EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019131

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruz bideratutako 1550/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2019-06-25
Hurrenkenaren zenbakia: 201903393
Maila: Ediktua
Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea, 1550/2018.
Gaia: neurriak aldatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Francisca Martinez del Valle.
Judizio horretan epaia eman da 2019-06-21ean, eta horren bidez prozesuari amaiera eman zaio. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:
EPAITZA
Funtsean baiesten da Martínez del Valle epaitegietako prokuradoreak Ghizlane Hadis andrearen izenean eta haren ordezkari gisa Mohamed Ammar jaunaren kontra aurkeztu duen demanda; horrenbestez, guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko 56/2009 zenbakidun prozeduran eman zen 2010eko urtarrilaren 27ko epaian ezarri ziren neurriak aldatzen dira:
1.– xxxx eta xxxx seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza Ghizlane Hadis andreari esleitzea. Guraso-ahalaren titularitatea bi gurasoek partekatuko dute, baina guraso-ahalaz baliatu ahal izatea amari esleitzen zaio esklusiboki.
2.– Indarrik gabe uzten da aitaren alde ezarritako bisita, egonaldi eta komunikazioen erregimena. Haren ordez, aitaren eta xxxx eta xxxx seme-alaba adingabeen artean ez da bisiten erregimen bat ezarriko. Aitak seme-alabekin harremanak berriro hasteko nahia adierazten badu, gurasoen artean adostu beharko dute hori, eta, desadostasunik bada, neurri hau aldatzeko eskatu ahal izango da, horretarako dagoen legezko prozeduraren bidez.
Mohamed Ammar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluaren arabera.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazitako ebazpenean adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean. Han aztertu ahal izango du oso-osorik.
Donostia / San Sebastián, 2019ko ekainaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.