errepidearen eta Bilbao-Santurtzi-Triano trenbidearen artean dago kokatuta. Hegoaldean, hiri-lurzoru kontsolidatu bat dago, industriak eta etxebizitzak dituena. Eremu hartan, Sefanitro izeneko nitrogenatu sintetikoen lantegia zegoen (Sociedad Española de Fabricaciones Nitrogenadas SA). Haren jarduera industrialak lurzorua kutsa zezakeela uste da.
Ildo horretatik, aipatzekoa da 2012ko azaroaren 15eko, 2014ko uztailaren 13ko eta 2015eko uztailaren 23ko ebazpenak eman dituela ingurumen-organo honek. Ebazpen horietan, garai batean Sefanitrok eta Befesa Sulfuración SLk zuten kokapenaren saneamendu-fase batzuetako lurzoruaren kalitatea jakinarazten da. 2019ko urtarrilaren 9ko beste ebazpen batean, ordea, Befesa de Sulfuración SAk zuen kokapenaren lurzoru-kalitatea jakinarazten da, lehenago hiri- eta parke-erabilerarako lurzoru kutsatutzat jo baita, 2012ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez.
Hiri-lurzorua da, guztiz antropizatuta dago eta duen landare-estalkian espezie exotiko inbaditzaileak dira nagusi (Buddleja davidii, Cortaderia selloana, eta neurri txikiago batean, Robinia pseudoacacia, garai batean industriarako erabilitako lurretan eta Dittrichia viscosa, Tuntun mendian). Eremu horretan, ingurumen-balio garrantzitsurik ez dago; ondare-intereseko elementu bakarra dago, Sefanitroko mineral-ontziralekua, eremuaren mutur batean baina.
Eragin nagusiak giza habitataren kalitatearen gaineko afekzioarekin lotuta daude, afekzio hori eremuko antolamendu xehetuaren garapenari lotutako urbanizazio-proiektua egitearen ondorioa baita (airearen kalitatearen gaineko afekzioak, kutsadura akustikoa). Bestalde, antolamenduaren aldaketa gauzatzeko, aurreikusita dago Sefanitroko mineral-kargalekua errespetatu eta integratzea, inolako afekziorik eragin gabe. Aurreikusita dago, baita ere, zaharberrituko dela, eta erabilera berri bat emango zaio, oinezkoentzako pasabide-erabilera, Lutxana auzotik itsasadarrera iristeko.
B) Planaren ezaugarri teknikoak eta ingurumenekoak aztertu ondoren, eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31. artikuluaren arabera, lege horren V. eranskinean ezarritako irizpideak aplikatuko dira plan edo programa bati ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta egin behar zaion zehazteko.
1.– Planaren ezaugarriak, bereziki honako alderdi hauek kontuan hartuta:
a) Planak zer neurritan ezartzen duen proiektu eta beste jarduera batzuetarako esparrua: aurkeztutako dokumentazioa ikusita, planak ez dauka baldintzatzailerik, besteak beste, kokapenari, ezaugarriei, neurriei edo funtzionamenduari dagokienez, proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari buruzko legedian zerrendatutako kategorietako batekoak diren proiektuak etorkizunean baimentzeko.
b) Zer-nolako eragina duen aldaketak beste plan edo programa batzuetan: aldaketak ez du ondoriorik izango beste plan edo programetan.
c) Planaren egokitasuna ingurumen-gaiak integratzeko, batez ere garapen jasangarria sustatzeko helburuarekin: energia-efizientziako irizpideei jarraituko die Planaren bidez garatuko den eraikuntza- eta urbanizazio-proiektuak, eta eraikin berrien energia-kontsumoa minimizatzera bideratutako neurriak eta argiaren inpaktua gutxitzeko gomendioak txertatuko ditu.
