EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2019134

IRAGARKIA, 2019ko ekainaren 26koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza alokatzeko kontratuaren suntsiarazpena jakinaraztekoa.

Xedapenaren data: 2019-06-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201903456
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako egintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango da hamar eguneko epean (Samaniego kalea 2, 1, Vitoria-Gasteiz), administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta berarentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 26a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNANDEZ ORDOYO.