EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2019130

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 24koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez 2019ko ekitaldian dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Xedapenaren data: 2019-06-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201903368
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2018/12/14an argitaratutako 2018/11/15eko EBAZPENA [201806121]

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2018ko azaroaren 15eko Ebazpenaren bidez argitaratu ziren horren oinarriak eta deialdia 2019ko ekitaldirako, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.
Bestalde, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokio kontsumo-arloko eginkizunak betetzea, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen 24/2016 Dekretuan.
36 erakundek aurkeztu zuten eskabidea 2018ko azaroaren 15eko Ebazpenaren 5. artikuluan ezarritako epean, ebazpen horretan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko.
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak proposamena egin du 2019ko maiatzaren 17an.
Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1.– Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen funtzionamenduko eta jarduerak egiteko gastuetarako; 859.170,85 euro guztira, honela banatuta:
2.– Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen zentro eta zerbitzuak instalatzeko, handitzeko, ekipamenduz hornitzeko edo tokiz aldatzeko gastuetarako: 19.398,98 euro guztira, honela banatuta:
3.– Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoek egiten dituzten ikuskapen-jardueretarako; 79.999,98 euro guztira, honela banatuta:
4.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
5.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 24a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
NORA ABETE GARCÍA.