EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019127

102/2019 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Justizia zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201900102
Xedapenaren data: 2019-07-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201903307
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/01ean argitaratutako 2016/11/29ko 201600186 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2019ko uztailaren 2an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Dolores de Juan de Miguel andrea Justizia zuzendariaren kargutik kentzea, beste kargu bat beteko baitu Administrazioan, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.