EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2019128

AGINDUA, 2019ko ekainaren 18koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2019ko maiatzaren 2ko Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2019-06-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201903326
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2019/05/14an argitaratutako 2019/05/02ko AGINDUA aldatzen du [201902235]

2019ko maiatzaren 2ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko aipatutako irakaskuntza-kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzen ditu. Lehiaketa horren deialdia 2018ko urriaren 23ko Aginduaren bidez egin zen (urriaren 31ko EHAA).
Luis Alberto Vaquero Parak agindu horren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoan, Hezkuntzako sailburuak 2019ko ekainaren 17ko Agindua eman du, errekurtso-egilearen nahiak onesten dituena, eta aitortzen zaio eskubidea duela bere parte-hartze eskaera ondo formulatzeko, bai eta eskaeran adierazitako lanpostuaren esleipena jasotzeko ere, hau da, Gasteizko Federico Baraibar BHI (espezialitatea: Hezkuntza Fisikoa; hizkuntza-eredua: C), eta behin betiko destino hori esleitzen zaio, 2019ko irailaren 1etik aurrerako ondorioak dituena.
Ondorioz, eta eman dizkidaten eskumenak erabiliz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 2ko Aginduaren I. eranskinean jasotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena aldatzea. Agindu horren bidez onartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak. Hona hemen aldaketa:
– Luis Alberto Vaquero Parari behin betiko destino hau esleitzen zaio: IES Federico Baraibar BHI, Vitoria-Gasteiz; espezialitatea: Hezkuntza Fisikoa; hizkuntza-eredua: C.
Bigarrena.– Luis Alberto Vaquero Para izendatzea, eta izendapenak 2019ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 18a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.