EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2019137

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 4koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2018an Algecirasko Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoko kirolarientzako laguntzen deialdiaren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201903527
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/06/14an argitaratutako 2018/06/06ko AGINDUA [201803086]

Segurtasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduaren bidez (2018ko ekainaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 114. zk.) 2018an Algecirasko Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoko kirolarientzako laguntzak arautu eta deialdia egin zen. Ondoren agindu hori 2018ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez aldatu zen.
Behin laguntzak esleitu eta onuradunei dagozkien ebazpenak jakinarazita, bidezkoa da deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda EHAAn argitaratzea, bai eta Gurenet atariaren iragarki-oholean ere.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Segurtasuneko sailburuaren 2018ko ekainaren 6ko Aginduaren babesean emandako laguntza ekonomikoen onuradunen zerrena argitaratzea, denek jakin dezaten. Agindu horren bidez, 2018an Algecirasko Polizien eta Suhiltzaileen Europako Jokoetan parte hartu duten Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoko kirolarientzako laguntzak arautu eta deialdia egin zen. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda hori.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 4a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
MIREN KARMELE ARIAS MARTÍNEZ.