EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2019129

EBAZPENA, 2019ko ekainaren 27koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, musika 2019. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2019-06-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201903351
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2019/05/08an argitaratutako 2019/04/02ko EBAZPENA [201902140]

AURREKARIAK
Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko apirilaren 2ko Ebazpenak arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.
Ebazpen horren 12. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.
Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Musika bira eta kontzertu berezien dirulaguntzak aztertuko dituen Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.
– Idazkaria: Alberto Irazu Ibañez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Euskal Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.
– Bokalak:
• Gotzon Uribe Egia jauna, edo haren ordezkoa.
• Ainhoa Agirre Garcia anderea, edo haren ordezkoa.
• Aintzane Camara Izagirre anderea, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2019ko ekainaren 27a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.