EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2019143

EDIKTUA, Ciudadanos talde parlamentarioko berrogeita hamar diputatuk baino gehiagok sustatutako 3413-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa. Apirilaren 4ko 5/2019 Legearen lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren artikuluen kontra jarri da errekurtso hori, Espainiako Konstituzioaren 18.1, 18.4, 24.1, 24.2 eta 25.1 artikuluak urratzen dituelakoan; 5/2019 Legeak uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzen du, Terrorismoaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa.

Organo emailea: KONSTITUZIO AUZITEGIA
Xedapenaren data: 2019-07-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201903646
Maila: Ediktua
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, 2019ko uztailaren 2ko Probidentziaren bidez, Ciudadanos talde parlamentarioko berrogeita hamar diputatuk baino gehiagok sustatutako 3413-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa izapidetzeko onartu du. Apirilaren 4ko 5/2019 Legearen lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren artikuluen kontra jarri da errekurtso hori, Espainiako Konstituzioaren 18.1, 18.4, 24.1, 24.2 eta 25.1 artikuluak urratzen dituelakoan; 5/2019 Legeak uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzen du, Terrorismoaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa ematekoa.
Madril, 2019ko uztailaren 2a.
Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkuraren Justizia-idazkaria,
HERMINIA PALENCIA GUERRA.