EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019136

IRAGARKIA, zeinaren bidez Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) jakinarazten duen estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201903508
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:
– Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE) 2019ko 1. hiruhilekoa.
– Industria produkzioaren indizea (IPI) 2019ko apirila.
– Aurrekontuak egikaritzearen estatistika 2019. urtea.
– Salgaiak errepidez garraiatzearen estatistika. 2019ko 1. hiruhilekoa.
– Ezkontza-hausteen estatistika 2017. urtea.
– Norberaren ongizate-inkesta (NOI) 2018. urtea.
– Hiruhileroko kontuak (HKE) 2019ko 1. hiruhilekoa.
– Eraikuntzaren koiunturaren indizea (EKI) 2019ko 1. hiruhilekoa.
– Jaiotzen estatistika (JAIE) 2018. urtea.
– Gizarte-zerbitzuen eta gizarte-ekintzaren estatistika. 2017. urtea.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2019ko maiatza.
– Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE) 2019ko apirila.
– Industria-prezioen indizea (IPRI) 2019ko maiatza.
– Atmosferaren kutsaduraren estatistika 2017. urtea.
– Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta. 2018. urtea.
– Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta. Apartamentuak. 2019ko maiatza.
– Eraikuntzako kostuen indizea (EEKI) 2019ko maiatza.
– Denbora-aurrekontuen inkesta. 2018. urtea.
– Merkataritza indizea azalera handietan eta elikadura kate handietan (AHEK) 2019ko maiatza.
– Biztanleria aktiboari buruzko udal-estatistika. 2018. urtea.
– Kanpo-merkataritzaren unitate balioaren indizeak – BUI 2019ko 1. hiruhilekoa.
– Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak 2017. urtea.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 28a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.