EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2019140

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez «Basque Label Harategiak» marka berrira atxikitako harategi tradizionalei zuzendutakoak diren minimis-araubidean jasotako 2018ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Xedapenaren data: 2019-07-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201903589
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/05/07an argitaratutako 2018/04/25eko AGINDUA [201802425]

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez, «Basque Label Harategiak» marka berrira atxikitako harategi tradizionalei zuzendutakoak diren minimis-araubidean jasotako laguntzetarako 2018ko deialdia egin zen.
2019ko martxoaren 13ko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.
Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 25eko Aginduaren 7.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, hau
EBAZTEN DUT:
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko apirilaren 25eko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, «Basque Label Harategiak» marka berrira atxikitako harategi tradizionalei zuzendutakoak diren minimis-araubidean jasotako 2018ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren oinarriak onartzen dira.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.