EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2019135

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2019ko ekainaren 28ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, Alens Vision and Technology SL enpresari Gauzatu-Industria Programaren 2016ko deialdian emandako dirulaguntza dela-eta irekitako ez-betetze espedientea ebazten da. Espedientea: GZI-0002-2016.

Xedapenaren data: 2019-07-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201903475
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/01/25ean argitaratutako 2016/12/27ko EBAZPENA [201700448]

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Legezko ohartarazpenak: hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari.
Urratutako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu-Industria Programaren araudia.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 4a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.
ERANSKINA