Hori dela eta, plana egokia da ingurumenaren arloko kontsiderazioak integratzeko, garapen jasangarria sustatzearren.
d) Planarekin edo programarekin loturiko ingurumen-arazo esanguratsuak: ebazpen honen aurreko apartatuetan aipatu denez, ingurumenaren gaineko inpakturik nabarmenenak proiektuen obra-fasean gertatzen diren jarduketei lotutakoak izango dira: lur-mugimenduak, batez ere eraldatutzat jotako lurzoruak dituzten partzeletan, makinen joan-etorriak eta eraispenetako hondakinak sortzea. Horiek guztiek giza habitataren kalitatea murriztea ekarriko dute, kutsadura atmosferikoaren ondorioz, bai partikulen emisioak edo bai soinu-mailak eragindakoa.
e) Era berean, Plana egokitzat jotzen da ingurumen-arloko Europar Batasuneko edo nazio-mailako legedia txertatzeko.
2.– Sor daitezkeen ingurumen-eraginak eta eraginpean gera daitekeen eremuaren ezaugarriak:
Eremuak ez dauka ingurumena babesteko araubideren baten mende dagoen espaziorik (Natura 2000 Sarea, esaterako) edo natura-balioa duen elementu garrantzitsurik, ezta ondare historikoaren katalogoan sartutako kultura-balio esanguratsuko elementurik ere.
Beraz, esan daiteke ez dela hauteman plana gauzatzearen ondoriozko ingurumen-arazo adierazgarririk, baldin eta ukitutako eremuan egiten diren esku-hartzeak eta jarduerak gauzatzean indarrean dagoen araudia betetzen bada segurtasunari eta osasunari, ingurumenari, paisaiari, kutsadura akustikoari eta kultura-ondarearen babesari dagokienez, besteak beste.
3.– Neurri babesleak eta zuzentzaileak indarreko arauen arabera ezarriko dira, ebazpen honetan zehaztutakoaren arabera eta, aurrekoaren aurkakoa ez den guztian, ingurumen-dokumentu estrategikoan eta planean bertan adierazitakoaren arabera. Honako hauek dira hartu beharreko neurri nagusiak:
– Proiektua gauzatzeko orduan, obrako langileek jardunbide egokien gida bat erabil dezaten ahalegindu behar da.
– Lurrak eta soberakinak kudeatzea: baimendutako soberakindegira eramango dira proiektuan sortutako indusketa-soberakinak, eta indarreko legeetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
– Hondakinak sortzea eta kudeatzea: obrak egin eta garbiketa-kanpainak dirauen bitartean sortutako hondakinak kudeatzeko, Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta berariazko arauetan xedatutakoa beteko da.
Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa arautzeko ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira eraikuntza- eta eraispen-hondakinak.
Hondakin arriskutsuentzako ontzietarako, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako arauak bete beharko dituzte (dekretu horrek onartzen du Hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko oinarrizko araudia); itxita egongo dira baimendutako kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
Olio erabiliak, berriz, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan eta EAEn erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira.
– Induskatutako lurrak kontrolatzea: garai batean Sefanitrok eta Befesa Sulfuración SLk zuten kokapenaren saneamendu-fase batzuetako lurzoruaren kalitatea jakinarazteko ingurumen-organoak emandako ebazpenen arabera, eraikuntza-proiektua betearazteko, sustatzaileek ingurumen-organo horretan aurkeztu beharko dituzte dagozkien hondeaketa-planak, aurretiaz onesteko.
Beste zenbait alderdiren artean, egin beharreko hondeaketa-planak hondeatu beharreko materialen kudeaketa-bide egokia bildu beharko du, eta kanpokoa bada, ezaugarritzearen bidez zehaztu beharko da, honako honen arabera: 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena, eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen).
– Airearen kalitatearen eta kalitate akustikoaren babesa: zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuari eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen emisio akustikoei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokie, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan (apirilaren 28ko 524/2006 Dekretuak aldatua) eta arau osagarrietan ezarritakora.
– Halaber, eguneko lan-ordutegian jardungo da, eta kamioiek obran sartu eta irteteko erabiltzen dituzten bideak garbi mantendu beharko dira; horretarako, presioko ura edo erraztatzeko makina mekanikoak erabiliko dira.
Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, gerora kalitateko akustikoko helburuak (KAH) gaindituko direnez, bai lurraren mailan eta bai proiektatutako eraikuntzetakoren baten kanpoaldean ere, neurri zuzentzaileak hartu beharko dira, ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak direnak, kalitate akustikoko helburuak (KAH) bete daitezen. Horrela izan ezean, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, ezin izango dira exekutatu garapen urbanistiko berriak kanpoko ingurumarian kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez direnetan, hargatik eragotzi gabe 43. eta 45. artikuluetan ezarritakoa.
– Kultura-ondarea babestea: Euskal Kultura Ondarearen Zentroak emandako irizpideen arabera, Sefanitroko zamaketa-kaia proposatua izan da Kultura Ondare gisa sailkatua izateko, Monumentu Multzo kategoriarekin. Beraz, Euskal Kultura Ondarearen Zentroak emandako irizpideen arabera, eta behin betiko sailkapena noiz emango zain, zamaketa-kaian egiten diren esku-hartzeak berritze zientifikokoak edota kontserbazio-berritzeenak izatea gomendatzen da, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren I. eranskinean («Birgaitzeko esku-hartzeak») zehaztuta dauden moduan.
Horrez gain, Euskal Kultura Ondarearen Zentroak esaten du planaren eraginpeko eremuan interes arkeologikoko elementu bat dagoela, «Fuerte de Errontegi» izenekoa, ustezko eremu arkeologikotzat hartu beharko dena, eta kautelazko neurri moduan aplikatuko zaio Euskal Kultura Ondarearena maiatzaren 9ko 6/2019 Legearen 65. artikuluan ezarritako babes-araubidea.
– Eraikingintza eta eraikuntza jasangarria:
IV. Ingurumen Esparru Programa 2020 egitasmoaren lehentasunetako bat zen [2017rako lehentasuna] eraikingintzan eta eraikuntzan baliabideak euren bizi-ziklo osoan modu efizienteagoan erabiltzea eta ziklo-amaieran hondakinak aprobetxatzea. Horrenbestez, kontuan izan beharko dira EAEko etxebizitza-arloko eraikingintza eta birgaikuntza jasangarriko gidan jasotako gomendioak (Eusko Jaurlaritza-2015), eraikinetan energia-aurrezpena eta energiaren efizientzia areagotzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko.
Ezarri beharreko neurriek jardun-eremu hauetan izan behar dituzte ondorioak, aplikagarritasunaren arabera, kasu zehatz bakoitzerako:
Berriztagarriak ez diren iturrien bidez sortutako energia kopurua edo -kontsumoa murriztea.
Lehengai ez-berriztagarrien kontsumoa murriztea.
Materialak garraiatzeko prozesuak murriztea.
Hondakin solido gutxiago sortzea.
Lurzoruaren okupazioa murriztea.
Edateko uraren kontsumoa gutxitzea.
Ur gris gutxiago sortzea.
Gas, hauts, bero eta argi gutxiago igortzea.
Naturguneen funtzioak hobetzea eta bioaniztasuna gehitzea.
Pertsonen garraio-prozesu gutxiago egitea eta mugikortasuna hobetzea.
Barneko airearen kalitatea hobetzea.
Konforta eta osasuna hobetzea.
Bigarrena.– Ebazpen honetan aurreikusitako moduan eta bertan ezarritako baldintzekin bat, zehaztea ez dela aurreikusten PERI-6-SEFANITRO eremurako Barakaldoko Planaren Aldaketa Puntualak eragin garrantzitsurik izatea ingurumenean, eta, beraz, ez dela ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntik egin behar.
Hirugarrena.– Barakaldoko Udalari ebazpen honen edukia jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 31.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, ingurumen-ebaluazio estrategiko honek indarraldia galduko du eta berezko dituen efektuak sortzeari utziko dio, behin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta lau urteko gehieneko epean, PERI-6-SEFANITRO eremurako Barakaldoko Planaren Aldaketa Puntuala onartuko ez balitz. Kasu horretan, berriro ere hasi beharko da planaren ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.