EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2019143

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak egin duen errekerimendua, 2019-548 espedienteari dagokiona, izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201903655
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako errekerimendu hau jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio-Bizkaia) ager daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Horrela, bere esku izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.
2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurarekin aurrera jarraituko da bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2019ko uztailaren 17a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.
ERANSKINA