EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2019131

AGINDUA, 2019ko apirilaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita «Fundación Carmen Iglesias Ferreiro» fundazioaren eraketa.

Xedapenaren data: 2019-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201903385
Maila: Agindua
Ikusi da «Fundación Carmen Iglesias Ferreiro» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea eskatzeko aurkeztutako espedientea. Hona hemen aurrekariak:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean sartu zen «Fundación Carmen Iglesias Ferreiro» fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea; fundazio hori Patxi Xabier Quiroga Iglesias jaunak, Ainhoa Goicolea Zabalbeascoa andreak eta Estibaliz Lezama Riego andreak sortu zuten. Eskabideari eraketa-eskritura publikoa erantsi zitzaion, 2019ko otsailaren 4an zuzendua Erregistroak hala eskatuta.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzako Aholku Batzordeak, 2019ko apirilaren 1ean, aldeko txostena eman zuen, fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasun ekonomikoari dagokionez.
Hirugarrena.– Estatutuen 3. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, Fundación Carmen Iglesias Ferreiro fundazioaren xedea da «kolektibo hauei arreta osoa eta espezializatua ematea: desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala duten pertsonak, emakumea, haurtzaroa eta edozelako gizarte-bazterketako arriskuan dauden adineko pertsonak».
Laugarrena.– Estatutuen 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoarekin bat, helbide honetan dago fundazioaren egoitza: Askatasuna kalea 5, behea, Gernika-Lumo (Bizkaia), eta fundazioak gehienbat Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen ditu bere jarduerak.
Bosgarrena.– 30.000 euro ezartzen dira fundazioaren hasierako zuzkidura gisa. Egiaztatzen da zenbateko hori ezarri izana erregistro-inskripziorako espedientean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat.
Seigarrena.– Kide hauek osatuko dute hasierako Patronatua, hamar urterako, fundazioaren eraketa-eskrituran ezartzen duen bezala:
– Lehendakaria: Ainhoa Goicolea Zabalbeascoa andrea.
– Idazkaria: Estibaliz Lezama Riego andrea.
– Diruzaina: Patxi Xabier Quiroga Iglesias jauna.
Izendatutako pertsona guztiek onartu dituzte haien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 9ko 9/2016 Legearen 16.2 artikuluan aurreikusitako eraren batean.
ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio eraketa-espediente honen ebazpena ematea, agindu baten bidez, arau hauetan xedatutakoari jarraikiz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzeko ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Bigarrena.– Legitimatutako pertsona batek sustatu du espediente hau, eta ebazpena emateko oinarrizkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikulutik 39. artikulura eskatutakoa, eta aplikatzekoak diren legezko eta arauzko aurreikuspenetara doitzen fundazioaren eraketa.
Ikusi dira aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arau orokorrak, beraz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, egun honetan eta F-445 erregistro-zenbakiarekin, Gernika-Lumo (Bizkaia) «Fundación Carmen Iglesias Ferreiro» fundazioaren eraketa, baita Patronatuaren hasierako osaera ere, zeina seigarren aurrekarian ageri diren kideek osatzen baitute, berariaz onartuta haien karguak; betiere, Alfonso Ansola Horcajo notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 377) 2018ko irailaren 19an emandako eskritura publikoaren arabera, zeina 2019ko urtarrilaren 23an emandako eskritura publikoaren bidez zuzendu baitzen notario beraren aurrean (protokolo-zk.: 77).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 4a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.