EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2019136

AGINDUA, 2019ko ekainaren 15ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Lan eta Justizia Saileko Vitoria-Gasteizko Lan Ikuskapenaren Zuzendariordetzako buruaren lanpostua (511211 lanpostua; 3. dotazioa) izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201903487
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluari jarraikiz, eta Sail honetan hutsik dagoenez Vitoria-Gasteizko Lan Ikuskapenaren Zuzendariordetzako buruaren lanpostua (511211 lanpostua; 3. dotazioa), eta aldez aurretik Funtzio Publikoaren Zuzendaritzaren aldeko txostena jaso duenez, Sail honek erabaki du eranskinean adierazten den lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdia iragartzea, jarraian aipatzen diren oinarriei jarraituz.
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Aipatutako baldintza beretan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:
Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badaukate. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.
Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.
3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Hautagaiek Lana eta Justizia Sailaren langileen gaietan duen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.
2.– Hautagaiek eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandakoez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpenak, txostenak eta bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Deialdi hau Lana eta Justiziako sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da, eta agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lanpostua lortzen duen pertsonak ezarri den epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoari, hilabeteko pean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 15a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.