EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019131

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 24koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, zeinaren bidez laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarritako zehapena argitaratzea agintzen baita. Esp.: 08.0195.20.01.01.02 (336/53173/08) – Arau-hauste akta: I202008000053173.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201903389
Maila: Ebazpena
Lugaritz ABEE enpresari irekitako zehapen-espedientea ikusi da (IFK: G20849725; helbidea: Errotaburu pasealekua, 1, 5.a, 20018 Donostia (Gipuzkoa) eta kontuan hartu da Gipuzkoako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak 2008ko irailaren 26an emandako I202008000053173 arau-hauste akta.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2018ko azaroaren 14ko Ebazpenaren bidez, Lugaritz ABEE enpresari berrogei mila, bederatziehun eta laurogeita sei (40.986 ) euroko zehapena ezarri zitzaion, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.10 artikuluan tipifikatuta dagoen arau-hauste oso astun bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura). Honela dio artikulu horrek: «Laneko arriskuei buruzko araudiaren arabera lan-baldintzei aplikatu beharreko beste edozein prebentzio-neurri ez hartzea eta langileen segurtasuna eta osasuna arrisku larrian jartzea».
Bigarrena.– Ebazpen hori irmoa da 2019ko otsailaren 23tik.
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Artikulu bakarra.– Espedienteaz arduratzeko eskumena Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena da, honako hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 11ko 84/2017 Dekretua (2017ko apirilaren 21eko EHAA); maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretua (1998ko ekainaren 3ko BOE); eta Laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2, 3, eta 4. artikuluak (2012ko abenduaren 4ko EHAA).
Ikusirik lege-arauak eta oro har aplikatzekoak diren gainerakoak, Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzak, dituen ahalmenez baliatuz, hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jarritako zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea. Hona hemen datuok:
– Sozietatearen izena: Lugaritz ABEE.
– Zer sektoretan diharduen: eraikuntza.
– Identifikazio fiskaleko kodea: G20849725.
– Egoitza soziala: Errotaburu pasealekua, 1, 5.a, 20018 Donostia (Gipuzkoa).
– Egindako arau-haustea: LAZLTBren 13.10 art.: Gauzatzen ari diren lan-baldintzei aplikagarriak zaizkien lan-arriskuen prebentziorako araudiko prebentzio-neurriak ez hartzea, horietatik langileen segurtasunean eta osasunean berehalako arrisku larria eragin badaiteke.
– Zehapen ekonomikoaren zenbatekoa: berrogei mila bederatziehun eta laurogeita sei (40.986) euro.
– Arau-hauste aktaren data: 2008ko irailaren 26a.
– Zehapen-ebazpenaren data: 2018ko azaroaren 14a.
– Zehapena irmo egin zen eguna: 2019ko otsailaren 23a.
Bigarrena.– Argitaratzen diren datu horiek laneko arriskuen prebentzioaren arloan arau-hauste oso astunak egiteagatik ezarritako zehapenen Erregistroan inskribatzea, lehen aipatutako azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari atxikita dago erregistro hori.
Ezarritako zehapenari dagozkion erregistroko datuak bost urteren buruan ezeztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 24a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.