EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019136

IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 5ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Getariako portuan bi bideometria-estazio ezartzeko portuen jabari publikoaren emakida baten ingurukoa.

Xedapenaren data: 2019-07-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201903500
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluak xedatutakoa betez, jakinarazten da ezen Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2019ko ekainaren 22ko Ebazpenaren bidez eman dela aipatutako emakida, ondoren azaltzen diren baldintza nagusiekin:
Titularra: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Xedea: bi bideometria-estazio ezartzea.
Eremua: 2 m
Iraupen-epea: bost (5) urte.
Tasa: salbuetsita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 5a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz.
Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea,
ANTONIO AIZ SALAZAR.