EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019136

IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 5ekoa, zeinaren bidez jakinarazten baita Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2019ko martxoaren 6ko Ebazpena, «Modelo Comandante CTL 38» itsasontzia Mundakako portuko jabari publikotik kentzeko nahitaezko betearazpenarena.

Xedapenaren data: 2019-07-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201903499
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzan, Lakua I, 7. solairua (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
2.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeari edo ebazpenaren erabakia hartu duenari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 5a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria ez dagoenez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriari jarraikiz.
Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea,
ANTONIO AIZ SALAZAR.