EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2019132

106/2019 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Gizarte Zerbitzuen zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201900106
Xedapenaren data: 2019-07-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201903398
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/06/12an argitaratutako 2015/06/09ko 201500098 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko uztailaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Emilio Germán Sola Vallojera jauna Gizarte Zerbitzuen zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2019ko uztailaren 7an izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 9an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.