EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2019128

100/2019 DEKRETUA, uztailaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituen Dekretua.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201900100
Xedapenaren data: 2019-07-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201903325
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • 2018/10/22an argitaratutako 2018/10/16ko 201800148 DEKRETUA aldatzen du

Dekretu honen xedea beste dekretu hau aldatzea da: 148/2018 Dekretua, urriaren 16koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituena. Zehazki, 6. artikulua egokituko da (2., 3., 4. eta 5. apartatuak aldatuta), eta 6. apartatua ere gehituko zaio, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko kideek jasoko dituzten haborokinak arautzeko. 7.2 artikulua ere aldatuko da, Hauteskunde Batzorde horietan laguntzen jarduten dutenen ezohiko zerbitzuak ordaintzeko diru-kopurua zehazten duena.
Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen eskumen nagusietako batekin lotuta dago artikulua aldarazteko arrazoia; alegia, hautesmahairen bateko kide izateko izendatutakoek azaldutako oztopo eta aitzakien jakinarazpena jaso, ebatzi, arrazoitu eta idazteko eskumenarekin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen –indarrean da– 44.1 artikuluak xedatutakoaren arabera), gero eta gehiago baitira.
Jendeak aurkezten dituen aitzakiak gero eta gehiago ugaritu dira, esponentzialki, Eskualdeko Hauteskunde Batzorde guztietan, bi arrazoi hauengatik, nagusiki: alde batetik, aitzakiak jartzeko legezko kasuak zabaldu egin dituztelako (mahaietako kargudunek justifika ditzaketen oztopo eta aitzakien inguruan Hauteskunde Batzorde Zentralak apirilaren 28an emandako 6/2011 Jarraibidearen testu bateginaren arabera), eta, beste batetik, hautesleak gero eta gutxiago inhibitzen direlako mahaiko kide jardun beharrik ez izateko aitzakiak aurkezterakoan.
Gainera, horretaz aparte, aintzat hartu behar dugu 2011tik aurrera legezko obligazioa dagoela mahaiko kide ez izateko alegatutako aitzakiak ukatzeko kausak labur arrazoitzeko; ondorioz, Hauteskunde Batzorde horien lan-bolumena asko handitzen da.
Horregatik, urriaren 16ko 148/2018 Dekretuak dagoeneko haborokinak handitu bazituen ere, batez ere esleitutako mahai gutxiago dituzten Eskualdeko Hauteskunde Batzordeetarako, beharrezkoa da berriz ere gorantz egokitzea dekretu horrek Hauteskunde Batzordeetako kideei nahiz laguntzaileei esleitzen dizkien diru-kopuruak.
Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Aldatu egiten dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituen urriaren 16ko 148/2018 Dekretuaren 6. artikuluaren 2., 3., 4. eta 5. apartatuak, eta honela idatzita geratzen dira:
«2.– 1-90 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:
a) Lehendakaria: 2.800 euro.
b) Idazkaria: 2.550 euro.
c) Bokal judizialak: 1.760 euro.
d) Bokal ez judizialak: 875 euro.
3.– 91-250 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:
a) Lehendakaria: 2.905 euro.
b) Idazkaria: 2.645 euro.
c) Bokal judizialak: 1.825 euro.
d) Bokal ez judizialak: 910 euro.
4.– 251-500 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:
a) Lehendakaria: 3.105 euro.
b) Idazkaria: 2.825 euro.
c) Bokal judizialak: 1.955 euro.
d) Bokal ez judizialak: 970 euro.
5.– 501-900 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:
a) Lehendakaria: 3.205 euro.
b) Idazkaria: 2.920 euro.
c) Bokal judizialak: 2.015 euro.
d) Bokal ez judizialak: 1.005 euro.»
Bigarren artikulua.– 6. apartatua gehitzen zaio Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituen urriaren 16ko 148/2018 Dekretuaren 6. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:
«6.– 901-2.000 hautesmahai bitarteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeen kasuan:
a) Lehendakaria: 3.305 euro.
b) Idazkaria: 3.010 euro.
c) Bokal judizialak: 2.080 euro.
d) Bokal ez judizialak: 1.035 euro.»
Hirugarren artikulua.– Aldatu egiten da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen antolaketan esku hartuko duten norbanakoen haborokinak eta hauteskunde-administrazioarekin lotutako bestelako funtzionamendu-gastuak arautzen dituen urriaren 16ko 148/2018 Dekretuaren 7. artikuluaren 2. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:
«2.– Eskualdeko Hauteskunde Batzorde bakoitzeko laguntzaileek hauteskunde-prozesuan eginiko ezohiko zerbitzuak ordaintzeko zenbatekoa hauteskunde-batzorde bakoitzaren hautesmahai-kopuruaren arabera kalkulatuko da, baremo honen arabera:
a) 90 hautesmahai bitartekoak: 18.200 euro.
b) 91-250 hautesmahai bitartekoak: 24.210 euro.
c) 251-500 hautesmahai bitartekoak: 30.215 euro.
d) 501-900 hautesmahai bitartekoak: 36.400 euro.
e) 901-2.000 hautesmahai bitartekoak: 42.410 euro.»
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.