EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2019140

AGINDUA, 2019ko ekainaren 18koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide bat kargutik kendu, beste bat izendatu eta guztia argitaratzen baita.

Xedapenaren data: 2019-06-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201903593
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/17an argitaratutako 2016/05/10reko AGINDUA [201602058]

Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuaren xedea Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolaketa, osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendu-araubidea eta zereginak arautzea da.
Dekretuaren 4.1 artikuluak xedatzen duenez, sei kide titularrek osatuko dute Kirol Justiziako Euskal Batzordea. Zuzenbidean lizentziadunak eta kirol arloko lege-gaietan esperientzia handikoak izan beharko dute. Aipatutako sei kide titularrez gain, bi ordezko izango ditu Batzordeak.
Dekretuaren 5.1 artikuluak xedatzen duenez, gainera, Kulturako sailburuak izendatu eta kargutik kenduko ditu Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak, bai eta ordeztu edo eginkizunez gabetu ere.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez, Jose Luis Aguirre Arratibel jauna Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide izendatu zuten eta Josu Gomez De la Rosa jauna ordezko.
Jose Luis Aguirre Arratibel jaunak, Eusko Jaurlaritzan betetzen zuen postua utzi duenez, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide izateari utzi dio, eta ondorioz, Josu Gomez De la Rosa jauna kide titular izatera pasako da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jose Luis Aguirre Arratibel Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Josu Gómez De la Rosa jauna Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kide titular izendatzea.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.