EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2019133

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 26koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2019-2020 ikasturtean dirulaguntzak emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201903424
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/04/30rean argitaratutako 2019/04/02ko AGINDUA [201902049]

2019ko apirilaren 2ko Aginduak (apirilaren 30eko EHAA, 80. zk.) Lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2019-2020 ikasturtean dirulaguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.
Eskabide-espedienteak aztertuta, honakoa
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren ikastetxeei dirulaguntzak ematea, adierazten diren prestakuntza-jarduerak antolatu eta burutzeko; ondoan adierazita daude dirulaguntzen zenbatekoak ere.
Bigarren artikulua.– II. eranskinean aipatzen diren ikastetxeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, ondoan agertzen diren arrazoiengatik.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 26a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE ARÉVALO TURRILLAS.