EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2019-07-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2019127

101/2019 DEKRETUA, uztailaren 2koa, Justiziako sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201900101
Xedapenaren data: 2019-07-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201903306
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/12/01ean argitaratutako 2016/11/29ko 201600184 DEKRETUA
  • Ikus 2016/12/09an argitaratutako 2016/11/29ko 201600184 DEKRETUA

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lan eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2019ko uztailaren 2an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– María Arrate Gallastegui Oyarzabal andrea Justiziako sailburuorde kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.