EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019136

AGINDUA, 2019ko uztailaren 8koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Dimako (Bizkaia) «Antzasti – Euskaldunon Etxea» inskribatzen baita Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan.

Xedapenaren data: 2019-07-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201903494
Maila: Agindua
Ikusi da Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko eskatzen duen espedientea, honako zuzenbide-oinarri hauetan funtsatuta:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari dagokio, agindu bidez, Dimako (Bizkaia) «Antzasti-Euskaldunon Etxea» inskribatzeko espedientea ebaztea, hala xedatuta baitago Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluan, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluan (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua), eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 82/2017 Dekretuan.
Bigarrena.– Horretarako legezko ahalmena duen pertsona batek sustatu du espediente hau, eta espedienteari erantsi zaizkio funtsezkotzat jo diren datu eta dokumentu guztiak. Bereziki zaindu dira Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9. artikuluak eskatzen dituen betekizunak, bai eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak eskatzen dituenak ere (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).
Hirugarrena.– Euskadiko Museoen Aholku Batzordeak Dimako (Bizkaia) «Antzasti – Euskaldunon Etxea» erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du, horrela betez Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legearen 9.2 artikuluak xedatutakoa eta ekainaren 21eko 132/2011 Dekretuaren 11.1 artikuluak xedatutakoa (Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duen Dekretua).
Aipaturiko lege-xedapen horiek eta bidezkoak diren gainerako arau aplikagarriak ikusi ondoren, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Dimako (Bizkaia) «Antzasti – Euskaldunon Etxea» Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatzeko agintzea, gaurko datarekin eta RMC-0047 erregistro-zenbakiarekin.
Bigarrena.– Inskripzio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, kasu horretan ere.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.